Euskal Autonomia Erkidegoan, Berrorekarako eta ekitaterako lurralde-proiektu berriak. Ekintza eta mikroenpresak programa finantzatzeko laguntzak

[TRECO]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da «Berrorekarako eta ekitaterako lurralde-proiektu berrien programa. Kolektibo kalteberak» izeneko programako dirulaguntzak ematea, Europar Batasunaren Next GenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Dirulaguntzak emango dira 45 urtetik gorako langabeei eta egoera ahulean edo baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonei arreta pertsonalizatua emateko. Arreta hori hainbat motatako ekintzak batzen dituzten banakako ibilbideak garatuz egingo da, hala nola lan-orientazioa eta aholkularitza, prestakuntza eta konpetentzia profesionalak eskuratzea, laneratzea eta enplegua sortzea lanaldi partzialeko aldi baterako lan-kontratuen bidez. Horietan guztietan, gainera, aldi berean indartuko dira benetako berdintasuna eta enplegua lortzeko diskriminaziorik eza.

Aurrekontuko zuzkidura

10.523.571 €

Prestazio ekonomikoa

Baliabide ekonomikoen zenbatekoa dirulaguntzen bi lerro horien artean banatuko da:

a) % 50, hots, 5.261.786 euro, trantsizio ekologikorako inbertsioa egin duten entitateetan enpleguari eusteko dirulaguntzak emateko.

b) % 50, hots, 5.261.785 euro, trantsizio digitalerako inbertsioa egin duten entitateetan enple-guari eusteko dirulaguntzak emateko.

Emango diren dirulaguntzak 5.000 eurokoak izango dira, mikroenpresa edo enpresari autonomo onuradun bakoitzeko.

Enpresari indibidual edo enpresa bakoitzak dirulaguntza bakarraren onuradun izan ahalko du, behin bakarrik, dirulaguntzen bi lerroetako batean.

Helburua:

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzen bi lerroen helburua enplegua mantentzea da; hau da, dirulaguntza eskatzeko unean enpresa onuradunek kontratatuta zituzten inoren konturako langile kopuruari eustea, sei hilabetez, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik aurrera.

Beren konturako langileen kasuan, soldatapeko langilerik ez badute, eta kooperatiben eta lan-sozietateen kasuan, aldi horretan langile autonomoaren edo bazkide-langileen edo lan-bazki-deen izaera mantendu beharko dute, hurrenez hurren, bai eta jarduera bera ere.

Ondasun-erkidegoek eta sozietate zibilek aldi horretan zehar bertan lan egiten duten bazkideen egoerari eutsi beharko diote, eta, hala badagokio, kontratatuta dauden inoren konturako langileen enpleguari ere.

Enpleguari eusteko baldintza hori ez da urratutzat joko, baldin eta arrazoi objektiboen edo kaleratzearen zioz lan-harremanen bat iraungitze bada, bidezkotzat jota (erretiroa, dimisioa, heriotza, lanerako ezintasun iraunkorra, absolutua edo ezintasun handia), eta aldi baterako kontratuen kasuan, prestakuntzakoak barne, baldin eta kontratua iraungitzen bada hitzartutako lan-denbora igaro delako edo haren xedea osatzen zuen obra edo zerbitzua burutu delako, eta, langile finko ez jarraituen kasuan, jardueraren denboraldia amaitu edo eten delako.

Aurkezten diren hurrenkeran aztertuko dira laguntza honetarako eskabideak, eta hurrenkera horretan emango zaizkie dirulaguntzak deialdiko baldintzak eta eskakizunak betetzen dituzten guztiei, harik eta finantzaketarako funtsak amaitu arte.

Ordainketa-modua:

Ebazpena eman ondoren, diru-laguntzaren zenbateko osoa ordainduko da.

Nori dago zuzenduta


Mikroenpresak

Mikroenpresak, beren forma juridikoa edo­zein izanda ere, barnean direla ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak, bai eta kooperatibak eta lan-sozietateak eta beren konturako langileak edo autonomoak (enpresari indibidualak) ere, betiere beren jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen badute eta gutxienez lantoki bat bertan badute, soldatapeko hamar langile edo, hala badagokio, bazkide langile edo lan-bazkide baino gutxiago badituzte, eta beren negozio-bolumena ez bada bi milioi eurotik gorakoa.

