Oarso-Sarea

Oarso-Sarea

  • Ibilbide mota: Lanekoa eta soziala
  • Xede-biztanleria: Lan- eta gizarte-premiak dituzten pertsonak, enplegu-zerbitzuek eta gizarte-zerbitzuek erantzun beharrekoak
  • Arreta jaso duten pertsonen kopurua: 16
  • Eremu geografikoa: Oarsoaldea eskualdea (Gipuzkoa)
  • Entitate sustatzaileak: Lanbide (Errenteria eta Intxaurrondoko bulegoak), Errenteria, Pasaia, Oiartzun eta Lezoko Udalak, Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentzia

Proiektu pilotu honen helburua da Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta udaletako Gizarte Zerbitzuen arteko sareko lan-metodologia bat hausnartzea, elkarrekin diseinatzea, testatzea eta ebaluatzea. Proiektuaren oinarrizko bi elementuak honako hauek dira: alde batetik, Lanbideko bulegoen eta udaletako Gizarte Zerbitzuen artean partekatutako akonpainamendu-metodologia bat elkarrekin diseinatzea; eta, bestetik, metodologia hori probatzea arrisku edo bazterketa soziolaboraleko egoeran dauden pertsonen lagin batekin.

Proiektua Lanbideren bulegoek eta udaletako Gizarte Zerbitzuek partekatzen duten erreferentzialtasunean oinarritzen da. Proiektuak sareko kasuen diagnostikoa eta jarraipena egiteko sistema bat lantzea proposatzen du. Sistema horretan, pertsonak erreferentzialtasun bikoitza izango du une oro, zehazki, Lanbideren Bulegoko erreferentziazko langileak eta kasu bakoitza esleituta duen Gizarte Zerbitzuetako gizarte-langilea. Bi profesionalek elkarrekin lan egingo dute pertsonaren enplegagarritasunaren diagnostikoa, laneratzeko plan pertsonala eta pertsonaren prozesuaren jarraipena egiten.

Sareko lanak eta bi sistemen (Gizarte Zerbitzuetakoa eta lanekoa) arteko laguntza partekatuaren planteamenduak esan nahi du proiektuaren erabiltzaileen eskura jarriko direla eskualdeko baliabide guztiak, bai lan-eremukoak, bai gizartekoak, betiere pertsona bakoitzaren premien eta berezitasunen arabera.