Lanbide, euskal enplegu zerbitzuaren logoa

Nola eratu enpresa bat

Nola eratu enpresa bat

1. Aldez aurretik kontuan hartzekoa

Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira. Zalantzaren bat izanez gero, esan iezaguzu.

Kultura ekintzailea

Azken aldian, autoenplegua eta enpresak sortzea lanpostuak sortzeko baliabiderik onenak direla esaten da maiz.Uste hau, gainera, komunikabideetan islatzen da behin eta berriro eta administrazio publikoek beraiek ere aipaturikoak gara daitezen programak jartzen dituzte abian.

Enpresa-ekimenak aurrera atera dituztenen esperientziak egiaztatzen duenez, enpresak sortzerakoan norberaren gain hartzen den arriskua nabarmen gutxitu ohi da proiektuaren bideragarritasuna aztertuz, enpresa-plangintza bat garatuz eta aipaturikoa kudeatzeko beharrezko prestakuntza jasoz gero.

Begiratu batean gure eskura ez dagoen zerbait dela ematen badu ere, hau ez da egiaz hala. Izan ere, zerbaiti ekiteak jarduera bat abian jartzea esan nahi du eta pertsona lehiatsua jarduera hauek erabakitasunez egiten dituena da.

Zerbaiti ekiteko, batetik berezkoak eta bestetik hartutakoak izan behar duten dohainak eta gaitasunak eduki behar ditu pertsonak. Gizartearen egitekoa izango da kultura lehiatsu hori sustatzea eta zerbait ekiten ikasteko ahalegin horretarako heztea eta babestea.

Beharrezkoa da enpresa berriak sortzeko lehendabiziko urratsak tinko babestea, proiektuaren bideragarritasuna egiaztatzeko aukera emango duen laguntza tekniko, giza laguntza eta laguntza finantzarioaren bidez. Zalantzarik baduzu, egin iezaguzu kontsulta

Norberaren kontura versus besteenera: zerbaiti ekitea da aukeretako bat

Zure enpresa propioa sortzeko aukera lan-merkatuan diren aukera ezberdinetako bat dela hartu behar da kontuan.

Behar duzun gauza bakarra ideia bat eta lan egiteko gogoa da. Gainerako beharrak kanpoko eragileen bidez erantzun ahal izango dituzu:

  • Bazkide kapitalistak edota pertsona langileak.
  • Erakunde finantzarioak, arrisku-kapitaleko erakundeak.
  • Administrazioa bera, enpresak sortzeko bere babes-programen bidez.

Enpresak sortzeko prozesu honetan lau aldagaik hartuko dute parte:

  • Pertsona-profila: Oinarrizko heziketa eta lan-prestakuntza egokia izatea, baita gizarte-prestakuntza eta ikasteko autonomia ere.
  • Kapitala: Kapital erabilgarria eta finantziazio-iturrietarako aukera barne hartuz.
  • Egiten jakitea: Merkatuak eskaturiko produktu edo zerbitzu bat eskaintzeko zure gaitasun operatiboaren araberako ezagutza.
  • Gizarte-harremanak: Harreman pertsonal nahiz lan-harremanak izan daitezke eta elkarteei, erakundeei, kontratuei, informazioari... ematen diete bide.

Aski garaturiko pertsona-profilaren jabe izanda, gainerako aldagaiak konbinatuz enpresak sortzeko aukera ezberdinak daudela froga dezakegu:

Gure ezaugarrien arabera enpresa bat sortzeko aukerak
Egiten jakin Erlazioak Kapitala Hautatu beharreko formula
Bai Bai Bai Enpresa txikia: +10 langile
Bai Bai Ez Mikroenpresa: 2-10 langile
Bai Ez Bai Kooperatiba
Bai Ez Ez Autoenplegua: langile 1
Ez Bai Bai Frankizia
Ez Bai Ez Merkataritza-sarea
Ez Ez Bai Bazkide kapitalista
Ez Ez Ez -

Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira.

Zure enpresa sortzeak bere abantailak eta desabantailak izango ditu. Interesen eta gure nortasunaren araberakoa izango da batzuei edo besteei garrantzia handiagoa ematea. Zalantzarik baduzu, egin iezaguzu kontsulta.

Ideia

Enpresa bat sortzeko, garatu beharreko ideia asmatzetik abiatuko gara beti. Askotan ideia ez da guztiz berria izaten, produktu eta zerbitzu jakinak eskaintzen dituzten enpresetako ideiak hobetzera edo osatzera datorrena baizik.

Lagun zaitzaketen jarduerak

Garrantzitsuena zer egin nahi dugun jakitea eta merkatuan gure produktua edo zerbitzua sartzeko edo garatzeko beharra aurkitu izana da.

Askotan ezinezkotzat jotzen ditugun negozioei buruzko ideiak izaten ditugu. Halakoetan ez dugu gogoa galdu behar; aitzitik, gure ideia idatziz zehazten, kuantifikatzen eta bere bideragarritasuna aztertzen saiatu behar dugu.

Ideia baten jatorria ahalmen sortzaileari hertsiki loturikoa da. 2 sormen mota daude:

  • Kanpo ahalmen sortzailea: Kanpotik ideia berriak sartzeari deritzo. Aurkikuntza, ideia... berrienganako jakin-mina sistematikoki garatuz suspertu daiteke.
  • Barne ahalmen sortzailea: Gauzak egiteko era berrien edo egiteko gauza berrien aurkikuntza norberaren pentsamenduan egitean datza.

Jarraian, negozioetarako ideiak lortzeko iturririk ohikoenetako batzuk aurkeztuko dizkizugu:

  • Hobby bat edo irakurlearengan arreta pizten duen hori abiapuntu hartuz negozioaren oinarrizko ideia garatzea.
  • "Zergatik ez ote dago horrelakorik edo halakorik?" galderari erantzuna bilatzea.
  • Beste produktu edo zerbitzuetan aurkitzen diren akatsak behatzea eta horietaz baliatzea.
  • Eguneroko gauzei ezohiko erabilerak bilatzea.
  • Gizarte-aldaketetan aukerak bilatzea.
  • Arazoak konpontzeko baliabide berriak garatzea.
  • Teknologiaren aurrerapenez baliatzea.
  • Egungo lana egiteari uzteko pentsamendua izatea.

Gure negozioari ekin ondoren ere, gure produktua edo zerbitzua hobetuz joan beharko dugu etengabe, lehia gailen ez dakigun.

Zalantzarik baduzu, egin iezaguzu kontsulta

Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira.

Egiten eta kudeatzen jakitea

Gure ekimenari buruzko hasierako bideragarritasunari buruzko aldez aurretiko azterketan, enpresa kudeatuko duen eta produktu edo zerbitzua emango duen pertsona-taldeari buruzko bi alderdi hartu behar dira kontuan:

Egiten - jakitea

Gure enpresa-proiektua gustuko dugun eta motibagarri zaigun jarduera batekin hertsiki loturikoa izan dadin garrantzitsua da; enpresa batek arrakasta izan dezan funtsezkoa baita proiektuari denbora eskaintzeko gaitasuna edukitzea.

Bokaziozko jarreraz gain, ez da ahaztu behar enpresaren azken helburua merkatuan produktu edo zerbitzu bat eskaintzea dela; enpresak, hortaz, egiten jakin beharra dauka.

Pertsona guztiek jarduera jakinetarako trebetasun eta gaitasunak ditugu. Lehendabizikoak gure esperientzia profesionalean, heziketan edota zaletasunetan oinarriturikoak dira. Pertsonen gaitasunak, berriz, gure izateko eta pentsatzeko eraren isla dira.

Ohikoena gure gaitasun profesionalen araberako enpresa-proiektua garatzea izaten da. Beharrezko gaitasunik ez badugu alternatiba ezberdinak aztertu beharko ditugu:

Kudeatzen - Jakitea

Kudeatzen jakitea enpresa sortzea erabakitzen duten pertsonarik gehienentzat gauza berria izaten da. Baliteke norbera bere lanbideko onena izatea edota bere jarduera behar bezala egiteko baliagarri zaizkion gaitasunak edukitzea. Aitzitik, enpresa bat edukitzeak lan berria dakar berarekin:kudeaketa.

Honek ez gaitu inolaz ere arduratu behar. Kasurik gehienetan bezala, ikas daitekeen zerbait da.

Kudeaketa arrakastatsua lortzeko oinarrizko printzipioak:

  • Komunikazioa

    • Antolakuntzaren baitan komunikazio-bide eraginkorrak sortzeko beharraz jabetzea.
    • Negozioaren nondik norakoei buruzko datuak jakinaraztea eta langileak informaturik mantentzea.
  • Integrazioa

    Enpresa osatzen duten pertsona eta taldeen jarduerak koordinatzeko gaitasuna, proiektu bateratu horretan aktiboki esku hartuz.

  • Motibazioa

    • Oztopoak gainditzeko garapen pertsonalari estimulazioa eta laguntza eskaintzeko gaitasuna.
    • Giza baliabideak egoki erabiltzen jakitea eta zuzendaritza-lana betetzeko era alternatiboak ezagutzea.
  • Antolakuntza

    • Plangintza-tekniken ezagutza.
    • Erabakiak hartzerakoan alternatibak identifikatzeko eta balioztatzeko tekniken ezagutza.
    • Aurrekontuen kontrolari eta baliabide finantzarioen kudeaketari buruzko ezagutza.
    • Merkatuko aldaketei aurre egiteko gai izango liratekeen antolakuntza-beharrak zehazteko eta antolakuntza aldaketa horietara egokitzeko metodoen ezagutza.
    • Eragile berritzaile gisa, prozedura sortzaileak bilatzea eta aldaketak inplementatzea.
    • Arazoak aztertzeko eta konpontzeko tekniken ezagutza.
    • Zuzendaritza-estiloak antolakuntzaren eraginkortasunean eragina duela jakitea.
    • Bezeroen asetasuna lortzeko etengabe hobetzeko praktikak aplikatzea.
  • Gaitasun teknikoa

    • Enpresak saltzen dituen produktu edo zerbitzuen erdiespenak zaintzea.
    • Gure hornitzaile eta kolaboratzaileak ezagutzea.
    • Produkzio-teknikak eta zerbitzugintza menderatzea, kalitate-maila handiak lortzeko.
  • Saltzailea

    • Kanpoko munduarekin harremanetan jartzea, merkatuaren egoeraz jabetzeko eta enpresako kanpo-eragileekin (bezeroekin, hornitzaileekin eta kolaboratzaileekin) komunikazio-maila handia lortzeko.
    • Lehiaren eta egungo bezeroen eta bezero potentzialen bilakaeraren bila jarrera aktiboa mantentzea.
    • Produktu eta zerbitzu berriak bilatuz jarrera aktiboa mantentzea.

