Identifikazio elektronikoa eta Ahalordeen erregistroa
Identifikazio-sistema seguruagoa, errazagoa eta fidagarriagoa ezarri dugu enpresentzako zerbitzuak eskuratzeko.
Euskadiko identifikazio elektronikorako bitartekoen bidez, eta hainbat mekanismo eta ezaugarri konbinatuta, kasuan-kasuan segurtasunaren, kostuen eta erabilerraztasunaren arteko erlaziorik onena eskaini nahi da. Horregatik ezarri dugu gure zerbitzuak eskuratzeko bide berri hau.
Identifikazio Elektronikoko sistemaren bidez sartzen saiatzen zarenean, bi identifikazio-modu eskainiko dizkizugu, hiru profil desberdinekin sartzeko aukera emango dizutenak:
- Enpresa gisa sartzea
Zure enpresaren ziurtagiri digitalekin sartu ahal izango zara, eta zure enpresaren enplegu-eskaintzen eskaera guztiak sortu eta kudeatu ahal izango dituzu. - Enpresak baimendutako pertsona gisa sartzea
Zure BAKQ edo ziurtagiri digital pertsonalekin (NANe, ...) sartu ahal izango zara, baldin eta enpresak baimena eman badizu Eusko Jaurlaritzaren Ahalordetzeen Erregistro elektronikoan , EAEko Administrazio Publikoaren aurrean modu elektronikoan jarduteko ordezkaritzak kudeatzen dituen aplikazioa. Enpresaren izenean jarduteko beharrezko baimena duzula egiaztatuko dugu.
Horrela, enpresa baten izenean profilak bilatu edo eskaintzak kudeatu nahi badituzu, enpresa horrek ahalordetzeen erregistrora sartu beharko du eta baimena eman beharko dizu, gutxienez, "10520 Enplegu-eskaintzak kudeatzeko eskaerak kudeatzea" prozeduran. - Aldez aurretik baimendu gabeko pertsona gisa sartzea
Sarbide-profil horri esker, enplegu-eskaintzako eskaerak sortu eta kudeatu ahal izango dituzu, enpresak baimena duela egiaztatzen duen erantzukizunpeko adierazpenaren bidez. Zure BAKQ edo ziurtagiri digital pertsonalekin (NANe, ...) sartu ahal izango zara zerbitzura, eta bilaketak eta eskaintza-eskaerak egin ahal izango dituzu saio horretan soilik, bai eta zuk sortutako bilaketak eta eskaintza-eskaerak kudeatu ere (saio horretan eta hurrengoetan).