Lanbide, euskal enplegu zerbitzuaren logoa

Bilaketa-bideak

Badakizu nora jo lan bila? Gaur egun, lan-eskaintzak hainbat bidetatik zabaltzen dira: enplegu-atarietatik, lan-poltsetatik, hautaketa-enpresetatik, prentsatik... Bide bakoitzak bere ezaugarriak eta berezitasunak ditu. Merezi du haiek oso ongi ezagutzea eta identifikatzea zer bide diren egokienak bilatzen ari zaren lanerako, bilaketa eraginkorragoa izan dadin.

Lana bilatzeko bideak

  1. Kontaktu pertsonalen sarea.
  2. Sare sozialak (Linkedin, Facebook, Twitter…)
  3. Enplegu-atari orokorrak eta sektoreka edo lanbideka espezializatutakoak.
  4. Prentsako iragarkiak.
  5. Kontratazio-agentziak. Aldi baterako laneko enpresak, enplegu-agentziak.
  6. Langileak hautatzeko aholkularitza-enpresak.
  7. Merkataritza-ganberak.
  8. Lanbide-elkargoak eta -elkarteak.
  9. Enplegatzaileen feriak eta ekitaldiak, enpleguarekin eta prestakuntzarekin lotutako erakundeak...
  10. Norberaren hautagaitza (aurrea hartzea eta zeure burua enpresei eskaintzea, nahiz eta ez izan lan-eskaintzarik une horretan).