Diru-laguntzen deialdia, langabeen gaitasun digitalak hobetzeko prestakuntza-programazioa egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoan ekintzailetza eta landa-garapena bultzatzeko eta genero-arrakala murrizteko, Europar Batasunak finantzatutako berreskuratze-, eraldatze- eta itzultze-planaren esparruan (Next Generation EU)

[MCD2021]

Deskribapena


Xedea

2022ko ekitaldian langabetuei, batez ere emakumeei, zuzendutako prestakuntza-programazioa finantzatzera bideratutako laguntzak arautzea, ekintzailetza eta landa-garapena bultzatzeko, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Berreskurapen eta Erresilientzia Mekanismoaren esparruan genero-arrakala murrizteko ere.

 

Aurrekontuko zuzkidura

5.334.915

Prestazio ekonomikoa

Emateko prozedura norgehiagokakoa izango da, ekintza bakar batean.Araba (865.323,21€), Bizkaia (2.682.928,76€) eta Gipuzkoa (1.786.663,03€). Banaketa hori aldatu ahal izango da aurrekontu-kreditua agortzeko.

Erakunde onuradun bakoitzak 250.000 € jaso ditzake gehienez eta espezialitate bereko 6 ekintza baino ez dira onartuko.  Aurkezten diren prestakuntza ekintzen edo prestakuntza-ibilbideen iraupena 40 ordukoa izango da.

Eskaerak deialdi honen 8. artikuluan aurreikusitako irizpideen arabera baloratu ondoren, Balorazio Batzordeak behin-behineko ebazpen-proposamena egin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari helaraziko dio. Proposamen hori Lanbideren webgunean argitaratuz jakinaraziko da, eta 5 egun balioduneko epea emango zaie erakunde interesdunei alegazioak aurkezteko edo behin-behinean onartutako ekintza guztietan atzera egiteko. Behin-behineko ebazpenak ez die inolako eskubiderik ematen onuradun gisa proposatutako erakundeei. Alegazioak aztertu ondoren, ebaluazio-batzordeak behin betiko ebazpen-proposamena egingo du, eta onartutako prestakuntza-ekintzak eta horien zenbatekoa jasoko ditu, lehentasun-ordenaren arabera. Erakundeek 5 eguneko epea izango dute LanF aplikazioan prestakuntza-ekintza bakoitzeko diru-laguntza onartzeko. Epe hori igarotakoan, diru-laguntzari uko egiten diotela ulertuko da.

Ordainketa-modua:

  • Lehenengo ordainketa diru-laguntza osoaren %60 izango da, lehenengo prestakuntza-ekintza hasi dela jakinarazi ondoren.

  • Bigarren ordainketa bat, prestakuntza-planari dagokion gainerako diru-laguntzagatik, prestakuntza-ekintza guztiak amaitzean.

Nori dago zuzenduta


Prestakuntza-zentroak

Eskakizunak:

  • Lanbide Heziketako erakundeen dagokion erregistroan inskribatutako edo-eta akreditatutako prestakuntza-erakunde publiko edo pribatuak.

Betekizunak

  • Laguntza eskatzen duten prestakuntza-planak gauzatzeko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak izatea, edo prestakuntza-jarduera hasten den unean diru-laguntza esleitu ondoren plan horiek edukitzeko konpromisoa hartzea.

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak ordainduta izatea.

  • Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea

  • Zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik ez jaso izana, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.

  • Ez egotea dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez

  • "Kalte esanguratsurik ez eragiteko" printzipioa (IV. eranskina) betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena.

  • Eskubideak eta sarbideak emateko konpromisoa, Europako eta nazioko agintariek beren kontrol-eskumenak baliatzen dituztela bermatzeko.

  • Administrazio publikoen artean datuen lagapena eta tratamendua onartzea, VI. eranskineko ereduaren arabera.

  • Erantzukizunpeko adierazpena, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean ezarritako zeharkako printzipioak betetzeko konpromisoari buruzkoa, VII. eranskineko ereduaren arabera, kudeatu beharreko eremuan eragina izan dezaketenak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 601

Kodea

1209401

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


  1. Zentroaren/erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, prestakuntza-plana gauzatzeko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak izateari buruzkoa.

  2. DNSH printzipioa betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena – IV. eranskina

  3. Eskubideak eta sarbideak emateko konpromisoa, kontrol-eskumenak bermatzeko – V. eranskina

  4. Administrazio publikoen artean datuen lagapena eta tratamendua onartzea – VI. eranskina

  5. Zeharkako printzipioak betetzeko konpromisoari buruzko erantzukizunpeko adierazpena – VII eranskina

- Halakorik balego:

  • Kalitate-aitorpen edo -egiaztapen ofizialen kopia.

  • Emakunderen bereizgarria: emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako erakunde laguntzailea eta/edo genero-berdintasunerako plan erregistratua.

  • Ziurtagiri normalizatua, beste autonomia-erkidego batzuetan edo, hala badagokio, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoan enplegurako lanbide-heziketa ematen izandako esperientzia egiaztatzen duena.

  • Prestakuntza-espezialitate berrien programazioa eskatuz gero, prestakuntza-programa VIII. eranskineko ereduaren arabera.

Eskaerak elektronikoki izapidetuko dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren prestakuntzarako aplikazio informatikoaren bidez (LAN-F), eta erakundearen legezko ordezkariak elektronikoki sinatu beharko ditu.

Aplikazio honetara sarbiderik ez duten erakundeek Lanbideren web orrian eskatu ahal izango dute: www.lanbide.euskadi.eus

Eskaerak elektronikoki izapidetu ahal izango dira ordezkari baten bidez, eta, horretarako, ordezkaritza Eusko Jaurlaritzako Ordezkarien Erregistroan inskribatu ahal izango da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/representantes

Nola erregistratu behar den erakundea edo enpresa sisteman
Sisteman sartu ahal izateko, erabiltzaileak aktibatu behar du "Formakuntza aplikazioa LAN-F botoia".
Erregistratzeko, pantailaren datu guztiak bete behar dira.
Gainera, honako fitxategiak erantsi behar dira:

  • Erabiltzailearen NANaren fotokopia
  • Enpresaren NIFaren txartelaren fotokopia
  • Ordezkaritza-ahalordea edo baimena, enpresaren bidez jardun ahal izateko

Erabiltzaileak, behin alta eman eta gero, aldez aurretik formularion bertan eman duen posta elektrionikoan, pasa hitza jasoko du (automatikoki sortzen dena).


Sisteman sartu - Dirulaguntza eskatu
Sisteman sartzeko, erabiltzaileak aktibatu behar du "Formakuntza aplikazio LAN-F botoia".
Hasierako pantailan, erabiltzaileak enpresaren NIFa, edo dokumentuaren zenbakia, pasahitza… idatzi behar du.
Aplikazioan sartu eta gero, laguntza honetan eskaerak eta jarduketak egin ahalko dira.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabete eskaera egin denetik

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Laguntzen ordainketa jasotzeko, erakundeak Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoko Hirugarrenen Erregistroan agertu beharko du.  Erregistratuta ez balego edo banku-datuak aldatu nahi baditu, inprimakia bete beharko du hemen adierazitako ereduari jarraituz: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk