Hogeita hamar bat enpresa Lanbide Heziketako ikasle eta tituludunekin bilduko dira Arabako Enplegu Azokan

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Arabako Enplegu Azoka azaroaren 25ean izango da, 16:00etatik 19:00etara, Europa Biltzar Jauregian. "Arabako LHko enplegagarritasun-jardunaldien" helburua ikaskuntza- eta truke-gune bat izatea da, lurraldeko LHko ikasleen laneratzea edo enplegagarritasuna hobetzeko, lan-merkatuaren beharretara hurbilduz.

Aurten, berrikuntza gisa, azaroaren 25a ospatzen denez eta "Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunarekin" bat egiten duenez, Azokak sentsibilizazio- eta partaidetza-gune bat izango du, lan-eremuko indarkeria matxisten prebentzioan zentratua. Ekimena Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza, Turismo eta Foru Administrazio Sailetik abiatzen da, eta Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren eta Euskadiko Lanbide Heziketako zentroen sareen (Ikaslan Araba eta HETEL) babesa du.

Arabako enpresetako batekin hitz egin nahi dutenek fponlharaba.eus webgunearen bidez egin ahal izango dute.

Non

Europa Kongresu Jauregia

Avda. Gasteiz, 85, Txagorritxu, 01009
Vitoria-Gasteiz

Noiz

Azaroak 25, azteazkena

16:00 - 19:00

Web

ENPLEGU AZOKA - FP ON LH