Lanbidek parte hartuko du 45-60 urte bitarteko pertsonentzako Enplegu Azokan, datorren abenduaren 10ean Europa Jauregian.

Azoka hau lurraldeko enpresa garrantzitsuekin talentua eta esperientzia konektatzeko pentsatuta dago. Jardunaldi honetan, enplegatzaileak bertatik bertara ezagutzeko, zure ibilbide profesionala aurkezteko eta zure profilera egokitutako lan-aukera berriak aurkitzeko aukera izango duzu.
Lanbidek informazio-stand bat izango du, eta lantaldeak enplegu-zerbitzuei, prestakuntzari eta laneratzea hobetzeko baliabideei buruzko orientabideak emango dizkie bertaratutakoei. Jardunaldian zehar, elkarrizketak, jarduerak eta garapen profesionala bultzatzeko diseinatutako espazioak egongo dira.




