Suziria. Lehen pausua hiritargorantz

Suziria

  • Ibilbide mota: Lanekoa eta soziala
  • Xede-biztanleria: Arrisku edo bazterketa soziolaboraleko egoeran dauden pertsonak, hizkuntza ulertzeko zailtasunak dituztenak, laneratzeko aukera ematen dien lanbide-kualifikaziorik ez dutenak eta lanerako prestakuntza-ibilbide bati ekiteko prest daudenak.
  • Arreta jaso duten pertsonen kopurua: 28
  • Eremu geografikoa: Errekalde, Uribarri, Txurdinaga, Otxarkoaga eta San Ignazio auzoak (Bilbo)
  • Entitate sustatzaileak: Lanbide (Mazarredo, San Ignazio, Errekalde eta Txurdinagako bulegoak), Bilboko Udala (Deustu-San Inazio, Otxarkoaga-Txurdinaga, Errekalde-Peñascal eta Uribarri-Zurbarango Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak), Peñascal Kooperatiba

Proiektu honen helburua gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide mistoak antolatzea da, kualifikazio profesional baxua eta gaztelaniaz edo euskaraz moldatzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat, baina ondoren laneratzea erraztuko duen prestakuntza-ibilbide bati ekiteko prest daudenentzat.

Bilboko Errekalde, Uribarri, Txurdinaga, Otxarkoaga eta San Ignazio auzoetan egingo da proiektua, eta Bilboko Udaleko Gizarte Zerbitzuen, Lanbideren bulegoen eta Peñascal Kooperatibaren arteko koordinazioan oinarritzen da.

Proiektuaren helburua da pertsona horien hizkuntza-ulermena nabarmen hobetuko duten eta ondoren garatuko duten prestakuntza-ibilbide profesionala hastea erraztuko dieten prestakuntza-ekintzak eskaintzea. Egitura malgu bat antolatu behar da, dinamika batekin. Dinamika horretan, ikasgelako alfabetatze-eskolak eta aldez aurreko prestakuntza-esperientziak tartekatu behar dira zenbait tailer profesionaletan (elektrizitatea, ostalaritza, ehungintza...), alfabetatzea errazteaz gain, prestakuntza jaso nahi duten lanbide edo lanbide posibleen ezagutza sakonagoa izan dezaten.