Dirulaguntza eskuratzeko, egindako inbertsioek gutxienez 600 euroko zenbatekoa eduki behar dute, BEZa kanpo, dirulaguntzen bi lerroetako batean, izan trantsizio ekologikorako inbertsioe-tan, izan trantsizio digitalerako inbertsioetan, 2021eko urtarrilaren 1etik dirulaguntzaren eskaria aurkezten den datara arte. Gutxieneko zenbateko horretara iristeko, lerro bereko inbertsio-kontzeptu desberdinen kostuak batu ahal izango dira.

Ezingo dute deialdi honetan araututako laguntzarik jaso Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren finantzaketatik kanpo dauden jarduera hauek garatzen dituzten enpresek:

1. Erregai fosilekin lotutakoak (geroagoko erabilera barne).

2. Isuri-eskubideen merkataritza-araubidearen (ETS) esparruko jarduerak, berotegi-efektuko gasen isuri proiektatuak doako esleipenerako ezarritako erreferentzia-balioak baino nabarmen txikiagoak ez badira.

3.Hondakinen zabortegien instalazioetan, tratamendu biologiko mekanikorako (MBT) instalazioetan edo hondakinen tratamendurako erraustegietan egindakoak.

4.Hondakinen epe luzerako ezabaketak ingurumenean epe luzera kalteak eragin ditzaketen jarduerak (adibidez, hondakin nuklearrak).

Betekizunak

  • Gutxienez lantoki bat EAEn egotea

  • Gutxienez hamar langile izatea

  • Negozio-bolumena bi milioi eurotik gorakoa ez izatea

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean izatea

  • Dirulaguntzak itzultzeko ordainketa guztiak eginak izatea.

  • Enpresak ez izatea ezarrita dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galtzea berekin dakarren administrazio-zehapenik edo zehapen penalik, eta ez egotea dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko ezgaitzen duen legezko debekuren baten eraginpean (berariaz aipatu behar dira sexu-diskriminazioaren ondorioz ezarritakoak). Hori guztia bat etorriz Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenarekin eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoarekin.

  • Ez egotea azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13.2 eta 13.3 artikuluetan aurreikusitako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izaera lortzeari begira.

  • Enpresa eta pertsona onuradunek ingurumenari kalte esanguratsurik ez eragiteko printzipioa (do no significant harm?DNSH printzipioa) eta etiketatze klimatiko eta digitala erabat betetzen dituztela bermatu beharko dute, Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planean, Espainiako suspertze eta erresilientzia planaren ebaluazioa onartzeari buruzko Kontseiluaren 2021eko uztailaren 13ko exekuzio-erabakian (Council Implementing Decision-CID) eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamenduan ezarritakoarekin bat, baita hura garatzeko araudian ezarritakoarekin bat ere. Proiektuak diseinatu eta gauzatzeko fase guztietan bete beharko da hori, modu indibidualean, jarduketa bakoitzerako.

  • Pertsona eta enpresa onuradunek hitz eman beharko dute beharrezkoak diren eskubideak eta sarbideak emango dituztela, bermatzeko Batzordeak, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoak, Kontuen Europako Auzitegiak, Fiskaltza Europarrak eta gaiaren gaineko eskumena duten agintaritza nazionalek beren kontrol-eskumenak betetzen dituztela, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamenduaren 22.2.e) artikuluan eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 Erregelamenduaren (EB, Eurotom) (Erregelamendu Finantzarioa) 129.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatuk helburu berarekin emandako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskatu edo eskuratu izana jakinaraztea.

  • Azken hiru ekitaldi fiskaletan minimis araubidearen barruko laguntzarik eskuratu den adieraztea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana (PRTR)

Kontaktu-informazioa


Arabako Merkataritza-ganbera

 ayudaslanbide@camaradealava.com / Tfno: 945141800

Bilboko Merkataritza-ganbera

 ayudaslanbide@camarabilbao.com / Tfno: 944147579

Gipuzkoako Merkataritza-ganbera

 ayudaslanbide@camaragipuzkoa.com / Tfno:  943502018

Kodea

1210801

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora “Egoitza elektronikoa” botoiaren bidez.

Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:

  • Identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
  • Dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
  • Inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
  • Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:

               1-Identifikatu
               2-Datuak bete
               3-Dokumentuak erantsi
               4-Sinatu eta bidali.

Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan" Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Erakundea ez badago erregistratuta, edo Ekonomia eta Ogasun Sailaren hirugarrenen erregistroko banku-datuak aldatu nahi baditu, egin beharko du aplikazio honen bidez: “Hirugarrenen Erregistro Telematikoa aplikazio sarrera”

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Laguntzaren betebeharrak


Erakundeak laguntza hau eskuratzeko bete beharreko baldintzak zehazten dira.

Beste tramite batzuk