Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak gonbidatzen zaitu MerkaLanen VI. ediziora, Euskadiko erreferentziazko Enplegu eta Prestakuntza Azoka dena. Ekitaldia 2025eko azaroaren 12an (9:45-18:00) izango da, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian. Edizio honetan, bereziki nabarmendu nahi dugu lan-orientazioaren balioa, egungo zein etorkizuneko enplegurako funtsezko faktore gisa.
MerkaLan enpresen, erakundeen eta herritarren arteko topagunea da, kalitatezko enplegua eta prestakuntza espezializatua sustatzeko. Urtero, hitzordu horrek ehunka parte-hartzaile biltzen ditu, eta funtsezko erakusleiho bihurtu da, non lan-eskaintzak, prestakuntza-kurtsoak eta orientazio profesionaleko zerbitzuak topatzeko aukera izango duzun.
Hori guztia hainbat jardueren bidez egingo da, eta horiek lagunduko dizute behar duzun lan-aukera aurkitzen edota zure ibilbide profesionala bultzatzen:
- Escape room dinamikak
- Ezagutu zure Ikigai
- Adimen artifiziala lan-orientazioan
- Laneko coaching-prozesua
- Diseinatu CVa Canvan
- LinkedIn: Gakoak eta aukerak
- Nola prestatu lan-elkarrizketa?
- SimSkills - Trebetasun bigunak
- Orientazio-gimnasioa
- Lan-aukerak Europan
- Atunontzietan lan egitea
- LANBIDE: Errazago, hurbilago
- Mahai-inguru profesionalak
- Talentua erakartzeko gamifikazioa
- Enpresentzako tailerrak
Nola parte hartu MerkaLaneko 2025eko edizioan
Bestalde, MerkaLanen modu birtualean parte hartzeko aukera ere baduzu (azaroak 11-13), interesatzen zaizkizun lan-eskaintzetan izena emateko eta azokan parte hartzen duten enpresekin elkarrizketa pertsonalak izateko. Plataforma irekita dago jada, erregistroa egin eta CVa osatzeko!