Bi gaitasun hauek edukitzea funtsezkoa da; kudeaketa eskas batek produktu edo zerbitzu on bat galarazi baitezake, eta halaber, kudeaketa on bat ez da nahikoa arrakasta lortzeko, zerbitzua behar bezalakoa ez bada edota kalitatezko produktu bat egiten ez bada.

Zalantzarik baduzu, egin iezaguzu kontsulta

Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira

Legezko baldintzak

Enpresak garatuko duen jarduera ekonomikoaren arabera, enpresaren edota honek eskainiko dituen produktu edo zerbitzuen inskripzioa egin beharko da jarduera horri dagokion erregistro ofizialean. Zenbaitetan, aipaturikoa egitea enpresa legeztatzeko ezinbesteko baldintza izan ohi da. Honek, izapide berezi batzuk eta jarduera ezberdinei aplikagarri zaien legeri oparoa bideratzea eskatzen du. Legeri hau, enpresa bat abian jarri aurretik ezagutu beharrekoa da.

Jarraian, izapide administratibo berezirik ohikoenak taldekatu ditugu lau sail ezberdinetan:

  • Irekitzeko, instalatzeko edo osatzeko baimenak
  • Tabernak, kafetegiak, jatetxeak eta hotelak irekitzeko baimena.
  • Bingo-aretoak eta bingo-aretoak kudeatzen dituzten enpresak instalatzeko eta irekitzeko baimenak.
  • Bidaia-agentzien titulu-lizentziaren eskaera.
  • Estatuko tabako eta tinbre-saltokiak.
  • Loteria-administrazioak irekitzeko administrazioa.
  • Elkarrekiko apustuen administrazioak emateko eskaera.
  • Azterketa klinikoak egiteko laborategiak irekitzeko baimena.
  • Farmaziako espezialitateetako biltegiak irekitzeko baimena.
  • Farmazia-bulegoak irekitzeko baimena.
  • Zaharren egoitzak irekitzeko baimena.
  • Eskolaurreko eta oinarrizko hezkuntza orokorreko ikastetxe pribatuak irekitzeko baimena.
  • Handizkako merkataritzarako eta tabako-laboreen inportaziorako baimena.
  • Segurtasun-neurriak eduki behar dituzten establezimenduak irekitzea.
  • Alarma-zentralak instalatzeko eta abian jartzeko baimena.

Erregistro bereziak

  • Ikuskizun publikoak eta dibertimenduzko jarduerak eskaintzen dituzten enpresen erregistroa.
  • Enpresa editorialen erregistroa.
  • Kazetaritza-enpresen eta informazio-agentzien erregistro administratiboa.
  • Pentsio-fondoen erakunde kudeatzaileen erregistroa.
  • Zinematografia-enpresen erregistroa.
  • Ikus-entzunezko materiala ekoizteko, banatzeko eta inportatzeko enpresen erregistroa.
  • Segurtasun-enpresen erregistroa.
  • Elikagai-industria eta establezimenduen erregistroa.
  • Laborantza-industrien erregistroa.
  • Artisauen erregistroa.
  • Ekoizleen, grabazio-estudioen, fotogramen fabrikatzaile eta inportatzaileen erregistroa.
  • EEEtik inportaturiko petrolio-produktuen handizkako inportatzaileen erregistroa.
  • Musika-editoreen erregistroa.
  • Elektronika, telekomunikazio eta informatika-industrien erregistro ofiziala.
  • Ibilgailu automobilei bideraturiko zatiak, piezak eta ekipoak fabrikatzen dituztenen erregistro berezia.
  • Ibilgailu automobilak konpontzen dituzten tailerrentzako erregistro berezia.
  • Goratzeko tresnak mantentzen dituzten enpresen erregistro berezia.
  • Produktu kimikoen biltegien erregistroa.
  • Farmaziako industrian jarduten duten enpresen erregistroa.
  • Olgetako makinen enpresa operadoreen erregistro nazionala.
  • Zerbitzu teknikoa eskaintzen duten enpresen erregistroa (olgetako makinak).
  • Olgetako aretoetako enpresaburuen erregistroa.

Enpresen txartelak eta egiaztagiriak

  • Enpresa-kalifikazioko dokumentua.
  • Elikagaiak maneiatzeko osasun-txartela.
  • Baimendutako elektrizitate-instalatzailearen txartela.
  • Baimendutako gas-instalatzailearen txartela.
  • Gas-instalatzailea den enpresaren egiaztagiria.
  • Berogailu eta ur bero sanitarioaren instalazioak jartzeko edo mantentzeko-konpontzeko txartela.
  • Presiozko aparatuak instalatzeko enpresen egiaztagiria.
  • Jabetza intelektuala aprobetxatzeko baimena.
  • Baimendutako hotz teknikari instalatzaile edo mantentzaile-konpontzailearen egiaztagiria.

Titulazio berezia eskatzen duten jarduera profesionalak

  • Higiezinen jabetzako agenteak.
  • Lursailen administratzaileak.
  • Aduanetako agenteak.
  • Kudeatzaile administratiboak.
  • Industria-jabetzaren agenteak.
  • Aseguru-agenteak.
  • Merkataritza-agenteak.

Zalantzarik baduzu, egin iezaguzu kontsulta

Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira

Aldez aurretiko funtsezko 3 aztekerta: produktua/zerbitzua, eskaera eta lehia

Produktu edo zerbitzuaren beraren azterketa

Gure etorkizuneko produktu edo zerbitzuaren ezaugarri guztiak ongi definitu eta gogoeta egin behar dugu, gure bezeroari eskainiko dioguna zer izango den ongi pentsatuz.

  • Produktu edo zerbitzuaren definizioa.
  • Ezaugarri teknikoak.
  • Erantzuten dituen beharrak.
  • Lehiarako abantailak.
  • Produktu edo zerbitzuari eman nahi zaion izena.
  • Aurkezpena, bilgarria, irudia, paketatzea, etab.
  • Ale bakoitzeko kostua.
  • Produktu edo zerbitzuaren etorkizuneko bilakaera.

Azterketa honen bidez gure produktu edo zerbitzuek merkatuan jada badiren antzeko edo berdinen aldean izango dituzten lehiarako abantailak zehaztu beharko ditugu (kalitate handiagoa, merkeagoa, aurkezpen hobea, etab.). Halaber, gure etorkizuneko enpresaren alderdi sendo eta alderdi ahulak liratekeenei buruzko balantzea egin behar dugu. Alderdi sendoak, normalki, lehiarako abantailen bidez identifikatzen dira: erabilitako teknologia, produktu edo zerbitzuaren beraren ezaugarriak, enpresaren egitura finantzarioa, erabilitako promozioa eta publizitatea, kostuak, lanerako dugun giza taldea, kudeaketa ona, etab. Produktu edo zerbitzua kaleratu ostean, aipaturikoak bezeroen artean izan duen harrera eta lehiak egin dituen aldaketak behatzea komenigarria da, beharrezko jotzen badugu, guk ere produktu edo zerbitzuaren zenbait alderdi aldatzeko.

Eskaeraren azterketa

Eskaeraren azterketaren helburua gure bezero izan daitezkeenak zein diren ikertzea da:

  • Bere ezaugarriak (adina, sexua, erosahalmena, heziketa intelektuala, ...).
  • Bere gustu eta zaletasunak.
  • Balio-eskala, ohiturak, etab.
Baina, Nola lor dezakegu merkatuari buruzko informazio hori?

Merkatuari buruzko datu-bilketa eta aipaturikoaren baitako arazoak eta aukerak identifikatzen laguntzen digun prozesu osoari merkataritza-ikerketa deritzo. Lehenik eta behin merkataritza-ikerketaren bidez lortu nahi ditugun datuak zein diren pentsatzea beharrezkoa litzateke; zenbait eta datu gehiago hobe. Bigarrenik, datu hauek lortzeko erabiltzen den metodoetako bat hautatuko dugu; funtsean bi dira metodoak:

  • Zehazturiko merkatu bati buruz jada aterata dauden datuak lortzea: Merkataritza Ganberaren azterketak, enpresaburuen elkarteak, espezializaturiko aldizkariak; etab.
  • Jatorrizko datuak lortzea : Datu hauek inkestak eginez lortzen dira nagusiki. Inkestak aurrez aurre, postaz edo telefonoz egin daitezke eta beharrezko informazioa lortzeko oinarria izango diren galderez osaturikoak izan ohi dira.

Hirugarrenik, laginaren diseinua, neurria eta aukeraketa zehaztuko ditugu. Lagina informazioa lortu nahi den populazioko elementuek osaturiko multzoa da.

Azkenik, datuak aztertu eta lorturiko emaitzak interpretatuko ditugu.

Edozein kasutan, ikerketa-mota hau aldian behin egin beharko litzateke, alde batetik, eskaeraren egoera aztertzeko, eta batez ere gure bezeroak zenbateraino gustura dauden jakin eta beren behar berriak zehazteko.

Lehiaren azterketa

Eskaeraren ikerketari estuki loturiko beste ikerketa-mota bat lehiarena da, hots, gureen antzekoak edo berdinak diren zerbitzu edo produktuak merkatuan eskaintzen dituzten enpresen azterketa. Azterketa honetan ondorengo funtsezko alderdiak zehaztu nahi ditugu:

  • Egungo lehiaren eta lehia potentzialaren identifikazioa.
  • Eskaintzen duten produktu edo zerbitzua eta hauen ezaugarri nagusiak. .
  • Lantzen duten merkatua eta erantzuten duten eskaera.
  • Eskaintzen dituzten prezioak eta ordaintzeko moduak.
  • Banaketarako erabiltzen dituzten bideak.
  • Bezeroak lortzeko promozioak eta publizitate-metodoak.
  • Enpresaren neurria eta erabiltzen duten teknologia.

Era berean, lehiako enpresa horiengan ikusten ditugun alderdi sendo eta ahulak ere aztertuko ditugu; gure enpresa, produktua edo zerbitzua aztertzeko ezarri ditugun termino berez baliatuz.

Azterketa hauek oso garrantzitsuak dira egiaz lehiarekiko abantailarik ba ote den ikusteko.

Ezin gara merkatu batean ongi moldatu, gurekin lehian dauden enpresei buruzko ahalik eta datu gehien jakin gabe.

Baina, nola eskura dezakegu gure lehiakideei buruz behar dugun informazioa?

Modu asko daude:

  • Merkataritza Ganberetako zerrendak eta datuak. Merkataritza Ganberak ematen dituen informazio batzuk doakoak dira, baina interesgarrienak ordaindu egin behar izaten dira eta prezioa ematen zaigun datu-kopuruaren araberakoa izan ohi da (gutxieneko prezioa 40 € ingurukoa).
  • Autonomia Erkidegoetako industria-sail ezberdinetan argitaratzen diren Industria Katalogoetan emaniko informazioa.
  • Orrialde horiek emaniko informazioa.
  • Merkataritza Erregistroak emaniko informazioa. Erregistro honek bertan izen emaniko merkataritza elkarteei dagokien guztia jasotzen du, baita urtero ordaindu behar dituzten urteko kontuei buruzko guztia ere.
  • Ikerketa propioak.
  • Solasaldiak bezeroekin.
  • Solasaldiak pertsona eta enpresa hornitzaileekin.

Zalantzarik baduzu, egin iezaguzu kontsulta .

2. Zein planteamendu egiten ditugu enpresa bat sortzerakoan?

Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira. Zalantzarik baduzu, egin iezaguzu kontsulta

Zer behar da enpresa bat sortzeko?

Enpresa-ekimen batean arrakasta eta egonkortasuna bermatzeko ez da nahikoa proiektu bati hasiera eman nahi izatea, beharrezkoa da aipaturikoa egiten jakitea eta proiektua garatu ahal izateko beharrezko baliabideak edukitzea. Negozio bati berme batzuekin ekiteko, hiru gauza behar dira funtsean:

  1. Bideragarria den ideia bat.
  2. Profil egokia duen pertsona ekintzailea.
  3. Enpresa-plan bat.

Zein dira pertsona ekintzailearen ezaugarriak?

Pertsona ekintzaileak enpresaburu gisa ebaluatu behar du bere burua, hots, bere kontura lan egiteko ezagutzak, gaitasunak eta jarrerak bat ote dituen.

Proiektu bati ekitea erabakitzen duten pertsonen oinarrizko ezaugarri eta jarreretariko batzuk:

  • Ideiarekin bat datozen heziketa eta esperientzia.
  • Enpresa-mailako motibazioa eta zentralitatea.
  • Arriskuak bere gain hartzeko gaitasuna, betiere, zentzuz.
  • Komunikatzeko eta ideiak "saltzeko" gaitasuna.

Nondik sortzen dira ideiak?

Enpresa-proiektu bat abian jarri aurreko urratsa negozio-ideia bat edukitzea da. Negozio-ideien iturriak honakoak izan daitezke: norberaren prestakuntza, garaturiko esperientzia, zaletasunak, familia-ingurunea, behaketa, merkatuan atzemaniko beharrak, prozesuen hobekuntza, etab.

Edozein kasutan, ideia zehaztu, garatu egin behar da, eta bere bideragarritasuna aztertu.

Zein dira enpresa batek arrakasta izan dezan eragiten duten faktoreak?

Enpresa bat sortzeko zeregin zirraragarri baina zaila hartu duen pertsonarentzat edo ideia planteatu ari denaren tzat, enpresa berrien arrakasta-faktoreak ezagutzea funtsezkoa da. Gure ustez faktore hauek dira:

  • Ase gabeko eskaria egotea
  • Beharrezko baliabideak eta gaitasun egokiak edukitzea (ekipo produktiboa, lehengaiak, giza baliabideak, finantza baliabideak).
  • Enpresaren baliabide eta gaitasunekin bat datorren enpresa-estrategia bat egotea.
  • Gaitasun estrategikoa eta zuzendaritzakoa edukitzea.

Zein dira enpresa-ekimen bat abian jartzeko zailtasun nagusiak?

Enpresa berrien kopuru handi batek (% 50 inguruk) porrot egiten du ireki ondorengo lehen hiru urteetan. Oztoporik nagusienak ondorengoak izan ohi dira:

  • Baliabide ekonomikorik eza eta erakunde finantzarioei emateko bermerik eza.
  • Pertsona sustatzaileen prestakuntza-falta, ezagutza teknikoetan baino gehiago enpresa-kudeaketari eta plangintzari dagokion mailan.

Zer da eta zertarako balio du enpresa-planak?

Enpresa-plana enpresa sortzeko prozesuaren plangintza egiteko funtsezko baliabidea da. Enpresa bat abian jarri nahi duenak ezer baino lehen egin behar duen azterketa- eta sintesi-prozesu sistematikoaren emaitza da eta honakoak ahalbidetzen ditu:

  • Proiektuaren ikuspegi orokor eta xehatua edukitzea.
  • Helburuak finkatzea.
  • Helburu horiek lortzeko estrategiak definitzea.

Nola aukeratu enpresaren forma juridikoa?

Enpresa bat abian jartzerakoan eman beharreko lehendabiziko urratsetako bat forma juridikoa hautatzea da. Horretarako, badira aukeraketa mugatzen duten faktoreak, hala nola:

  • Gauzatuko den jarduera-mota.
  • Enpresa-proiektuan parte hartuko duen kide-kopurua.
  • Pertsona sustatzaileen ardura.
  • Elkartutako pertsonen arteko harremanak.
  • Proiektuaren behar ekonomikoak.
  • Enpresaren alderdi fiskalak.

Zein laguntza egon daiteke enpresa bat abian jartzeko?

Enpresa batek abian jartzeko unean izan ditzakeen laguntzak faktore batzuen araberakoak izan ohi dira, hala nola:

  • Gauzatuko den jarduera-mota.
  • Enpresaren forma juridikoa.
  • Pertsona sustatzaileen adina.
  • Pertsona sustatzaileek langabeziari dagokionez duten egoera.
  • Pertsona sustatzaileen langabezia-iraupena.
  • Gauzatuko diren inbertsio-motak eta kopurua.
  • Inbertsioak finantzatzeko modua.

3. Ekintzailearen profila

Eduki guztiak DEMArekin lankidetzan egindakoak. Zalantzarik baduzu, egin iezaguzu kontsulta

Beren gaitasunak enpresak eta negozioak sortzeko erabiltzen dituzten ekintzaile pertsonak ez dira beti pertsona perfektuak, akats eta abantaila asko dituzte.

Ezagutu zure ekintzaile gaitasuna

Ekintzaile pertsonak eta haien lan taldea definitzen dituzten ezaugarriak eta jokabideak:

Zereginari dedikazioa

Gauzatze-behar maila altuko pertsonak beren zereginean murgiltzen dira eta beren proiektuarekin jarraitzen dute arrakastaz osatu arte.

Arrisku moderatu baten aukeraketa

Arrisku moderatua nahi dute, zirraragarria izan dadin adina, baina irabaziko dutela espero arrazoizkoa izanik.

Beren gaitasunak baliatuz arrakastaz zuzendu ahal izango dutela uste duten edozein proiektu edo zereginaren erantzukizuna hartzeko prest daude. Beren gaitasuna ezagutzen dute. Haien jarrera errealismoaren erasokorra da. Zeregin bati dedikazioa emaitzetan arrakastaz eragiteko duten trebetasunaren balorazio lasaiean oinarritzen da.

Aukeren aprobetxamendua

Ekintzaile izaerako pertsonek aukerak ikusten eta azkar aprobetxatzen dituzte. Sortzaile mentalitatea erakusten dute eta behatu dituzten aukerak ekintza-programetan bihurtzen dituzte. Ez dituzte oztopoak garaitzen. Sarritan, oztopo horiek gainditzeko modu berriak aurkitzen dituzte.

Objektibotasuna

Gauzatze-behar handiko pertsonak besteek baino errealistagoak dira beren buruari eta jarraitzen dituzten helburuei dagokienez. Ez dute normalean gustuko edo ez gustuko dutena beren bidean eragitea uzten. Laguntza behar dutenean, aditu pertsonengana jotzen dute eta ez lagun edo senideengana.

Informazioa kontrolatu beharra

Enpresaburuek beren jardueren nondik norakoei buruzko informazioa bilatzen dute lehenbailehen. Lortu dituzten emaitzei buruzko datuak nahi izaten dituzte ahalik eta azkarren.

Baikortasuna egoera berrietan

Enpresaburu diren pertsonek ezagutzen ez dituzten egoeretan baikorrak izateko joera izan ohi dute. Baliteke arrakasta lortzeko aukerarik garbi ez ikustea, baina baldintzak erakargarriak izan daitezke.

Aurrera egiten dute, jarraibide-gabeziarengatik gogoa galdu gabe, eta edozein aukera-motatik ahalik eta etekin handiena ateratzen saiatzen dira.

Diruarekiko jarrera

Dirua errespetatzen dute, baina ez dira diru-goseak. Ez dute dirua metatu beharreko zerbait denik uste. Aitzitik, dirua, beraientzat, joko bateko fitxen modukoa da. Beren operazioek onurak ematen dituztenean, partida irabazten ari diren adierazletzat hartzen dituzte.

Ekimena eta aurreikuspena enpresa kudeaketan

Gauzatze-behar handiko pertsonek beren negozioa garatzen den munduaren plangintza egiten dute. Ahalegin handia egiten dute beren egitasmoak errealitate bilakatzeko.

Profesionalak eta sortzaileak

Ongi eginiko lana, antolakuntza egokia eta bezeroari zerbitzu ona ematea dirua ziztu batean irabaztea baino garrantzitsuagoa dela uste dute. Ikuspegi zabala erabiliz egiten dute lan eta arrakasta ekonomikoa beren egiteko onaren sari den ustekoak dira.

Indibidualismoa eta talde-lana uztartzen dituzte.

Indibidualismo sendoa eta beste pertsonekin lan egiteko joera uztartzen dituzte, bai baitakite beren enpresen konplexutasunak, enpresa txikiak edo handiak izan, pertsona bakarrak eman ahal ezin dituen ezaugarri mordoren beharra duela.

Lan taldea

Enpresa berria sustatzen duena pertsona bat baino gehiago denean edota sustatzaileak lankidetza behar badu, lan-taldeak garrantzia berezia hartzen du.

Lan-taldearen ezaugarriak:

  • Talde-mailako helburuak edukitzea. Taldeak talde gisa lan egiteko arrazoiren bat behar du.
  • Interdependentzia. Garrantzitsua da taldeko kideek elkarrekiko menpekotasuna edukitzea, hots, helburu jakinak lortzeko batzuk besteen esperientziaren, trebetasunaren eta ahaleginaren beharra edukitzea.
  • Erantzukizuna. Taldeak bere jarduerei eta lorpenei buruzko erantzukizuna izan behar du.
  • Jarduera-mailako eraginkortasuna. Taldea osatzen duten kideek, egiaz eraginkorra den lan-taldeak banaka lan eginda baino emaitza hobeak lortzen dituen ustekoak izan behar dute.

Talde-funtzionamendua erraztuko duten faktoreak:

  • Lan-taldearen helburuak garbi edukitzea.
  • Taldea prozesuaren jabe izan dadin beharrezko heziketa eta autokudeaketa eskaintzea.
  • Taldearen funtzionamendurako beharrezko bitarteko material guztiak ematea.
  • Lan-talde batean bileretan ez ezik bileretatik kanpo ere lan egin behar dela garbi uztea.

Zalantzarik baduzu, egin iezaguzu kontsulta.

4. Negozio plana

Eduki guztiak DEMArekin lankidetzan egindakoak. Zalantzarik baduzu, egin iezaguzu kontsulta

Negozio-plangintza enpresa baten alderdi ezberdinak sortzeko prozesua garatzeko funtsezko tresna da; hala, puntu guztiak ordenatu eta gauzatzeak enpresa abian jartzera bideraturiko ekintza guztiak garbi ikusteko aukera eskaintzen digu.

Enpresa-plangintza erabilera ezberdinak dituen dokumentua da:

  • Funtzionamenduan egonik ere, oro har nahiz alderdi ezberdinei dagokienez jarduera birbideratu beharra duten enpresei baliagarri zaiena da
  • Erakunde publiko ezberdinek ematen dituzten dirulaguntza ezberdinak eskuratzeko ezinbesteko bitartekoa da.

Guía para la elaboración de un negocio con éxito (PDF, 10,1 MB)

Hona hemen negozio-plangintza egiteko jarraitu beharreko ekintzak bereizirik dituen gida:

Proiektuaren eta talde sustatzailearen aurrekariak

Enpresa sortzeko jatorriari, arrazoiei eta helburuei buruzkoak deskribatu behar dira.

  1. Ideiaren jatorria: Jatorrizko ideia bera deskribatu behar da, baita nola garatu zen, eta nola, noiz eta zergatik sortu zen ere.
  2. Talde sustatzailearen jatorria: Pertsona-talde bat izanez gero, taldea nola sortu zen, zenbat denboran eta zergatik osatu zen aipatu behar da. Taldea osatzen dutenen arteko harremana zein den ere aipatu behar da (lagunak, familiartekoak, etab.).
  3. Proiektua osatzen dutenen curriculuma: Enpresa-proiektuaren garapenarekin nolabaiteko lotura duten datuak aipatu behar dira: datu pertsonalak, eginiko ikasketak, esperientzia pertsonala eta helburu pertsonalak.
  4. Talde sustatzailearen helburua: Talde sustatzaileko kideek enpresa-ibilbideari ekiteko izan dituzten lan- edo pertsona-mailako helburuak aipatu behar dira.

Jarduera, produktua edo zerbitzua

  1. Definizioa: Enpresak merkatuan eskaini nahi dituen produktu edo zerbitzuak zein diren definitu behar dira laburki.
  2. Produktu edo zerbitzuaren ezaugarriak: Produktuak sortzeko edo eskainiriko zerbitzuak emateko beharrezko urrats eta egitekoak ongi garatu behar dira.
  3. Erantzuten dituen beharrak: Produktu edo zerbitzuak, partzialki nahiz osoki, zein behar eta gabeziari erantzuten dion aipatu behar da.
  4. Abantaila konparatiboak: Gure produktu edo zerbitzuak, gaur egun merkatuan dauden eta antzeko edo berdintzat jo daitezkeenekin alderatuz, eskaintzen dituen abantailak (kalitatea, prezioa, etab.) aipatu behar dira. Produktuak berria edo berritzailea den zerbait duen ere aipatu behar da.
  5. Produktu edo zerbitzuaren izena: Ahal dela, produktu edo zerbitzuak izango duen izenaren berri eman behar da (Hau ez da enpresaren izenarekin nahastu behar).
  6. Aurkezpena, bilgarria, irudia, paketatzea: Produktuak merkaturatutakoan izango duen kanpoko aurkezpenaren berri eman behar da (bilgarria, etiketa-mota, diseinua, logotipoa, etab.), baita aurkezpen horrek izango dituen ezaugarrien berri ere. Zerbitzua baldin bada, bezeroaren arreta eskuratuko luketen aurkezpen-motak edo euskarriak aipatu behar dira.
  7. Produktu edo zerbitzuaren etorkizuneko bilakaera: Produktu edo zerbitzuaren etorkizuneko bilakaera nolakoa izatea espero edo nahi den aipatu behar da (kalitate handiagoa, prezio hobea, zerbitzu gehiago, produktu/zerbitzu berriak, merkatuko kuota handiagoa, etab.).

Merkatua

  1. Merkatuaren ezaugarriak:
    • Enpresaren ekintza-esparrua aipatu behar da (geografikoa, jarduera-sektoreak, etab.).
    • Gizarteari, hezkuntzari, ekonomiari, adinari, sexuari... dagokion profilaren arabera bezero potentzialak bana daitezkeen segmentuak deskribatzea.
    • Ekintza-esparru horretako gutxi gorabeherako fakturazioa eta lehen hiru urteetan lortzea espero den merkatu-kuota (zenbakizko datuak).
    • Datozen urteetan enpresa mugituko den merkatuaren bilakaera.
  2. 2. Bezeroen zaugarriak: Enpresako bezero potentzialen ezaugarriak definitu behar dira, bai pertsonak izanez gero eta bai enpresa edo erakundeak izanez gero ere. Tipologiari buruzkoak aipatuko ditugu, gure produktu edo zerbitzuekiko duten jarrera, etab.
  3. 3. Lehiakideen ezaugarriak: Gure lehiaren ezaugarriak bana-banan aipatu eta deskribatu behar dira bere alderdirik nabarmenenak ez ezik (alderdi sendoak) hain nabarmenak ez direnak ere (alderdi ahulak)aipatuz. Enpresak gure lehiakideekiko dituen lehiarako abantailak eta alderdi ahulak ere aipatu behar dira. Enpresa lehiakide bakoitzari buruzko "fitxa" egin behar da, enpresa-datuak, eskaintzen dituzten produktu edo zerbitzuak, prezioak, negozio-bolumena, mugitzen duen merkatua, duen bezero-mota, kalitate-maila, etab. aipatuz.

Enpresaren kokapena

  1. Enpresaren kokapena: Enpresa geografikoki non kokatuko den eta horren arrazoia aipatu behar dira.
  2. Espazio banaketa: Enpresa kokatuko den bulegoaren, lonjaren, pabiloiaren.. plano bat gehitu eta jarriko zaizkion elementu material ezberdinen kokalekua aipatu behar da.

Enpresaren irudia

  1. Enpresaren izena eta logotipoa:Enpresari eman nahi zaion izena zein den adierazi behar da eta kasu bakoitzean izango duen logotipoaren diseinua gehitu.
  2. Bisita txartelak, informazio foiletoak eta aurkezpen gutunak: Elementu hauek diseinaturik edukiz gero, bisita-txartelaren eredu bat, tripitikoren batena, foileto edo memoriaren batena eta enpresaren aurkezpen-gutuna gehi daitezke.
  3. Komunikazioa, irudia eta sustapena: Egingo diren publizitate- eta sustapen-ekintzak aipatu behar dira, hauen kostua eta espero diren emaitzak aipatuz.

Merkataritza-politika

  1. 1. Merkataritza helburua:
    • Merkaturatzeari eta merkatuan izango duen kokalekuari dagokionez enpresak duen merkataritza-helburua zein den aipatu behar da.
    • Enpresarentzat lehen hiru urteetan lortu nahi den gutxi gorabeherako salmenta-bolumena zein den eta aurreikuspen horiek zertan oinarritzen diren zehaztu behar da.
  2. 2. Ideiaren jatorria:
    • Enpresak garatuko duen prezioen politika aipatu behar da.
    • Prezio-politika horri dagokionez lehiako enpresekiko ezberdintasunak aipatu behar dira.
  3. 3. Salmenten sistema:
    • Bezeroak enpresa ezagutzen duenetik zerbitzua eskaintzen den edo produktua saltzen den unera bitartean salmenta-prozesua nola gauzatuko den aipatu behar da.
    • Enpresako salmenta-politika nola antolatuko den, enpresak zein langile izango dituen eta langile hauek zein egiteko izango dituzten aipatu behar dira.
    • Salmenta-indar horrek eragingo dituen kostuak eta ordainsariak (bidaiak, dietak, etab.) aipatu behar dira.
    • Epe eta bitartekoei loturik, kobratze- eta ordaintze-politikak aipatu behar dira.
    • Salmenta ondorengo prozesua nola garatu nahi den aipatu behar da.

