Lanbide, euskal enplegu zerbitzuaren logoa

Zer egin langabezian geratu banaiz?

Langabezian geratu bazara eta Euskadin bizi bazara, lehen urratsa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan alta ematea da.

Lanbidek langabeentzat hainbar zerbitzu esaintzen ditu, besteak beste: enplegu-eskaintzak gure sisteman alta emanda dauden pertsonen enplegu-eskaerekin uztartzeko lan-merkatuan bitartekaritza-sistema, enplegurako orientazio-zerbitzuak, bai eta, %100eko doako prestakuntza.

Bestalde, Lanbiden alta emanda egotea ezinbesteko baldintza da SEPEren (Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa) aldetik jasoko duzun langabezia-prestazioa kobratzeko.

Gainera, behar izanez gero, Lanbidek kotizazio gabeko prestazioak kobratzeko eskubidea aitortu ahal izango dizu: Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera.

Lehenengo urratsa: Lanbiden alta eman

Bigarren urratsa: Langabezi-prestazioa eskatu

Behin Lanbiden enplegu-eskatzailea izanda, SEPEk langabezia-prestazioa jasotzeko eskubidea aitortu ahal izango dizu. Prestazioaren eskatzeko hurren aukerak dituzu:

Kontuan izan SEPEren bulegoak fisikoki Lanbideren bulegoen barruan daudela. Horregatik, posta-kodearen arabera dagokizun Lanbideren bulegoan SEPE izanez gero, bulego horretan bertan hitzordua eskatzea gomendatzen dizugu. Esteka honetan, SEPEren bulego bat duten Lanbideko bulegoak kontsulta ditzakezu, bulegoaren izenean klik eginda.

Enplegu-eskaera berritzearen garrantzia

Langabezian bazaude, kontuan hartu zure enplegu-eskaera 3 hilean behin berritu beharko duzula. Bai modu aktiboan lan bila bazabiltza, bai langabezi-prestazioa DSBE edo BGDS jasotzen ari bazara. Zehazki, bitartekaritzadun alta-egoeran egon beharko duzu.