Ibilbide mistoen proiektu pilotua, laneko arriskuak edo bazterketak eta mendekotasunak dituzten pertsonentzat

Laneko bazterketak eta mendekotasunak

  • Ibilbide mota: Lanekoa eta osasunekoa
  • Xede-biztanleria: Mendekotasunak eta enplegua lortzeko zailtasunak dituzten pertsonak
  • Arreta jaso duten pertsonen kopurua: 25
  • eremu geografikoa: Bizkaia
  • Entitate sustatzaileak: Lanbide (San Ignacio y Mazarredoko bulegoak), Gizakia Fundazioa

Proiektu honen bidez, ibilbide mistoak ezarri nahi dira lan-aktibazioa behar duten eta mendekotasunekin lotutako arazoak dituzten pertsonentzat, Kaiako tratamenduan dauden bitartean, Gizakia Fundazioak kudeatzen duen Mendekotasunei Arreta Integrala emateko Zentroa. Proiektuak, halaber, espero den emaitzetako bat bezala, osasun sistema inplikatzea proposatzen du, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearen bidez (BOMS), proiektua etorkizunean inplementatu eta zabaltzeko.

Proiektuak koordinazio-prozedurak ezarriko ditu Lanbideren bulegoen eta adikzioak artatzeko zentro integralaren artean, pertsonarekiko esku-hartze planen formulazioari, pertsonak egiten dituen aurrerapenen balioespenari eta jarraipenari eta helburu pertsonalen ebaluazioari dagokienez.

Proiektuak banakako laguntza soziosanitarioa eta soziolaborala antolatuko du erabiltzaile bakoitzarentzat. Erabiltzaileen bizi kalitatearekin zerikusia duten alderdi fisikoak, psikologikoak, harremanetakoak, sozialak eta lanekoak jorratuko ditu ibilbide honek. Ibilbide horietan aktibatuko diren baliabideak hauek dira: soziosanitarioak (banakako psikoterapia, taldeko psikoterapia, tailerrak, laguntza farmakologikoa, akonpainamendu soziala eta laguntza psikohezitzailea), lanekoak (banakako diagnostikoa, orientazioa, aholkularitza eta lana aktiboki bilatzeko teknikak aplikatzea, etab.), baita eguneroko bizitzara eta enplegura bideratutako zeharkako gaitasunak ere.