Ekoizpena

  1. Ekoizpen prozesuaren aldiak: Produktu edo zerbitzua sortzeko prozesuaren aldiak banan-banan aipatu eta garatu behar dira.
  2. Azpikontratazioa: Produktu edo zerbitzua sortzeko prozesua osatzeko enpresa edo langileren bat azpikontratatu behar ote den aipatu behar da, azpikontratazio horren kostuak aipatuz eta zerbitzua zein baldintzatan eskainiko litzatekeen adieraziz.
  3. Enpresaren ekoizpen gaitasuna: Enpresak hasiera batean dituen bitarteko eta pertsonekin ekoizpenerako eta zerbitzuak emateko duen gehienezko gaitasunaren berri eman behar da, eta enpresa hurrengo urteetan handituko litzatekeen ere aipatu beharko litzateke.
  4. Lehengaiak eta hornikuntza: Enpresaren ekoizpen-prozesuan beharrezko izango diren lehengai eta hornigai guztien berri eman behar da.
  5. Hornitzaileak: Gure produktuak sortzeko edo zerbitzuak emateko beharrezko izango diren lehengai-enpresa hornitzaileen berri eman behar da, non kokatzen diren eta zein ordainketa-baldintza edo era eskainiko diguten aipatuz.
  6. Ale kopurua, hornidurak eta biltegiratzea
    • Beharrezko izanez gero biltegira bideraturiko espazio fisikoaren eta honen banaketaren berri eman behar da.
    • Biltegiak, normalean, lehengai eta bukaturiko produktuko, gutxienez eta gehienez izan behar duen alde kopurua zehaztu behar da.
  7. Kalitatearen kontrola: Produktu edo zerbitzuaren kalitatea kontrolatzeko sistemak erabiliko ote diren deskribatu behar da.

Antolakuntza eta giza baliabideak

  1. Beharrezko pertsonak: Enpresaren lehen hiru urteetan beharrezko izango diren pertsonen kopurua zehaztu behar da, baita beren profila ere.
  2. Funtzioak: Enpresan lan egingo duten langile ezberdinek garatuko dituzten funtzioak aipatu behar dira.
  3. Antolakuntza eta koordinazio sistemak: Enpresaren organigrama diseinatu behar da, erabakiak hartzeko moduaren berri emanez eta ardura hau bere gain hartuko duten pertsonak zein izango diren zehaztuz.
  4. Hautatzeko sistemak eta kontratazio moduak: Enpresa jardueraren zeinahi unetan langileak hautatu beharko liratekeela pentsatuz, aipaturikoa egingo ote litzatekeen zehaztu behar da, baita zein irizpideren arabera eta zein kontratazio-mota egingo litzatekeen ere.
  5. Kanpo aholkularitza: Enpresa kudeatzeko edo egiteko administratiboren baterako aholkularitzaren bat azpikontratatuko ote den aipatu behar da.

Legalizazioa

  • Forma juridikoa: Enpresak hartuko duen forma juridikoa ez ezik hori hautatzearen arrazoiak ere aipatu beharko ditu (enpresaburu indibiduala, sozietate zibil pribatua, sozietate mugatua, kooperatiba...).
  • Jabetza industrial eta intelektuala babestea: Produktuak fabrikatzen edo diseinu berritzaileak sortzen diren kasuetan nahiz merkataritza-izenen, establezimendu-idazkunen, etab.-en kasuan, nola eta zein erregistroren bidez babestuko diren aipatu behar da.

Plangintza ekonomiko finantzarioa

Jarraian, bideragarritasun-programatik ateratako finantza-koadroak gehitu behar dira. Koadro hauetariko bakoitzak aholkulariak horietatik ateratako esanahiari buruzko aipamen orokorra eraman behar du; ikuspuntu ekonomiko finantzarioari dagokionez proiektuak dituen alderdi sendo eta ahulak aipatu behar dira, hain zuzen ere.

Gehitu beharreko koadroak ondorengoak dira:

  • Inbertsio- eta finantziazio-plana
  • Langileen gastuak.
  • Emaitzen kontua.
  • Egoera eta ratioei buruzko balantzeak.
  • Diruzaintzako aurrekontuak.
  • Egoera eta ratioei buruzko balantzeak.
  • Diruzaintzako aurrekontuak.
  • Fakturazioa eta kostuak.
  • Jatorrizko egoera eta fondoen aplikazioa.
  • Higiezinen amortizazio-taulak.
  • Grafikoak.
Zalantzarik baduzu, egin iezaguzu kontsulta.

5. Enpresaren forma juridikoa aukeratzea

Enpresa bat sortzeko hartu behar den lehen erabakietako bat, gehien lagunduko gaituen forma juridikoa aukeratzea da. Oso erabaki garrantzitsua da eta kontu handiz aztertu behar da.

Askotariko forma juridikoak daude eta bakoitzak bere ezaugarriak ditu, beraz, zure enpresa-ideiara hobekien egokitzen dena aztertu beharko duzu.

Ez dago enpresa mota guztietarako balio duen eredu egoki bat. Enpresa-proiektu bakoitza desberdina da, hortaz, eredu bakoitzaren aldeko eta kontrako ezaugarriak aztertu beharko dituzu, zure proiektura hobekien egokitzen dena aukeratzeko ondoren.

Jarraian, erabakia hartzeko orduan kontuan hartu behar dituzun hainbat alderdi adieraziko ditugu:

  • Enpresaren jarduera: enpresaren jarduera izango dena arautzen duen araudiak forma juridiko zehatz bat erabaki dezake. Hau da, jarduera batzuen kasuan, hala nola banka, aseguruak, bidaia–agentziak eta abar, merkataritza-sozietate gisa eratzea exijitzen da.
  • Sustatzaile kopurua: sustatzaile kopuruak forma juridikoaren aukeraketa baldintza dezake, izan ere, gerta daiteke legeak gutxieneko bazkide kopuru bat eskatzea.
  • Sustatzaileen erantzukizuna: sustatzaileek beren gain hartu nahi duten erantzukizun mailak forma juridikoaren aukeraketa baldintzatzen du.
  • Proiektuaren garrantzi ekonomikoa: proiektuaren behar ekonomikoek ere eragiten dute erabakia. Gainera, aukeratzen den forma juridikoaren arabera, gutxieneko kapital bat ordaindu behar da.
  • Bazkideen arteko harremana: bazkide berrien sarrera mugatzeko edo soilik ekarpen ekonomikoa baloratzeko aukera dago.
  • Alderdi fiskalak: enpresaren nortasun juridikoaren arabera, enpresaren fiskalitatea aldatu egiten da. Horrela, pertsona fisikoek (banako enpresariek, Ondasun Erkidegoek eta Sozietate Zibilek) PFEZ ordaintzen dute, eta Sozietateen Zerga ordaintzen dute, berriz, pertsona juridikoek (Erantzukizun Mugatuko Sozietateak, Sozietate Anonimoak eta abar).
  • Hirugarrenen aurreko irudia..

Forma juridikoa aukeratzeko irizpideak kontuan hartuta, ordenamendu juridikoak ondorengo egitura juridikoak aurkezten ditu negozio bat martxan jartzeko:

Egitura huridiko motak eta horien karaakteristikak. Pertsonalistak, kapitalistak eta gizarte-ekonomiakoak

Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira. Zalantzarik baduzu, egin iezaguzu kontsulta.

Banako enpresaria (Autonomoa)

  • Aplika daitekeen araudia: Lan Autonomoaren Estatutua:
  • Guía Laboral: El Trabajo por Cuenta Propia o Autónomo y el Trabajo Asociado
  • Pertsona fisikoa.
  • Ez dago bereizketarik enpresaren ondarearen eta ondare partikularraren artean.
  • Enpresariak bere ondasun guztiekin erantzuten du enpresaren zorren aurrean.
  • Ez da izena eman behar edo erregistratu behar eratzeko.
  • IRUDI BERRIA 2013ko IRAILETIK: Erantzukizun Mugatuko Ekintzailea “EME” Informazio gehiago
  • Zergen ordainketa:
    • Alta 036an
    • PFEZ
    • BEZ (salbuetsita ez badago)

Informazio gehiago: Formas juridikoak

Mendeko autonomoa

  • Banako enpresariaren erregimen bera: Lan Autonomoaren Estatutua: Guía Laboral: El Trabajo por Cuenta Propia o Autónomo y el Trabajo Asociado
  • Nagusiki bezero batentzat garatzen dute beren jarduera (diru-sarreren % 75).
  • Eskakizunak:
    • Besteren konturako langilerik ez edukitzea.
    • Dagokion jarduera garatzeko bezeroaren konturako edozein lan-kontratazioren modalitatetan lan egiten duten langilerik ez enplegatzea.
    • Ekoizpen-azpiegitura eta material propioa edukitzea.
    • Jarduera irizpide propioak jarraituz garatzea, bezeroak eman ditzakeen jarraibide teknikoei kalterik egin gabe
    • Kontraprestazio ekonomiko bat jasotzea jardueraren emaitza kontuan hartuta, betiere bezeroarekin hitzartutakoaren arabera.

Bezeroarekin kontratua sinatzen da. Kontratu hori urratzen bada, kalte-ordainak eragin daitezke.

