Erregularizazio prozesuan dauden gazte etorkinak
Gazte etorkinak
- Ibilbida mota: Lanekoa eta soziala
- Xede-biztanleria: Etorkinak diren gazteak, 18 eta 30 urte bitartekoak, diru-sarrera urri edo eskasak dituztenak, laguntza sozialik gabeak eta prestakuntza- eta/edo lan-aukera gutxi dituztenak.
- Arreta jaso duten pertsonen kopurua: 15
- Eremu geografikoa: Leioa (Bizkaia)
- Entitate sustatzaileak: Lanbide (Getxoko bulegoa), Getxo eta Leioako Udalak, Sortarazi elkartea
Proiektu honen bidez, laneratzeko zailtasun bereziak (prestakuntza falta, gizarte-trebetasunak eta gizarte-laguntza eskasa) dituzten gazte etorkinak lan-merkatuan sartzea sustatu nahi da, enplegu-sistemaren eta gizarte-zerbitzuen arteko laguntzan eta koordinazioan oinarritutako ibilbide integral baten bidez. Proiektuak Getxo eta Leioako udal gizarte zerbitzuak, Getxoko Lanbide bulegoa eta Sortarazi elkartea hartzen ditu.
Kasuak kudeatzeko lanak Leioako eta Getxoko gizarte-zerbitzuetako gizarte-langileek, Lanbidek Getxon duen bulegoko teknikariek (orientatzailea, enpresa-prospektiba eta lan-bitartekaria) eta Sortaraziko langileek (lan-orientatzailea eta enpresekin bitartekaritza-teknikaria) egingo dituzte.
Elkarrekin lan egiteko espazioen bidez, hiru agente horiek IPIP bakar bat bateratuko dute, eta bertan erabakiko dira sistema bakoitzaren eremu berezi bakoitzean landu beharreko helburuak. Horretarako, lan-tresnak hauek izango dira: IPIPa partekatzea, plangintza- eta jarraipen-bilerak, parte-hartzaileekin aurrez aurreko topaketak, kasuak kontrastatzeko eta horien jarraipena egiteko bilerak, IPIParen martxaren ebaluazioa.