MerkaLan 2026
MerkaLan 26. Enplegu eta Prestakuntza Azoka
MerkaLan: AA eta Enplegua
Giza lan-faktorea, funtsezkoa ala baztergarria Adimen Artifizialarekin?
MerkaLan Lanbideren Enplegu eta Prestakuntza Azoka da, enpresen eta enplegu bila dabiltzan pertsonen arteko topagunea, ehunka lan-aukera eta prestakuntza-eskaintza ezagutzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko.
2026an, LANALDI, Enpleguaren Euskadiko topaketa nagusiaren barruan egingo da, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren Enpleguaren Kongresuarekin batera. Bi ekimenek adimen artifizialaren aroan enpleguak eta lanaren etorkizunak dituzten erronkak eta eraldaketak izango dituzte ardatz.
Azokak bi modalitate ditu: birtuala (azaroaren 17tik 19ra) eta presentziala (azaroaren 18a). Bi modalitateetan, enpresek, prestakuntza-zentroek eta erakundeek ehunka enplegu- eta prestakuntza-eskaintza eskainiko dituzte profil askorentzat. Aurrez aurreko modalitatean, Bilbao Exhibition Centre-ko Konbentzio Zentroan egingo baita. Bertan 120 stand baino gehiago egongo dira eta enplegu-bilaketan AA nola erabili azaltzeko tailerrak eta hitzaldiak izango dira.
ENPLEGU BILA DABILTZAN PERTSONENTZAT
Bisitariak
Parte hartu aurretik
Lau baldintza bete behar dituzu azoka birtualean parte hartzeko.
Eman izena Lanbiden
MerkaLanen parte hartzeko ezinbestekoa da Lanbiden izena emanda egotea.
Izena eman →Izan lan-eskaria altan, bitartekaritzarekin
Zure lan-eskariak bitartekaritzarekin altan egon behar du. Hala ez bada, ezingo duzu azoka birtualera sartu.
Gehitu helbide elektronikoa harremanetarako datuetan
Egiaztatu harremanetarako datuetan helbide elektroniko bat duzula.
Eguneratu zure curriculuma
MiLanbiden CVa eguneratua izan azoka hasi baino lehen, enpresek zure lanbide-profila ikus dezaten.
2., 3. eta 4. urratsak MiLanbideko profiletik berrikusi eta egunera ditzakezu.
Sartu MiLanbideraAza. 18
Bilbao Exhibition Centre (BEC)
Biltzar Zentroa • Luxua aretoa (3. maila)
Barakaldo
Aza. 17-19
Sarbide birtuala MiLanbidetik
Lanbiden izena emanda bazaude eta laguntza behar baduzu, deitu 945 160 600 telefonora.
Erakundeentzat
Erakusleak
MerkaLan 2026n standa eskatzeko epea itxita dago. Laster ezagutu ahal izango dituzu azokan parte hartuko duten enpresak eta erakundeak.
Txokoak
Egitaraua
Azokaren barruan lau gune, bakoitza bere jarduerekin. Aukeratu txoko bat bere egitaraua ikusteko.
Aktibatu zure etorkizuna
Ekin lanari: hobetu zure enplegu-bilaketa gure orientatzaileekin, jarri zure burua proban escape room batean eta simulatu lan-elkarrizketa bat errealitate birtualaren bidez.
Aurkitu zure bidea
Hitzaldi eta tailer laburren jardunaldi jarraitua: AAren erabilera enpleguan, lanbide digitalak eta Europako lan-aukerak.
Zure argazkia CVrako
Azokan zehar gaitutako argazki-gunea, zure lan-profilerako erretratu profesionala eskaintzeko helburuarekin.
Orientazio profesionalerako gunea
Zure profil profesionala definitzeko, zure neurriko lan-aukerak aurkitzeko eta enplegu-bilaketa planifikatzeko gunea, Lanbideko orientazio-taldearen laguntzarekin.
Gero eta gutxiago falta da... elkar ikusteko!
Atzerako kontaketa aurrez aurreko azokara arte • Bilbao Exhibition Centre (BEC)