Abantailak eta Desabantailak

Abantailak:
  • Eratzeko izapide gutxi.
  • Hasieran ez da gutxieneko kapital bat eskatzen.
  • Enpresa pertsonalki kudeatzen du.
Desabantailak:
  • Enpresariaren gain geratzen da negozioaren arrisku guztia.
  • Negozioaren ondarearekin eta ondare propioarekin erantzuten du. Ondasun-bereizketarik ez badu, bere ezkontidea eragiten du betebeharrak.
  • Desabantaila fiskalak sozietateekiko, PFEZren ezarpen-tasa sozietateen gaineko zergan ezar daitekeenaren gainetik dagoenean.

Ondasun erkidegoa

  • Aplika daitekeen araudia: Kode Zibilaren 392. artikulutik 406. artikulura.
  • Izaera: Zibila.
  • Ez du nortasun juridiko propioa.
  • Eratzeko formalitateak: bat ere ez (ondasun higiezinen kasuan izan ezik). Kontratu pribatu bat sinatzea komeni da, partaidetza-portzentajeak, akordioen erregimena eta abar arautzeko.
  • Bazkide kopurua: 2 edo gehiago.
  • Ekarpenak: libreak. Ez dago gutxieneko kopururik.
  • Bazkideen erantzukizuna: mugagabea (zorrik badago, beren ondasun pertsonalekin erantzuten dute).
  • Fiskalitatea:
    • EJZ (036): OEren alta bakarra.
    • OEren BEZ bakarra (OEk fakturatzen du).
    • PFEZ: erkidegoko bazkide bakoitzak bere PFEZ likidatzen du, dagokion partaidetza-portzentajearen arabera.

Abantailak eta Desabantailak

Abantailak:
  • Eratzeko izapide gutxi.
  • Ez da gutxieneko kapital bat eskatzen.
Desabantailak:
  • Negozioaren ondarearekin eta ondare propioarekin erantzuten du.
  • Ez dute nortasun juridikorik.
  • OE batean bazkideen erantzukizun mugagabea eta solidarioa.

Informazio gehiago Ondasun erkidegoa

Sozietate zibila

  • Aplika daitekeen araudia: Kode Zibilaren 1.665. artikulua eta hurrengoak.
  • Izaera: Zibila.
  • Ez du nortasun juridiko propiorik, dokumentu publiko bidez eratzen den kasuetan izan ezik.
  • Eratzeko formalitateak: bat ere ez (kontratu publikoa behar duten ondasun higiezinen kasuan izan ezik). Kontratu pribatu bat sinatzea komeni da, partaidetza-portzentajeak, akordioen erregimena eta abar arautzeko.
  • Bazkide kopurua: 2 edo gehiago.
  • Ekarpenak: libreak. Ez dago gutxieneko kopururik.
  • Bazkideen erantzukizuna: mugagabea (zorrik badago, beren ondasun pertsonalekin erantzuten dute).
  • Izena: izena eta sozietate zibilari dagokion terminoa.
  • Fiskalitatea:
    • EJZ: OEren alta bakarra.
    • OEren BEZ bakarra (OEk fakturatzen du).
    • PFEZ: bazkide bakoitzak bere PFEZ likidatzen du, dagokion partaidetza-portzentajearen arabera.

Abantailak eta Desabantailak

Abantailak:
  • Eratzeko izapide gutxi.
  • Ez da gutxieneko kapital bat eskatzen.
Desabantailak:
  • Negozioaren ondarearekin eta ondare propioarekin erantzuten du.
  • Ez dute nortasun juridikorik.
  • OE batean bazkideen erantzukizun mugagabea eta solidarioa

Informazio gehiago Sozietate zibila

Sozietate mugatua

  • Araudia: Kapital Sozietateen Legea, uztailaren 2ko 1/2010 ED.
  • Eratzeko formalitateak:
    • Eskritura publikoa notaritzan.
    • Merkataritza Erregistroan izena ematea.
  • Kapital soziala: 3.000 € osorik ordaindua eta harpidetuta (diruzko ekarpenak eta diruzkoak ez direnak).Gutxieneko kapitalaren salbuespena: Eratze Jarraituko Sozietate Mugatua:.
  • Bazkide kopurua: 1etik aurrera (pertsona bakarreko SM).
  • Kasu berezia: Enpresa Berria Sozietate Mugatua (adaptada para emprendedores).
  • Bazkideen erantzukizuna: ekarpenetara mugatua.
  • Partaidetzak eskualdatzea: lehentasunez eskuratzeko eskubidea gainerako bazkideen aurretik (sozietate itxia).
  • Sozietatearen organoak:
    • Bazkideen Batzar Orokorra: akordioak hartzen ditu.
    • Administrazio Organoa:
      • Administratzaile bakarra.
      • Administratzaile solidario edo mankomunatu bat baino gehiago.
      • Administrazio Kontseilua (3tik 12 kidera).
  • Fiskalitatea: (nortasun juridiko propioa)
    • IFK independentea.
    • Alta EJZn.
    • BEZa (jarduera salbuetsita dagoen kasuan izan ezik).
    • Sozietateen zerga: (Bizkaiaren kasuan) orokorra: %28 (enpresa txikia: % 24).

Abantailak eta Desabantailak

Abantailak:
  • Bazkideen erantzukizuna ekarpenetara mugatuta dago.
  • Ez da kapital kantitate altua eskatzen eratzeko (SAekin alderatuta).
  • Arrisku formala baxuagoa da, sozietate anonimoekin alderatuta.
  • Irudi hobea bezeroentzat eta hornitzaileentzat, izan ere, beren kontabilitate-datuak merkataritza-erregistroan sartu behar dituzte (hortaz, edozeinek ezagutu dezake sozietate mugatuaren ondarea) eta bezero eta hornitzaileei berme handiagoa eskaintzen du, enpresari irregularraren edo sozietate irregularraren forma juridikoen mende eratutako enpresekin alderatuta.
Desabantailak:
  • Partaidetzak nahi bezala eskualda daitezke, betiere gainerako partaideen baimena lortu bada.
  • Urteko kontuak Merkataritza Erregistroan adierazi behar dira

Informazio gehiago Sociedad de Responsabilidad Limitada

Sozietate anonimoa

  • Araudia: Kapital Sozietateen Legea, uztailaren 2ko 1/2010 ED
  • Eratzeko formalitateak:
    • Eskritura publikoa notaritzan
    • Merkataritza Erregistroan izena ematea
  • Gutxieneko kapital soziala: 60.000 € (peritu batek tasatutako dirua – ondasunak – eskubideak), % 25 ordaindua eta osorik hitzartua.
  • Bazkide kopurua: 1etik aurrera (pertsona bakarrekoa)
  • Bazkideen erantzukizuna: ekarpenetara mugatua.
  • Sozietatearen organoak:
    • Akziodunen Batzar Orokorra: akordioak hartzen ditu.
    • Administrazio Organoa:
      • Administratzaile bakarra.
      • Hainbat administratzaile (solidarioak edo mankomunatuak).
      • Administrazio Kontseilua.
  • Fiskalitatea:
    • IFK independentea eta ITP-AJD (kapital sozialaren %1).
    • Alta EJZn.
    • BEZa (jarduera salbuetsita dagoen kasuan izan ezik)
    • Sozietateen zerga: (Bizkaiaren kasuan) tasa orokorra: % 28 (enpresa txikia: % 24)

Abantailak eta Desabantailak

Abantailak:
  • Bazkideen erantzukizuna ekarpenetara mugatuta dago.
  • Akzioak eskualdatzeko salmentara jo daiteke.
  • Irudi hobea, enpresari irregularraren edo sozietate irregularraren forma juridikoaren arabera eratutako enpresekin alderatuta.
Desabantailak:
  • Eratzeko gutxieneko kapital altua.
  • Antolatzeko modu konplexuago bat eta gutxienez urtean behin akziodunen Batzarra elkartzea eskatzen du.
  • Urteko kontuak Merkataritza Erregistroan adierazi behar dira.

Informazio gehiago Sozietate anonimoa

Sozietate kooperatiboak

  • Araudia:
    • Euskadiko Kooperatiben 4/93 Legea (24-06)
    • 1/2000 Legea, 4/93 Legea aldatzen duena (29-06)
  • Eratzeko formalitateak:
    • Eskritura publikoa.
    • Euskadiko Kooperatiben Erregistroan izena ematea (EJ)
  • Gutxieneko kapitala: 3.000 € (dirua, ondasunak edo eskubideak).
  • Bazkide kopurua: 3tik aurrera
  • Bazkideen erantzukizuna: ekarpenetara mugatua.
  • Sozietatearen organoak:
    • Batzar Orokorra: akordioak hartzen ditu.
    • Zuzendaritza Kontseilua (Administrazioa).
    • Zaintza Batzordea (kontrol ekonomikoa).
  • SM edo SAen fiskalitate bera, salbuespen hauekin:
    • ITP-AJD ordaintzetik salbuetsita.
    • Sozietateen zerga:
      • Hobaria emandako interes-tasa enpresa txikia: %18
      • Gainerakoa: %20
    • Diru-laguntza: laguntza bereziak gizarte-ekonomiako enpresentzat: Eusko Jaurlaritza-Lan Saila Gobierno Vasco:Economia Social

Abantailak eta Desabantailak

Abantailak:
  • Bazkideek beren borondatez egiten dute alta edo baja.
  • Guztiek eskubide berdinekin parte hartzen dute.
  • Pertsonak kapitalaren aurretik daude.
  • Eratzean hobari fiskalak daude.
  • Dirulaguntzak daude horrelako sozietateen sorrera sustatzeko.
Desabantailak:
  • Gutxienez 3 pertsona behar dira eratzeko.
  • Urteko kontuak aurkeztu behar dira.

Sozietate kooperatibo txikiak

  • Araudia:
    • Euskadiko Sozietate Kooperatibo Txikiaren 6/2008 Legea (25-06)
    • Euskadiko Kooperatiben 4/93 Legea (24-06)
  • Eratzeko formalitateak:
    • Eskritura publikoa.
    • Euskadiko Kooperatiben Erregistroan izena ematea (EJ)
    • Sozietatearen Estatutu estandarizatu argitaratuak.
    • Izena: “Sozietate Kooperatibo Txikia” edo “S. Koop. Txikia”.
  • Bazkide kopurua: gutxienez 2 bazkide langile edo iraupen mugagabeko lan-kontratua duten langile, eta gehienez 10.
  • Kontratazioa: mugak kontratazioak iraupen mugagabea dela-eta.
  • Espezialitateak gobernu-organoetan.
  • Bazkide kopurua gainditzen bada, sozietatearen Estatutuak 4/1993 Legera egokitu beharko dira.
  • Eratzeko izapideak arintzeko helburua.
  • Sozietateen zerga:
    • Hobaria emandako interes-tasa enpresa txikia: % 18
    • Gainerakoa: %20.

Lan sozietateak

  • Araudia: Lan Sozietateen 4/1997 Legea.
  • Eratzeko formalitateak:
    • Eskritura publikoa.
    • Sozietate Mugatuaren edo Sozietate Anonimoaren forma hartzea.
    • Lan Sozietateen Erregistroan izena ematea (EJ)
    • Merkataritza Erregistroan izena ematea.
  • Bazkide kopurua: 3tik aurrera (bazkide bakoitzaren Kapital Sozialaren 1/3 baino gutxiago).
  • Kapital soziala:
    • LSA: 60.000 euro.
    • EML: 3.000 euro.
  • Bazkideak-langileak: kapital sozialaren gehiengoak langile mugagabeen jabetzakoa izan behar du.
  • Fiskalitatea: SA edo SMrena bezalakoa, ITP-AJDren salbuespena izan ezik.
  • Dirulaguntzak: laguntza bereziak gizarte-ekonomiako enpresentzat (Eusko Jaurlaritza-Lan Saila).
  • Legeak aurreikusten ez duenerako, sozietateak sozietate anonimoen araudian edo erantzukizun mugatuko sozietateen araudian xedatutakoa beteko du.

Informazio gehiago

6. Eratzeko izapideak

DEMArekin lankidetzan landutako eduki guztiak. Zalantzarik baduzu, esaiguzu.

1. Eratzeko izapideak, pertsona fisikoak

1.1.Banakako enpresariak

  • Ez da beharrezkoa aurretiko formalitaterik
  • Ez da beharrezkoa MERKATARITZA ERREGISTROAN inskribatzea, enpresa ustiatzailea izan ezik
  • Ez du behar IFKrik bere IFZrekin fakturatzen baitu

1.2. Ondasunen komunitatea/sozietate zibilak

  • Ez da eratzeko izapiderik behar, ondasun higiezinak edo eskubide errealak aurkezten direnean izan ezik, kasu horretan, notarioaren aurrean emandako eskritura publikoaren bidez eratu behar dira.
  • Hobe da erkidegoaren/sozietatearen, erkideen edo bazkideen izena, helbide soziala, xede soziala, ekarpenak, iraupena, administrazioa jasotzen dituen kontratu pribatu baten bidez eratzea.
  • IFK lortzea: Bi figurek identifikazio fiskaleko kode bat lortu behar dute Ogasunean, eragiketak egin ahal izateko. Foru Ogasunean eskatuko da, eta partzuergoaren kontratu pribatua eta bazkideen NANak eramango dira.

2. PERTSONA JURIDIKOAK ERATZEKO IZAPIDEAK

2.1. Izenaren ezezko ziurtagiria

  • Merkataritza-sozietaterako hautatutako izena lehendik dagoen beste batekin bat ez datorrela egiaztatzen duen ziurtagiria da.
  • Aurkeztu beharreko dokumentuak:Eskabide ofiziala, aukeratutako izenekin (gehienez bost, lehentasun-hurrenkeraren arabera).
  • Epea:Notarioarengana joan aurretik. Emandako izenaren baliozkotasuna 3 hilabetekoa da (158/2008 Errege Dekretua). Epe hori igarota, berritu egin behar da, betiere 6 hilabete baino gehiago igaro ez badira, orduan behin betiko iraungita egongo baita.
  • Lekua: Merkataritzako Erregistro Nagusia (Principe de Vergara kalea 94, Madril).www.rmc.es

2.2. Kapital sozialaren ordainketa

  • Diruzko ekarpen ekonomikoetarako, banku-erakunde batera jo behar duzu "eratzen ari den sozietatearen" izenean kontu bat irekitzeko, sozietatearen estatutuetan adierazitako diru-ekarpenen baturaren kopuru baliokidea sartuta. Bankuak ziurtagiri bat emango du, eta notarioari aurkeztu beharko zaio.
  • Ekarpenak jenerotan egiten badira, ekarritako ondasunen eta horien balio ekonomikoaren inbentarioa egin beharko da. Agiri hori notarioaren aurrean aurkeztu beharko da.

2.3. Eratze-eskrituraren sinadura

Estatutuak sozietatea arautuko duten arauak dira (izena, xede soziala, kapital soziala, egoitza soziala, bazkide bakoitzaren partaidetza-araubidea...). Gomendagarria da abokatu baten eskuetan jartzea, hark idatz ditzan, edo, bestela, notarioarekin harremanetan jartzea. Ondoren, notariotik pasa behar duzue sozietatearen eratze-eskritura sinatzeko. Nahitaezko izapidea da sozietatea Merkataritza Erregistroan inskribatu eta eratu ahal izateko.

  • Merkataritzako Erregistro Nagusiaren izendapen-ziurtagiria
  • Bankuko ziurtagiria/ekarpena jenerotan bada haren inbentarioa
  • Estatutu Sozialak (bai guk eramaten ditugu, bai Notariotzak egiten dizkigu)
  • Bazkide (eta ezkontide) guztien NANa.

2.4. Identifikazio Fiskaleko Kodearen eskaera (IFK)

  • Zerga-ondorioetarako sozietatea identifikatzeko balio du. Hasiera batean behin-behineko IFK bat ematen da funtzionatzen hasteko, eta 6 hilabeteko epean behin betikoarekin trukatu beharko da.
  • Aurkeztu beharreko dokumentuak: 036 inprimmakia, eraikinaren eskritura originalak eta ohar-sinplea, eskatzailearen NANaren fotokopia, bazkidea bada, edo notario-ahalordearen fotokopia, ahalduna bada.
  • Epea: 30 egun eskritura egilesten denetik. Ondoren, 6 hilabete daude behin betiko IFK erretiratzeko, Merkataritza Erregistroan inskribatutako Eratze Eskritura eramanez (Jatorrizkoa eta inskripzio-orriaren fotokopia).
  • Lekua: Foru-Ogasuna

2.5. Merkataritza Erregistroan izena ematea

  • Sozietate anonimoa notarioak eratze-eskritura egiletsi eta hilabeteko epean aurkeztu behar da inskribatzeko, sozietate mugatua, berriz, 2 hilabeteko epean. Merkataritzako Erregistroa estatutuetan zehaztutako sozietate-egoitzari dagokiona izango da.
  • Izena emateko, ondoko hauek aurkeztu behar dira:
    • Merkataritzako Erregistro Nagusiaren izendapen-ziurtagiria.
    • Eskrituraren lehenengo kopia
    • 600 modeloaren aleak (ITP). Ordaintzetik salbuetsita zaude, baina aurkeztu egin behar da.
  • Funts-hornidura bat ordaindu beharko da entrega egitean, eta gainerakoa erretiratzen denean. Normalena telefono edo fax bat eskatzea da, noiz ken daitekeen jakinarazteko (erregistroaren araberakoa izango da).
  • Inskribatu ondoren, sozietateak nortasun juridikoa hartzen du.

2.6. Beste erregistro batzuk

Sozietatea eratu eta Merkataritza Erregistroan inskribatuta badago, erregistro berezietan ere inskribatuko da, forma juridikoaren arabera hala badagokio:

  • Kooperatiba Sozietateak: Kooperatiben Erregistro Orokorra.
  • SLL edo SAL: Lan Sozietateen Erregistroa.

Eduki horiek honako hauekin lankidetzan landu dira: DEMA

7. Enpresa martxan jartzeko izapideak

DEMArekin lankidetzan landu ditugu eduki guztiak. Zalantzarik baduzu, esaiguzu.

1. Zerga arloko izapideak

1.1. Alta Ekonomia Jardueren Zergan (EJZ)

Tokiko zerga bat da eta jarduera enpresarialak, profesionalak edo artistikoak zergapetzen ditu, lokalean garatu ala ez. Garatuko den jarduera adina alta aurkeztuko da. 2003ko urtarrilaren 1etik aurrera ez dute zerga hau ordaindu behar 1.000.000 eurotik beherako negozio kopuru garbia duten enpresek. EJZren altaren, aldaketaren eta bajaren aitorpena (salbuespenen kasuan) Zentsu Aitorpenaren 036 ereduaren bitartez egingo da.

  • Epea: 10 egun baliodun, jarduera hasi aurretik
  • Lekua: Foru Ogasuna

1.2. Zentsu-aitorpena

Jardueraren hasiera, aldaketa edo etetea adierazten duen aitorpena da eta enpresariek, profesionalek eta beste zergapeko batzuk aurkeztu behar dute, zerga-ondorioetarako. Horretarako, 036 eredua bete behar da.

  • Epea: Jarduera hasi aurretik.
  • Lekua: Foru Ogasuna

2. Lan arloko izapideak:

2.1. Langile Autonomoen Erregimen Berezian afiliatzea eta alta ematea

Gizarte Segurantzaren erregimen berezi bat da eta derrigorrezkoa da beren konturako langileentzat eta merkataritza-sozietateetako bazkide langileentzat. Kasuaren arabera, erregimen horretan edo Orokorrean alta eman beharko dute.

  • Epea: 30 egun natural, jarduera hasi eta biharamunetik. Hala ere, jarduera hasi eta hurrengo hilabetetik aurrera edukiko ditu ondorioak altak (jarduera urtarrilaren 15ean hasten bada eta alta otsailaren 10ean aurkeztu bada, urtarrilaren 1etik ordaindu behar da).
  • Lekua: Dagokion Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorra.
Nork egon behar du autonomoen erregimenean?

