Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzak 2024

[CONCM 2024]

Deskribapena


Xedea

Langabezian inskribatuta dauden pertsonen kontratazioa sustatzeko laguntzea, zeinen helburua baita, hain zuzen ere, besteren konturako langileak edo kooperatiba-sozietateetako bazkide-langileak edo lan-bazkideak ordezkatzea, egoera hauetakoren batean daudenak: eszedentzian edo lanaldi-murrizketa hartuta, seme-alabak edo mendetasun-egoeran edo oso osasun egoera larrian dauden senitartekoak zaintzeko.

Aurrekontuko zuzkidura

2.000.000 euros

Prestazio ekonomikoa

  • Besteren konturako langileak kontratatzen direnean edo Kooperatiba-sozietateek iraupen mugatuko kontratuak egiten badizkiete langile-bazkideei edo lan-bazkideei kasuan, aurrekoen antzekotzat jotzen direnean, kontingentzia arruntengatik enpresak Gizarte Segurantzari egiten dion kotizazioaren % 100erainoko diru-laguntzak emango dira, kontzeptu horrengatik Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak diruz laguntzen ez duen aldearen pareko zenbatekoan.
  • Kooperatiba-sozietateek iraupen zehatzeko kontratuak egiten badizkiete bazkide langileei edo lan-bazkideei, eta sozietatearen Estatutuek erabaki badute beren bazkide langileak edo lan-bazkideak langile autonomoen parekoak izatea, Gizarte Segurantzari dagokionez, kontingentzia arruntengatik (aldi baterako ezintasuna izan ezik) gutxieneko kotizazioaren gainean kotizazio mota aplikatzearen ondorioz sortzen den kuotaren pareko zenbatekoaren araberako diru-laguntza emango da.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzaren %100 baiezko ebazpenarekin batera.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Pertsona juridiko pribatuak

Betekizunak

  • Enpresa edo Kooperativa eskatzailea egokirik osatuta izan behar da

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak egunean edukitzea.

  • Ez daudela urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren 38.3 artikuluan aipatzen diren inguruabar eragozleak (ahaidetasuna eta bazkidea).

  • Eskaera honen 2. atalean azaltzen diren datuak dituen ordezkatutako pertsonaren lanpostua gordeko zaiola (eszedentziaren kasuan) edo lanaldi arruntera itzuliko dela (lanaldi-murrizketaren kasuan) bermatzen duela.

  • Ez dela kondenatua izan, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

  • Ez dela epai edo administrazio-ebazpen irmo batez kondenatua edo zehatua izan, dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galduz, edo, hala izan bada, igaroa dela kondena- edo zehapen-epea.

  • Ez duela eskatu borondatezko konkurtso-deklaraziorik, ez dagoela edozein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta, ez dagoela konkurtsoan deklaratuta edo, hala egonda ere, hitzarmen bat eraginkor bihurtu dela hartan, ez dagoela esku-hartze judizialaren pean, eta ez dagoela desgaitua Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera edo, hala egonda ere, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu duela.

  • Ez duela administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik izan, errudun deklaratuak izan direlako.

  • Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela honako lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko Eusko Legebiltzarraren 1/2014 Legea. Edo ez direla Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.

  • Ez duela egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean.

  • Ez duela dirulaguntzen arloko ordaindu gabeko itzulketa-betebeharrik, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan aurreikusitakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA), eta konpromisoa hartzen duela egoera horretan, emandako dirulaguntza osoa justifikatu arte, gertatzen den edozein aldaketaren berri emateko.

  • Ez duela zehapen administratibo edo penalik jaso sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zehazki, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretua edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa, edo zehapen-epea igaro dela.

  • Ez dagoela sartuta laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten dion legezko kausetan, hauek barne:
    -Berdintasun-planik indarrean ez edukitzea, Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa izanik.
    -50 langile baino gehiagoko enpresen kasuan, ez edukitzea ezarrita sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitu eta eragozteko neurririk, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko Estatuko legeetan ezarritakoaren arabera.
    -LGTBIfobia izatea, bultzatzea edo sustatzea, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne.

  • Ez dagoela zehatuta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik eta administrazio-bidean irmoa den ebazpen baten bidez edo, hala izan bada ere, ezarri dituela beharrezko neurri zuzentzaileak eta ordaindu duela dagokion zehapena.

  • Betetzen duela desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak gordetzeko legez ezarritako kuota edo, hala ez bada, hartu dituela dagozkion neurri alternatiboak.

  • Ez dagoela Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debeku-kausen eraginpean. Ez dela inskripzio-prozedura administratiboa eten zaion elkarte bat legez kontrako egintza penalen zentzuzko zantzuak aurkitu direlako, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuta, edo, eten bazaio ere, eman zaiola ebazpen judizial irmoa eta, beraz, baduela dagokion erregistroan inskribatzeko aukera.

  • Konpromisoa hartzen duela emango zaion dirulaguntzak, beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide publiko edo pribatu batzuekin batera, ez duela diruz lagundutako jardueraren gainfinantzaketarik ekarriko, eta, alde horretatik,
    - Ez duela xede eta helburu berberarako laguntza edo dirulaguntzarik jaso beste administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribatuetatik.
    - Laguntza hau jaso duela: ................ euro, honek emana: .........................................................
    -Laguntza eskatu diola honi: .........................................., eta ebazpenaren zain dagoela.

  • Ez dagoela Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emandako dirulaguntza itzultzeko ezein prozeduraren eraginpean.
    Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emandako dirulaguntza bat itzultzeko prozedura batean sartuta dagoela.
    -Programa edo deialdia: ..........................................
    -Espediente-zenbakia: ................................

  • Konpromisoa hartzen duela enpresa-deslokalizaziorik ez egiteko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  • Minimis araudia betetzen dela egiaztatzeari dagokionez: Enpresa eskatzaileak ez du jaso minimis araubideko laguntzarik, 2021, 2022, 2023 eta 2024ko ekitaldietan. Enpresa eskatzaileak minimis araubideko dirulaguntza hauek eskatu edo jaso ditu (2021, 2022, 2023 eta 2024ko ekitaldietan):

  • Betetzen dituela deialdian eskatutako baldintza guztiak eta eskabide honetan adierazitako datu guztiak egiazkoak direla.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


Erakunde eta Enpresentzako Arreta Zerbitzua 945 160 601 (Informazio orokorra)

 

Kodea

1008910

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Epea kontratuaren amaieratik edo eskatutako sei hileko epea amaitzen den datatik hiru hilabetean egingo da eskaera

Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:

  • ziurtagiri elektronikoa izan
  • dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
  • inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
  • Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
    • eskabidea bete
    • dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
    • eskabidea sinatu
    • bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
  • Era berean, elektronikoki izapidetu ahal izango da ordezkari baten bidez, eta, horretarako, ordezkaritza Eusko Jaurlaritzaren Ordezkarien Erregistroan inskribatu ahal izango da.
  • Eskaeraren ondorengo izapideak Euskal Autonomia erkidegoko egoitza elektronikoko "nire karpeta" atalaren bidez egingo dira.
  • Hirugarrenen alta elektronikoki izapidetuko da, egoitza elektronikoan ere eskuragarri dagoen zerbitzuaren bidez.

Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.

Oharra: Zure eskubidea da ez aurkeztea eskatzen den dokumentazioa, baldin eta Administrazioak dagoeneko bere esku badauka edota ez bada eskatzen prozedurari aplika dakizkiokeen arauetan (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako "emandako dokumentazioa" atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.

Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskagiria aurkeztu eta hurrengo 6 hilabete barruan.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk