Maiatzean langabeziak behera egin du 3.131 pertsonatan eta hilabetea 106.422 langaberekin itxi da

Argitalpen-data: 

Lanbide.

  • Maiatzean sinatutako lau kontratu berritik ia bat mugagabea da, eta kopuru hori egonkor mantentzen da lan-erreformaren ondoren

Euskal Autonomia Erkidegoan 3.131 langabe gutxiago daude maiatzean, % 2,86, eta 106.422 langabe daude, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan erregistratutako datuen arabera.

Kontratazioa

Kontratazioari dagokionez, maiatzean 62.794 kontratu berri sinatu dira, eta horietatik 14.705, % 23,42, ia lautik bat, mugagabeak izan dira.