Enpresa batean lan egiten duen pertsona guztiek, baldin eta:

  • Banako enpresariak badira
  • Profesionalak badira
  • Ondasun-erkidegoetako eta sozietate zibiletako bazkide badira
  • Merkataritza-sozietateetako bazkide badira, dagokien kontrol eraginkorraren arabera, hau da, kapital sozialean duen partaidetzaren arabera.

SALBUESPENAK: besteren konturako langileen Erregimen Orokorrean egongo dira hauek:

  • Kooperatibetako bazkideak, kide guztiek erabakitzen badute.
  • 25 bazkide baino gutxiagoko lan-sozietateetako bazkideak.

Erregimen orokorrarekin funtsezko desberdintasuna

  • Kotizazio-oinarria aukeratzen da.
  • Kotizazio-oinarriaren arabera ordaintzen dira hileko kuotak, eta horren arabera kobratzen da, gertakizunik badago (erretiroa, baja gaixotasunagatik, amatasunagatik, aitatasunagatik, ezgaitasun iraunkorra eta abar)

2.2. Patronal-zenbakia eskatzea

Enpresak langile bat kontratatu behar duenean bakarrik egin behar da. Horrela, enpresa gizarte-segurantzan inskribatzen da eta kotizazio nagusiko kontu-kode bat esleitzen zaio enpresariari. Inskripzioa behin bakarrik egin behar da eta enpresaren bizitza osorako balio du.

  • Epea: besteren konturako lehen langilea kontratatu aurretik.
  • Lekua: enpresaren helbideari dagokion Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusia.

2.3. Lantokiaren irekiera jakinaraztea

Lantoki bat ireki behar duten edo aldaketa, zabalkuntza edo eraldaketa garrantzitsuak egin ondoren jarduera berriro hasten duten enpresek egin behar dute.

  • Aurkeztu beharreko dokumentuak: eredu ofizialaren lau ale, enpresaren datuekin, lantokiko datuekin, plantillaren datuekin, garatzen den jardueraren datuekin.
  • Epea: jarduera hasi edo berriro hasi eta hurrengo 30 egunak.
  • Lekua: Lan, Gizarte Segurantza eta Gizarte Gaietako Probintzia Zuzendaritza

2.4. Bisita Liburua eskatzea

Bisita Liburua derrigorrezkoa da enpresa guztientzat, nahiz eta ez eduki beren konturako langilerik, eta Lan Ikuskapenik egonez gero, aurkeztu behar da.

  • Epea: jarduera hasi aurretik.
  • Lekua: Lan, Gizarte Segurantza eta Gizarte Gaietako Probintzia Zuzendaritza. Gaur egun bisita-liburu elektronikoan alta emateko aukera dago.

3. Baimenak ematea

Ondorengo urratsak derrigorrez bete behar dira, lokal bat irekitzeko, lokal batean obrak egiteko edo lokalaren titulartasuna edo jarduera aldatzeko. Aipatutako kasuetako batean ez bazaude, ez da beharrezkoa urratsak betetzea. Hala ere, lokal bat irekitzera bazoaz, hasi aurretik lokalak zuk nahi duzun negozioa hartzeko baldintzak betetzen ote dituen galdetu beharko duzu udaletxean

3.1. Jardueren eta instalazioen baimena (irekiera)

  • Beharrezkoa da enpresa-jarduera garatzeko erabiliko den establezimendua irekitzeko.
  • Bi baimen mota daude, garatuko den jardueraren arabera. Jarduera "ez-kaltegarria" izan daiteke (ez dute eragozpenik edo kalterik eragiten eta lortzeko errazagoak eta merkeagoak dira), edo jarduera "sailkatua" izan daiteke (gogaikarriak, osasungaitzak, kaltegarriak eta arriskutsuak izan daitezke eta, ondorioz, lortzeko zailagoak eta garestiagoak ere badira)

Jarduera sailkatua bada aurkeztu beharreko dokumentuak:

  • Eskaeraren udal formularioa
  • Bizilagun mugakideen zerrenda
  • Instalazioen proiektu teknikoa. Eskumeneko teknikariak sinatua egongo da eta dagokion Elkargo Ofizialaren eta Zuzendaritza Fakultatiboaren oniritzia edukiko du
  • EJZren altaren fotokopia

Jarduera ez-kaltegarria bada aurkeztu beharreko dokumentuak:

  • Eskaeraren udal formularioa
  • NANaren fotokopia, eratze-eskritura eta IFK, pertsona fisikoa ala sozietatea izan
  • Oineko eta sekzioko planoak, ahalik eta zehatzenak.
  • Lokala kokatzen den kaleen planoa
  • Lokala eraikineko gainerako lokalen kokapenarekiko duen kokapenaren planoa
  • Higiezinaren jabetza-eskritura edo errentamendu-kontratua, udaletxeak eskatzen badu
  • Epea: lokala ireki aurretik. Baimena eman eta gero, jarduerak baimena eman eta hurrengo sei hilabeteetan hasi behar du.
  • Lekua: Udaletxeko Hirigintza Saila.

3.2. Obra-baimena

Lokal, nabe edo establezimendu batean edozein obra egiteko beharrezkoa da. Hortaz, lokal bat ireki behar ez bada, edo obrarik egin behar ez bada, ez da beharrezkoa izango.

Aurkeztu beharreko dokumentuak:

  • Eskaeraren udal formularioa
  • Eskumeneko teknikariak sinatua egongo da eta dagokion Elkargo Ofizialaren eta Zuzendaritza Fakultatiboaren oniritzia edukiko du
  • Eskatzailearen NANa, pertsona fisikoa bada, eta ahaldunaren IFK eta NANa, sozietateak badira
  • Epea: obrak egin aurretik. Baimena eman eta gero, jarduerak baimena eman eta hurrengo sei hilabeteetan hasi behar du
  • Lekua: Udaletxeko Hirigintza Saila.

4. Jabetza industrialaren erregistroa eta jabetza intelektualaren erregistroa

Espainian Jabetza Industrialak industriarekin erlazionatutako sorkuntza guztiak babesten ditu: patenteak eta erabilgarritasun-ereduak, zeinu bereizgarriak eta diseinuak.

Aitzitik, Jabetza Intelektuala egilearen nortasuna islatzen duten espirituzko sorkuntzak babesteko da: sorkuntza bakarrak dira, ez dira industrialki edo seriean egiten.

Sorkuntza horiek literatur lanak edo lan artistikoak izan daitezke, hala nola eleberriak, olerkiak eta antzerki-lanak, filmak, musika-lanak, artelanak, marrazkiak, pinturak, argazkiak eta eskulturak edo diseinu arkitektonikoak.

Bakoitzak bere legeak ditu eta bakoitza kudeatzen arduratzen diren organismoak ere desberdinak dira:

  • Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak jabetza industrialeko eskubideen aitortzan parte hartzen du
  • Jabetza Intelektualaren Erregistroak jabetza intelektualeko eskubideen aitortzan parte hartzen du

5. Datuak babesteko erregistro orokorra

Datuak Babesteko Lege Organikoak (DBLO) ezartzen ditu fitxategien edo tratamenduen arduradunek, organismo publikoek zein pribatuek, datu pertsonalen babesa ziurtatzeko eskubidea bermatzeko bete behar dituzten betebeharrak.

Ekintzaileak bere enpresa sortu behar duenean, datu pertsonalak kudeatuko baditu, kontuan hartuko dira DBLOk ezarritako betebeharrak, izan ere, ekintzailea izango da fitxategien arduraduna eta, beraz, bere kontura izango dira aipatutako betebeharrak.

Fitxategien arduradunaren betebehar bat da aipatutako datu pertsonalen fitxategiak Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatzea.

6. Hainbat erregistro

Garatutako jardueraren arabera, derrigorrez jakinaraziko zaie jardueraren hasiera dagokien administrazio, agintaritza eta/edo erregistroei (sektorialak, Estatukoak, autonomikoak eta udal mailakoak). Adibidez: industria-erregistroa, segurtasun-enpresen erregistroa, joko-enpresen erregistroa, osasun-zentroen edo ikastetxeen baimenak eta abar

Euskadin Eusko Jaurlaritzak izapidetu behar ditu erregistroak, jardueraren arabera:

7. Enpresaren asegurua

Hasiera batean boluntarioa bada ere (salbuespenak salbuespen), aseguru-polizak kontratatzea komeni da, gure jardueraren arrisku ohikoenei aurre egiteko eta ezbehar batek eragin ditzakeen ondorio ekonomikoen aurrean estalita egoteko.

  1. Enpresaren arriskuak eta arrisku horietarako prebentzio-neurriak definitzea.
  2. Aseguru-entitate desberdinetan aurrekontuak eskatzea.

ASEGURUAN BARNE HARTZEN DIREN ARRISKU OHIKOENAK:

  1. KALTE MATERIAL PROPIOAK gure enpresaren barruan:
    • Estali beharrekoa: eraikinak, pabiloiak eta bulegoak; makineria; altzariak eta instalazioak; salgaiak eta lehengaiak.
    • Suteen aurkako aseguru-polizak eta berme gehigarriak kontratatu behar ditugu: urak eragindako kalteak, lapurretak eta indarrez ebaztea; makinen matxura; ekipo elektronikoen arrisku anitzetarakoa
  2. Jarduerarik EZ EGOTEA EDO ETETEA:
    • Ezbehar batek jarduera eten dezake.
    • Jarduerarik ezak eragindako kalteak arintzeko, etekinen galerarako estaldura bat kontrata dezakegu (adib.: eguneroko galerak).
  3. ERANTZUKIZUNAK hirugarrenen aurrean:
    • Gure lokalean hirugarren bati eragindako kalte baten ondorioz, erreklamazio ekonomiko bat jaso dezakegu, gure jardueran arduragabe jokatu dugulako eta abar.
    • Bebestuta egoteko, Erantzukizun Zibileko aseguru bat kontratatu behar dugu.

8. Web orri interesgarriak

DEMArekin lankidetzan landutako eduki guztiak. Zalantzarik baduzu, esaiguzu.