Azoka birtuala gaur, hilak 17, eta ostegunean, hilak 19, egingo da
IAk enpleguan izango duen eragina izango da MerkaLanen aurtengo edizioaren ardatz nagusietako bat, oraingo honetan IX. Enplegu Biltzarrarekin bat eginez Lanaldi markapean

Una imagen de la Feria Merkalan de 2025.
MerkaLan Lanbideren Enplegu eta Prestakuntza Azokaren zazpigarren edizioa bihar, azaroaren 18an egingo da, aurrez aurre, Barakaldoko BECen. Azoka birtuala, berriz, gaur, hilak 17, hasi da, eta hilaren 19ra arte izango da. Ekitaldi presentzialaren berritasun nagusietako bat da handitu egin dela bere dimentsioa aurreko edizioarekin alderatuta, 152 standetik 164ra pasa baita. Era berean, aurreikusten da 1.500 lanpostu huts baino gehiago kudeatuko direla eta 11.500 prestakuntza-plaza baino gehiago eskainiko direla.
Aurten, adimen artifizialak enpleguan eta enplegagarritasunean duen eragina ardatz duen programazioarekin indartuko du MerkaLanek bere izaera berritzailea. Herritarrei zuzendutako jarduera berrien artean, nabarmentzekoak dira errealitate birtualaren bidezko lan-elkarrizketen simulazioak, lan-orientazio pertsonalizatuko puntu berriak eta tresna digitalen, simulatzaileen eta esperientzia interaktiboen bidez enplegu-bilaketa hobetzeko espazio praktikoak.
Lanaldi – MerkaLanek eta Enpleguari buruzko Biltzarrak biltzen duten marka – Euskadik bere lan-etorkizuna kolektiboki pentsatzeko gune bihurtu nahi du, enplegua eraldatzen ari diren aldaketak aztertzen dituztenak horietara egokitu behar dutenekin konektatuz. Erakundeek, enpresek, gizarte-eragileek, prestakuntza-zentroek eta herritarrek esperientziak, hausnarketak eta aukerak partekatzeko topagunea.




