Lanbide, euskal enplegu zerbitzuaren logoa

Curriculum Vitaea

Hautagaiaren historia profesional/akademikoa da, bai eta hautagaiaren eta enplegatzailearen arteko lehen harreman garrantzitsua ere.

Ez dago curriculuma egiteko eredu bakar bat; garrantzitsuena da lan-eskaintza bakoitzera egokitzea.

Curriculum-motak

Atal honetan zure curriculuma sortzeko laguntza sistema bat proposatzen dizugu.

Hurrengo pantailan, formulario bat aurkezten dizugu, zure esperientzia profesionalaren, prestakuntzaren, hizkuntzen, informatikaren eta abarren datuekin bete dezazun. Atalak bete ondoren, nahi duzunean gorde eta berreskuratu ahal izango duzu. Gainera, CV grabatu, inprimatu eta gorde ahal izango duzu. CV hau erabilera pertsonalekoa da, eta JAKIN BEHAR DUZU dituen datuak EZ direla LANBIDEren datu-basean sartuko, eta, beraz, ez direla baliozkoak izango LANBIDEn bitartekari izateko.

Bi formatutan egin ahal izango duzu:

  • CV kronologikoa. Ordenatu lan-esperientzia daten arabera, lan berrienetik hasita.
  • CV funtzionala. Ordenatu esperientzia profesionala egindako funtzioen arabera, sartu duzun azken jardueratik hasita.

Kronologikoa

Doc Word, 33 KB

Deskargatu

Funtzionala

Doc Word, 49 KB

Deskargatu

Europarra

Doc Word, 33 KB

Deskargatu

Curriculum on bat egiteko aholkuak

  • Erabili kalitate oneko papera (DIN A4)
  • Egin aurkezpena ordenagailuz (besterik adierazten ez bada behintzat)
  • Nabarmendu letra lodiz, letra larriz edo azpimarraz izenburuak eta daturik garrantzitsuenak; hau da, enpresariak zutaz jakin behar duena.
  • Argi eta garbi idatzi. Azaldu gauzak labur eta argi. Adierazi ideia bat esaldi bakoitzean, eta erabili hitz, esaldi eta paragrafo motzak. Adibidez, ez idatzi "Mantentze-lanen buru gisa egin ditudan eginkizunak...", baizik eta "Mantentze-lanen burua. Eginkizunak...".
  • Kontuz ortografiarekin!
  • Erabili duela gutxiko argazki bat, itxura formalarekin, aukerakoa, eskatzen badute.
  • Nabarmendu zurekin harremanetan jartzeko telefono-zenbakia edo -zenbakiak eta helbide elektronikoa.
  • Bidali curriculuma eta aurkezpen-gutuna soilik, besterik eskatzen ez bada behintzat.

Sortu zure curriculum