Emaukera Araba

Emaukera Araba

  • Ibilbide mota: Lanekoa eta soziala
  • Xede-biztanleria: Bazterketa-arriskuan dauden eta/edo indarkeria matxistatik bizirik atera diren emakumeak, lan-merkatutik urrun daudenak, udaletako eta/edo foru-zerbitzuetako erabiltzaileak, Araban bizi direnak (batez ere Gasteizen bizi direnak)
  • Arreta jaso duten pertsonen kopurua: 20
  • Eremu geografikoa: Araba (lehentasunez, Gasteiz)
  • Entitate sustatzaileak: EDE Fundazioa, San Prudentzio Lan Fundazioa, Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udala

Proiektu honen bidez, koordinaziorako eredu bat garatu nahi da, batetik, udaletako eta foru-aldundietako gizarte-zerbitzuen artean eta, bestetik, laneratzeko prozesuetan espezializatutako Hirugarren Sektoreko bi erakunderen artean, enplegua lortzeko zailtasunak dituzten emakumeei zuzendutako gizarteratzeko plan integratu eta pertsonalizatuak artikulatzeko.

Ikuspegi feminista duen lan-metodologia batean oinarritzen da proiektua, autoestimua eta erabakiak hartzea erraztu eta indartuko dituena, eta benetako autonomia lortzea ahalbidetuko duena, hautatzeko aukerak mugatzen dituzten rol eta estereotipoak hautsiz, gaitasun pertsonal eta laboralen eta lana bilatzeko trebetasunen inguruko lanaren bidez.

Parte hartzaileek gizarte esparruko kasu erreferente bat izango dute udal edo foru gizarte zerbitzuetan eta lan esparruko kasu erreferente bat (enplegu teknikaria / orientatzailea). Bi figura profesionalek inklusiorako plan integratu pertsonalizatu (IPIP) komun bat prestatuko dute, partekatua eta adostua. IPIPek gizarte- eta lan-arloko helburuak eta jarduerak integratuko ditu, aurrez zehaztutako gizarte-arloko Arreta Pertsonalizaturako Plana hartuta, eta gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide mistoa gidatzen den bitartean zehaztuko den Banakako Enplegu Planaren helburuak eta jarduerak gehituko ditu.

Proiektuak parte-hartzaile bakoitzarekin banakako saioak barne hartzen ditu, baita taldeko saioak eta jabekuntza digitaleko tailerrak ere. Taldekako modalitateak aukera ematen du kontzeptuak eta gaitasunak lantzeko, jakintza komuna aprobetxatu eta partekatuz eta banakako saioetan landutakoa indartuz, non parte-hartzaile bakoitzak bere helburu eta estrategia pertsonalak definitu eta lantzen baititu.