Ibilbide Partekatuak

Imagen

Iitinerarios personalizados que ofrecen una atención intersectorial, coordinada y en red

Definizioa
Ibilbide partekatuak arreta pertsonalizatua eskaintzen duten laguntza-prozesuak bezala definitu daitezke. Ibilbide hauek sektore ezberdinen arteko arreta koordinatua eta lan-sare pertsonalizatua eskaintzen diete gizarte- edo lan-bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonei. 

Hartzaileak
Ibilbide partekatuak gizarte- edo lan-bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonei zuzenduta daude. Hau da, ulertua lan-bazterkeria-egoera (enplegu duina lortzeko ezintasuna edo muga handia, batik bat) bazterkeriaren beste dimentsio batzuen arteko interdependentzia-harreman bat bezala (gizarte-, hezkuntza- edo osasun-faktoreak barne hartzen dituena, besteak beste).

Helburu nagusia
Ibilbide partekatuen helburu orokorra da enplegu duina lortzeko zailtasunak, mugak edo lan- eta gizarte-oztopoak dituzten eta arreta intentsiboa behar duten pertsonei sektore ezberdinen arteko arreta koordinatua edo lan-sare pertsonalizatua eskaintzea, Ongizate Estatuko hainbat sistemetatik abiaturik.

Helburu zehatzak

  • Sistema, eragile eta sektore ezberdinen arteko koordinazio-sare bat garatzea.
  • Lanekoak zein lanekoak ez diren oztopoak dituzten Lanbideko erabiltzaileen lan-aktibazioa sustatzea eta enplegagarritasuna hobetzea.
  • Euskal Enplegu Zerbitzuaren gaitasuna hobetzea, erabiltzaileek dituzten premia ugariei modu orokor edo holistiko batean erantzun ahal izateko.
  • Euskal Enplegu Zerbitzuak erabiltzaileei eskaintzen dien laguntza berrindartzen jarraitzea.
  • Inklusiorako Plan Integratu Pertsonalizatuen (IPIP) garapena bultzatzea, arretaren pertsonalizazioren bideari jarraituz eta Ongizate Estatuko sistema ezberdinen arteko esku-hartzea beharrezkoa den kasuetan, sektoreen arteko elkarlana bultzatuz.
  • Inklusiorako Plan Integratu Pertsonalizatua (IPIP) bultzatzeaz, negoziatzeaz, izenpetzeaz, jarraitzeaz eta ebaluatzeaz arduratuko diren erreferentziazko profesionalen zeregina indartzea.
  • 14/2022 Legearen V. Tituluko (“Lan-inklusiora eta gizarte-inklusiora bideratutako tresna eta zerbitzuak”) lau kapituluetan jasotakoa ezartzeko tresna eta protokolo bizkor eta eraginkorragoak garatzea, sistemen arteko arreta-partekatutako metodologia bat elkarrekin diseinatuz.

Ibilbide partekatu motak
Hiru ibilbide mota ezberdin landuko dira praktikan, esperientzia-proiektu ezberdinen bitartez. Zehazki, honako hiru hauek:

  • Lan eta Gizarte arloko ibilbide partekatua
  • Lan eta Hezkuntza arloko ibilbide partekatua
  • Lan eta Osasun arloko ibilbide partekatua

Bideoak