Zer egin langabezian geratu banaiz?
Langabezian geratu bazara eta Euskadin bizi bazara, lehen urratsa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan alta ematea da.
Lanbidek langabeentzat hainbar zerbitzu esaintzen ditu, besteak beste: enplegu-eskaintzak gure sisteman alta emanda dauden pertsonen enplegu-eskaerekin uztartzeko lan-merkatuan bitartekaritza-sistema, enplegurako orientazio-zerbitzuak, bai eta, %100eko doako prestakuntza.
Bestalde, Lanbiden alta emanda egotea ezinbesteko baldintza da SEPEren (Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa) aldetik jasoko duzun langabezia-prestazioa kobratzeko.
Gainera, behar izanez gero, Lanbidek kotizazio gabeko prestazioak kobratzeko eskubidea aitortu ahal izango dizu: Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera.
Lehenengo urratsa: Lanbiden alta eman
- Aurrez aurre: Aldez aurretik hitzordua eskatuta, posta-kodearen arabera dagokizun bulegoan.
- Hitzordua eskatu web bidez: "Lanbiden hasierako inskripzioa" hitzordua-arrazoia aukeratu.
- Hitzordua telefonoz eskatu: 954 16 06 00
- Internet bidez: Bide horretatik alta eman ahal izateko, identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu (BakQ, herritarren ziurtagiria, NAN elektronikoa edo FMNT: pertsona fisikoaren ziurtagiria)
Bigarren urratsa: Langabezi-prestazioa eskatu
Behin Lanbiden enplegu-eskatzailea izanda, SEPEk langabezia-prestazioa jasotzeko eskubidea aitortu ahal izango dizu. Prestazioaren eskatzeko hurren aukerak dituzu:
- Aurrez aurre: Nahi duzun bulegoan hitzordua eskatuta, zure lurralde historikoan (Araba, Bizkaia edo Gipuzkoa)
- Hitzordua eskatu web bidez
- Hitzordua telefonoz eskatu: 91 26 79 70
- Internet bidez: Internet bidez eska dezakezu langabezia-prestazioa, baldin eta identifikazio elektronikorako bitarteko hauetakoren bat baduzu: Cl@ve, ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa)
Langabezian bazaude, kontuan hartu zure enplegu-eskaera 3 hilean behin berritu beharko duzula. Bai modu aktiboan lan bila bazabiltza, bai langabezi-prestazioa DSBE edo BGDS jasotzen ari bazara. Zehazki, bitartekaritzadun alta-egoeran egon beharko duzu.