GazteLan

GazteLan

  • Itinerario mota: Lanekoa eta soziala
  • Xede-biztanleria: Gizarte-bazterketako egoeran edo arriskuan dauden 18 eta 23 urte bitarteko pertsonak, Gandarias Etxeko enplegu-azeleragailua erabili dutenak
  • Arreta jaso duten pertsonen kopurua: 50
  • Eremu geografikoa: Bizkaia
  • Entitate sustatzaileak: Bizkaiko Foru Aldundia, Lanbide (Mazarredoko bulegoa) eta Caritas Bizkaia

Proiektu honen bidez, Gandarias Etxeko enplegu azeleragailuan arreta jasotzen duten gazteei enplegagarritasuna hobetu eta lan merkatuan sartzeko aukerak sortu nahi zaizkie, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarteratze Zerbitzuko gazteei laguntzeko programen esparruan.

Programak bi administrazio publikoren jarduera koordinatua du ezaugarri: batetik, Bizkaiko Foru Aldundiarena, eta, bestetik, Mazarredoko Lanbideren bulegoarena.

Kasuen kudeaketa Lanbideren erreferentziazko profesional batek egingo du (zehazki, Mazarredoko bulegoko gizarte- eta lan-arretako teknikari batek) eta Foru Aldundiko Gizarteratze Zerbitzuko erreferentziako profesional batek. Azeleragailuko enplegu-teknikari batek ere parte hartzen du proiektuan.

Ibilbide horien barruan, baliabide hauek aktibatuko dira, besteak beste: eguneko eta egoitzako arreta, bizimodu independenteari laguntzea, laguntza ekonomikoa, laguntza terapeutikoa eta enplegagarritasunari laguntzeko ekintzak.