EnkarEmakBai
EnkarEmakBai
- Ibilbide mota: Lanekoa eta soziala
- Xede-biztanleria: Gizarteratzeko eta laneratzeko zailtasunak dituzten landa-eremuko emakumeak
- Arreta jaso duten pertsonen kopurua: 15
- Eremu geografikoa: Enkarterri eskualdea (Bizkaia)
- Entitate sustatzaileak: EDE Fundazioa, Enkarterriko Udal Mankomunitateko oinarrizko gizarte zerbitzuak
Proiektu honen helburua da Enkarterrin arrisku edo bazterketa egoeran dauden emakumeak gizarteratu eta laneratzeko laguntza mistoa eta berritzailea emateko eredu bat diseinatu eta gidatzea. Horretarako, hiru oinarri nagusi ditu proiektuak: parte hartzen duten emakumeen jabekuntza pertsonala eta soziala; enplegu inklusiboa eta kalitatezkoa sortzea; eta interakzioa eta lankidetza beste arreta-sistema batzuekin (oinarrizko gizarte-zerbitzuak, buru-osasuneko zentroak…) eta eskualdeko beste eragile batzuekin (Enkartur, Behargintza, Lanbideko bulegoak, prestakuntza-zentroak, etab.)
Ibilbide misto koordinatua denez, parte hartzen duten emakumeek erreferentziazko bi profesional izango dituzte, eta elkarrekin koordinatuko dira: gizarte-arloko kasu-erreferentea (Mankomunitateko oinarrizko gizarte-langileak) eta lan-arloko kasu-erreferentea (EDE Fundazioko gizarte- eta lan-orientatzailea).
Bi figura hauek, erabiltzaile bakoitzarekin koordinatuta, inklusiorako plan integratu pertsonalizatu (IPIP) bat prestatuko dute. Plan hori komuna, partekatua eta adostua izango da, eta gizarte- eta lan-arloko helburuak eta jarduerak integratuko ditu. Horretarako, aurrez zehaztutako gizarte-arloko Arreta Pertsonalizaturako Plana hartuko du erreferentziatzat, eta zehaztuko den banakako Enplegu Planaren helburuak eta jarduerak gehituko ditu.
Pilotatze horri esker, Enkarterrin programa egonkor bat egin ahal izatea aurreikusten da, 2024an lurraldez gaindiko programa handiago batean sartuko dena, eta Enkarterrietako idiosinkrasiari eta orografiari egokitutako berariazko jarduera-ildo berri gisa sartuko dena, baina EDE Fundazioak garatutako Emaktiva programaren babespean.