Espezialitate motak
Prestakuntza-espezialitatetzat jotzen da produkzio-prozesuaren fase batean kokatutako lan-jarduera multzo bati dagozkion edukien, lanbide-gaitasunen eta espezifikazio teknikoen multzoa.
Bi prestakuntza-espezialitate mota daude:
- Espezialitate egiaztagarriak: Profesionaltasun Ziurtagiri bati lotutako Katalogoko Prestakuntza Espezialitateei dagozkie.
- Inskribatutako espezialitateak: profesionaltasun-ziurtagiriei lotuta ez dauden Katalogoko gainerako prestakuntza-espezialitateei dagozkie.
Espezialitate guztiak Prestakuntza Espezialitateen Estatuko Katalogoan biltzen dira, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean ezarritako 26 lanbide-arloen barruan sartzen dira.
Gainera, Estatuko Katalogoa osatzen duen Prestakuntza Espezialitateen Euskal Katalogo bat dago, eta prestakuntza-espezialitate berriak gehitzen ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko enplegurako esanahi garrantzitsua dutenak.