Ibilbide mistoa: Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala (Bilbo)

Bilbao la Vieja, San Francisco eta Zabala

  • Ibilbide mota: Lanekoa eta soziala
  • Xede-biztanleria: Gizartean bazterturik dauden edo egoteko arriskuan dauden pertsonak, lanerako prest daudenak, baina beren egoera sozial, prestakuntzazko eta pertsonalarengatik laguntza eta akonpainamendu handia behar dutenak gizarteratze prozesuak arrakastaz garatzeko
  • Arreta jaso duten pertsonen kopurua: 12
  • Eremu geografikoa: Bilbo (Bizkaia)
  • Entitate sustatzaileak: Bilboko Udala (San Francisco La Peñako Oinarrizko Gizarte Zerbitzua), Lanbide (Miribillako bulegoa), Gaztaroa_Sartu, Agiantza elkartea

Proiektu hau Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako (pobrezia- eta langabezia-tasa handienak dituzten Bilboko eremuetako bat) Inklusio Mahaian gertatzen den sistemen arteko koordinaziotik sortu da.

Mahai honetan parte hartzen dute gizarteratzeko eta laneratzeko zailtasun gehien dituzten pertsonen gizarteratze- eta/edo laneratze-prozesuetan neurri handiagoan edo txikiagoan parte hartzen duten sistema guztiek. Helburu nagusia gizarteratze aktiborako laguntza behar duten pertsonei erantzun integrala ematea da, baliabideen eraginkortasuna bilatuz, gizarte-zerbitzuen eta enplegu-zerbitzuen kudeaketa koordinatuaren bidez. Enplegu-sistemetatik eta gizarte-zerbitzuetatik koordinatutako sektorearteko laguntza edo akonpainamenduaa, arrisku edo bazterkeria soziolaboraleko egoeran dauden eta bazterketa-egoeratik ateratzeko arreta intentsiboa behar duten pertsonei.

Horretarako, proiektuak arreta pertsonalizatua eskaintzen du, erabiltzaileen beharren, lehentasunen eta balioen arabera, pertsonarengan zentratutako plangintza baten bidez, erreferentziazko profesionalen irudia dibertsifikatuz eta indartuz.

Kasuak kudeatzeko funtzioak Lanbideko lan-orientatzaile batek, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako erabiltzaile bakoitzaren erreferentziako profesionalak eta Gaztaroa_Sartu eta Agiantzako profesionalek (gizarte-hezitzailea eta lan-orientatzailea) egingo dituzte.