Gizarteratze eta laneratze prozesuak elkarlanean garatzea osasun mentalaren arloan
Osasun mentala
- Ibilbide mota: Lanbidea eta osasuna
- Xede-biztanleria: 30 urtetik gorako Buruko gaixotasuna duten pertsonak eta/edo ezgaitasun agiririk ez dutenak
- Arreta jaso duten pertsonen kopurua: 30
- Eremu geografikoa: Araba (lehentasunez, Gasteiz)
- Entitate sustatzaileak: Sartu Araba, Osakidetzaren Arabako Osasun Mentaleko Sarea
Proiektu honen helburua da gizarteratzearen eta laneratzearen arloan lan egiten duen erakunde baten (Sartu Álava) eta Osakidetzaren Arabako Osasun Mentaleko Sarearen arteko elkarlana sustatzea, 30 urtetik gorako Buruko gaixotasuna duten eta/edo ezgaitasun-ziurtagiririk ez duten pertsonei emandako zerbitzuak hobetzeko.
Proiektuak helburu hauek ditu:
- Arabako osasun mentaleko sareko gizarte-laneko profesionalek artatutako pertsonen gizarteratze eta laneratze prozesuak indartzea, esku hartzeko helburuak partekatuz eta ingurunean aktiboki parte hartzeko aukerak emanez.
- Lanbide arteko lan-eremu bat sortzea, esku hartzeko helburuak partekatzeko eta Arabako Osasun Mentaleko Sareko eta Sartu Arabako profesionalen artean lan-protokolo partekatu bat sortzeko.
Proiektuaren arabera, talde profesional misto bat sortu behar da, Osakidetzaren Arabako Osasun Mentaleko Sareko gizarte-laneko profesionalek eta Sartu Arabako gizarteratzeko eta laneratzeko teknikariek osatua, erabiltzaile bakoitzaren gizarte-diagnostiko bateratua egiteko eta lan-plan bateratua diseinatzeko, erabiltzailearekin lankidetzan.
Lan-planak banakako eta taldeko ekintzak izango ditu, eta hainbat bizi-eremu hartuko ditu (osasuna, gizartea, familia, lana, prestakuntza, parte-hartzea…). Hori ezartzeko, bi erakundeen berezko baliabideak (hau da, Arabako Osasun Mentaleko Sareko baliabideak eta Sartu Arabaren zerbitzu-zorroa) eta proiektua garatzen den udalerrietako baliabide komunitarioak (hasieran, Gasteiz) aktibatu ahal izango dira.