Ideiak bilatzeko iturriei buruzko informazioa.
Ideiak ez dira ezerezetik sortzen. Badira aipaturikoak sortzeko teknikak eta metodoak.
"Ideiak potentzialki badirenak dira, baina abian jarri behar dira"
Negozio-ideiak sortzeko metodoak bestela pentsatzeko lagungarri diren tresna baliagarriak dira. Metodo hauek ez dizute "ideia" bat emango ondoren zuk gara dezazun (ez ahaztu ideiak zure gaitasunen, trebetasunen eta interes pertsonalen fruitu izan behar duela); bai, ordea, ideiak sortzen diren adimen-mekanismo ezberdinen berri.
Jarraian pentsatzeko ahalmena nahiz merkatura bideraturiko jarrera garatzen lagungarri izango zaizun eta praktikan jarri ahal izango duzun ariketa-zerrenda bat eskainiko dizugu, zure ideia berritzailea bilatu eta negozio bideragarri bilaka dezazun.
A. Bestela pentsatuz ideiak bilatzen trebatzea
- Ideia berrien ekoizpen-gabezia, beti era berean arrazoitzeko dugun ohiturari egoztekoa da. Izan ere, eskema eta eredu berberak hartzen ditugu oinarri beti, baita erreferentzia berberak erabiltzen ere.
- Ideia xelebreak edo itxuraz zentzugabeak direnak ideia onak izan daitezke:
hobeto entzuteko betaurrekoak ? Betaurrekoen oinarrian jarririko audifonoa Bere buruari ilea mozten dioten ardiak? Artilea erorarazten duen medikamentua Kolorez aldatzen diren arropak? Tenperatura-aldaketekin erreakzioa izaten duen ehuna Haur birtual bat? "Amatasunak sorturiko alaitasun guztiak, inolako eragozpenik kontuan hartu gabe" titulua duen bideoa
B. Ideiak bilatzea, aurrera egin dezaten bidea irekiz
Pertsona guztiok ezberdin pentsatzen dugunez, gai jakin bati buruz gainontzekoek dituzten iritzi eta ideiak ezagutzea komeni da. Jendeak ideiak sortzeko ahalmen sortzaileagoa eta oparoagoa izan ohi du taldean lan egiten duenean eta bere ideiak aditzera ematen dituenean: pertsona baten ideia batek pentsamendu-ildo ezberdina sortzen du beste batengan, norbaitek ideia bat entzuten du eta beste zerbait bururatzen zaio ideia horren beraren gainean.
| NOLA BIL DAITEKE DIRUA TXIRRINDULARITZA PROBA BAT ANTOLATZEKO? |
| pinak eginez |
| kiroletarako materiala azokaren batean salduz |
| festa bat antolatuz |
| babesleak bilatuz |
| ... |
C. Beharrak identifikatuz ideiak aurkitzea
Gertaerak aztertzea, arazoaren zergatiak identifikatzea, arrazoi horiek konpontzeko erak aztertzea, balizko irtenbide ezberdinak baloratzea, horietan egokiena hautatzea, irtenbidea praktikan jartzea, emaitza baloratzea (arrakasta/porrota).
| ARAZOA | IDEIAK | |
| Hirian kirola egiteko arriskua | Arropa fluoreszentea | |
| Erorialdietarako babesgarriak | ||
| Errealitate birtualeko aparatuak zure ordenagailutik kirola egin ahal izateko | ||
D. Beharrak identifikatuz ideiak aurkitzea
- Arrakasta duten negozioak jendeari nahi duena eskaintzen diotenak dira. Aitzitik, jende guztiak gauza berberak nahi ditu. Begira ezazu zure ingurura eta azter ezazu ikusten duzuna. Ekar ezazu gogora gauza berbera nahi duen pertsona-talde bat. Pertsona hauek lan-mota berean ari direnak izan daitezke, zaletasun edo interes berberak dituztenak edota behar berberak dituztenak.
BEHARRAK IDEAK Etxeko animaliak dituzten pertsonak Txakurrak ateratzen dituena Animalientzako ostatua animalientzako hilerria modelo-agentzia bikoteak gurutzatzeko zerbitzua
E. Produktu edo zerbitzu bati zer gehi dakiokeen pentsatuz ideiak aurkitzea
Produktu guztiak hobetu edo aldatu daitekeenak dira; teknika eta material berriak baitaude, erabilera erraztu baitaiteke eta ohitura berriak sortzen baitira.
NOLA BILAKA DEZAKET seguruagoa, garbiagoa, geldoagoa, azkarragoa?
Konbina al dezaket dagoeneko badiren beste produktu edo zerbitzuekin?; automatizatu al dezaket?; eramangarria, mugikorra edo erabili eta botatzekoa den zerbait izan dadin bilaka al dezaket?; murriztu edo handitu al dezaket?; erabiltzen errazagoa izan dadin bilaka al dezaket?, bere ekoizpen- edo mantenu-kostua murriztu al dezaket?, garbitzen edo doitzen errazagoa bilaka al dezaket? arinagoa, solidoagoa, egokitzen errazagoa, meheagoa izan dadin bilaka al dezaket; isilagoa edo zaratatsuagoa bilaka al dezaket?; aukera berriak gehi al diezazkioket?,...
| PRODUCTUAK | IDEAK | |
| Maleta bat | Gurpilak gehitzea | |
| Segurtasun gakoarekin | ||
| Hauskaitza | ||
| Moduluetan zatitua | ||
| Karro txikia duena | ||
F. Lehiak identifikatuz ideiak aurkitzea
- Eskema honek gaitasun pertsonal edo profesionalak negozio-aukera bilakatzeari buruzko gogoeta egiteko aukera eskaintzen du.
kerak atzemateko, zure bizimoduan jarrera berezia hartzen ikas dezakezu. Jarraian, kontuan hartzeko moduko hainbat aipamen aurkeztuko dizkizugu:Zein zerbitzu? - Enpresetarako jangelak
- Bileretarako kanapeak
- Zerbitzu-enpresak
- Merkataritza-galeriak
- Jatetxeak
Enpresetarako
Zein zerbitzu? - Ezkontzetarako oturuntzak
- Jaunartzeak
- Pizza-banaketa
- Hirugarren adina
- Ezkongabeak
- Bikote gazteak
- Partikularrentzat
Partikularrentzat
Zerbitzua ematea GAITASUNAK Sukaldaria Produktua fabrikatzea Enpresetarako Zein enpresa?- Jatetxea
- Kafeak
- Sandwich-denda
- Izoztuen prestakuntza
- Bonboiak
Partikularrentzat Zein pertsona?- Barazkijaleak
- Haurrak
- Diabetikoak
- Plater begetarianoak
- Azukrerik gabeko gozoak
- Bila itzazu balizko erantzun zuzenak.
- Goza zaitez arazoak konpontzen eta egin ezazu jolas ideiekin.
- Onar itzazu akatsak prozesu sortzailearen ondorio gisa.
- Egin itzazu atsedenaldiak, pixka batean arazoa bazterrera uzteko.
- Bila ezazu informazioa iturri askotan.
- Erabil ezazu umorea aukera-iturri aberats gisa.
- Eska itzazu iturri ezberdinetako erantzunak, baita "bitartekari maltzurrarena" egiten dutenena ere.
- Ausartu zaitez galdera inozoak egiten.
- Bila itzazu etengabe hobetzeko era berriak: produktuak/ zerbitzuak/sistemak.
- Eduki ezazu eskura ideia on guztiak idazteko koaderno bat.