Iraupen luzeko langabezian dauden pertsonentzako ibilbide misto integratua Debabarrena
Iraupen luzeko langabezia Debabarrena
- Ibilbide mota: Lanekoa eta soziala
- Xede-biztanleria: Gizartetik eta lanetik baztertuta edo arriskuan dauden pertsonak, iraupen luzeko langabezian daudenak eta arreta intentsiboa behar dutenak, bai gizarte zerbitzuetatik bai enplegu zerbitzuetatik.
- Arreta jaso duten pertsonen kopurua: 30
- Eremu geografikoa: Debabarrena eskualdea (Gipuzkoa)
- Entitate sustatzaileak: Elgoibar eta Debako Udalak, Lanbide (Elgoibarko bulegoa), Zabaltzen Sartu Koop Elk.
Proiektu honen helburua da sektore arteko laguntza koordinatua edo integratua eskaintzea, enplegu eta gizarte zerbitzuen sistemetatik, arrisku edo gizarte eta lan bazterketako egoeran dauden eta arreta intentsiboa behar duten pertsonei, Debabarrena eskualdean.
Debako eta Elgoibarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek, Elgoibarko Lanbideren bulegoak eta gizarteratze eta laneratze prozesuetan esperientzia handia duen erakunde sozial batek –Zabaltzen Sartu– partekatutako lanean oinarritzen da proiektua. Besteak beste, hauek dira proiektuaren helburuak: lan-aktibazioa bultzatzea eta Gizarte Zerbitzuen eta/edo Lanbideren erabiltzaileen enplegagarritasuna hobetzea, lanerako nahiz lanetik kanpoko oztopoak badituzte; iraupen luzeko langabezian dauden pertsonei banakako laguntza emateko formula eraginkorragoak eskaintzea; eta gizarte-bazterketako egoeran edo arriskuan dauden pertsonak gizarteratzeko ibilbideak diagnostikatzeko eta planifikatzeko tresnak bultzatzea, kolektibo horiekin lan egiten duten hirugarren sektoreko erakundeekin lankidetzan.
Kasuen kudeaketa udaleko Gizarte Zerbitzuek eta Sartu Zabaltzenek egingo dute. Lanbideren bulegoak ere funtsezko zeregina izango du proiektuan, parte hartuko baitu kasuaren hautaketan/identifikazioan, planteatutako ibilbideen eta helburuen eta lorpenen jarraipenean, eta proiektua pertsonen beharretara/eskaeretara aldatzen/egokitzen.