Elkarrekiko ikaskuntzako hirugarren topaketa, ibilbide partekatuetako proiektuen esparruan.

Lanbidek, Nafarroako Gobernuak, Bartzelonako Ajuntamendik eta Bizkaiko Foru Aldundiak elkarrekin partekatu dituzte arrisku edo bazterketa soziolaboraleko egoeran dauden pertsonei zuzendutako laguntza koordinatuko esperientziak. 60 profesional baino gehiagoren parte-hartzearekin, topaketak zailtasunak eta ikaskuntza komunak identifikatzea ahalbidetu zuen.

Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuaren gidaritzapean Ibilbide Partekatuetako Proiektu Esperimentalen topaketen multzoan kokatuta, horietako hirugarrena Estatuko hainbat lekutan garatzen ari diren esperientziak ezagutzeko aukera izan zen.

Lehenengo esperientzia Loli Gutierrezek aurkeztu zuen, Nafarroako Gobernuko Lehen Mailako Arreta eta Gizarteratze Zerbitzuko zuzendariak. Ondoko komunitatean, Gizarte Zerbitzuen eta Enplegu Zerbitzuen arteko arreta koordinatua bi proiektu piloturen bidez antolatu da: ERSISI eta AUNA.

Bigarrena Bartzelonan garatu da, eta gizarteratzeko eta laneratzeko eredu bat diseinatu, inplementatu eta ebaluatzea izan du helburu. Ana Vicente Olmo, Institut Metròpoliko teknikaria, eta Nuria Beltran, suport a la comissionada d'Acció Social Àrea de Drets Socials, Salut, Cooperació i Comunitat Ajuntament de Barcelonako teknikaria, Amunt! proyectuaren lehenengo emaitzak partekatu zituzten.

Azkenik, Itsaso Sánchez Martínez de Lunak, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizartekintza Saileko Desgaitasunaren Balorazio eta Orientazio atalburuak, EAEko Arreta Goiztiarraren funtzionamendua azaldu zuen. Osasun-, hezkuntza- eta gizarte-arloko diziplinarteko esku-hartzea, kasu honetan, 0-6 urte bitarteko haurrei eta haien familiei zuzendua.

Azalpenen ondoren, Ibilbide Partekatuetako proiektuetan orain arte egindako ikaskuntzen azalpen labur bat eman zen, aurkeztutako esperientzien arteko elkarrizketari bide emateko. Bertan, sistemen arteko lan partekatuaren moduei buruzko gaiak jorratu ziren. Zehazki, erreferentzialtasun anitzaz, profesionalen prestakuntzaz eta sentsibilizazioaz, informazio-sistemen elkarreragingarritasunaren garrantziaz eta proiektuen etorkizunaz hitz egin zen.

Topaketa hori beste urrats bat izan da sistemen arteko lan partekatua eta koordinazioa lortzeko bidean. Ibilbide luzeko bidea da, baina emaitzak oso garrantzitsuak dira kalitatezko zerbitzua eskaintzeko eta esku-hartze arrakastatsua egiteko.