Ibil2DeAK: Kualifikazio txikiko pertsonak laneratzeko ibilbideak

Ibil2DeAK
- Ibilbide mota: Lanekoa eata hezkuntzakoa
- Xede-biztanleria: Lanbide kualifikazio txikiko gazteak edo hezkuntza sistema formala behar baino lehenago utzi dutenak eta administrazio egoera irregularrean daudenak, prestakuntza bidezko errotze administratiboaren bidez erregularizazio administratiboa lortzeko baldintzak betetzen dituztenak
- Arreta jaso duten pertsonen kopurua: 30
- Eremu geografikoa: Bidasoa eskualdea (Gipuzkoa)
- Entitate sustatzaileak: Lanbide (Irungo bulegoa), Irungo Lasalle, Emaus Gizarte Fundazioa
Proiektu honen bidez, Bidasoaldeko eskualdean prestakuntza txikia duten edo hezkuntza sistema arautua edo hasierakoa behar baino lehenago utzi duten pertsonentzako ibilbide mistoak diseinatu nahi dira, lan eta gizarte arlokoak.
Proiektuak lan- eta hezkuntza-sistemaren arteko koordinazioa eskatzen du, Irungo Lanbideren bulegoak, eskualdeko ikastetxe batek (Irungo Lasalle) eta eremu soziolaboralean lan egiten duen hirugarren sektoreko erakunde batek (Emaus Gizarte Fundazioa) elkarrekin lan eginez. Ildo horretatik, proiektuak pertsona horiei arreta eta laguntza koordinatua eskaini nahi die hezkuntza-sistemaren eta lan-sistemaren artean, merkatura sartzea galarazten duten prestakuntzako behar edo defizitetan oinarrituta (kualifikaziorik ezagatik, motibaziorik ezagatik edo administrazio-trabak egoteagatik, egoera irregularrean dauden pertsonen kasuan).
Diseinatzen diren banakako ibilbideek honako hauek bilduko dituzte: parte-hartzaileen banakako planean ezarritako prestakuntza-ekintzetara bideratzea, gaitasun sozioprofesionalak eta gaitasun digitalak hobetzeko zeharkako talde-ekintzak, banakako tutoretzak eta, beharrezkoa bada, gizarteratzeko beste sistema batzuetara bideratzea (osasuna, etxebizitza, gizarte-zerbitzuak...).
Kasuen erreferentzialtasun partekatua hiru kasu-kudeatzailek hartuko dute beren gain, eta proiektuan parte hartzen duten pertsonen ibilbide pertsonalizatuetan koordinazioan eta maila berean lan egingo dute. Horietako bi lan-esparrukoak dira —Emaús Gizarte Fundazioa eta Lanbide—, eta bestea, hezkuntza-eremukoak (Irungo LaSalle).