Prestakuntza-beharren diagnostikoa

Imagen

“Enplegurako lanbide-heziketaren arloko prestakuntza-beharrizanen diagnostikoa Euskal Autonomia Erkidegoan, 2020an: programa daitezkeen espezialitateak” izenburuko dokumentua egin du Lanbidek. Diagnostiko berria eguneratu egin da, oinarri moduan erabili dadin 2020. urtean hasiko den hainbat urtetarako programazioan garatuko den prestakuntza-programazioan. Programa daitezkeen espezialitateak jasotzen dira diagnostiko berrian.

    2018 eta 2017 urteetan erabili ziren adierazleak azterlan honetan ere erabili dira, baina honako hauek eguneratu dira:
  • Laneratzea X1 adierazlean sartu dira 2017ko langabeen eskaintza egiteko deialdian eman diren ekintzen bidez lortu diren laneratzeak; beraz, epealdia luzatu egin da: 2011-2017.
  • Lan Egoera izeneko adierazlean, X2 aldagaian, sartu dira 2017 eta 2018 urteetako kontratuak. Kalkuluak egiteko balio hauek erabili dira: 2015-2018 epealdiaren batezbestekoa eta 2018. urtean aurreko batezbestearekiko gertatu den desbideratzea.
  • Enplegagarritasunaren adierazlean aplikatu da 2017ko langabeen eskaintza egiteko deialdian eman diren prestakuntza-espezialitateetan lortutakoa.

Hona azterlanaren azken emaitza: lehentasunez langabeei zuzendutako prestakuntzan programa daitezkeen 462 espezialitate daude (2018. urteko azkenekoan baino 45 gehiago), eta aurreikusitako eraginaren arabera esleitu zaie puntuazioa, laneratzeari eta EAEko lan-merkatuan lekua izateari dagokienez.