Ibilbide Partekatuetako laugarren topaketa
Ibilbide Partekatuetako laugarren topaketa
Joan den ekainaren 6an, ibilbide partekatuetako IV. topaketa ospatu zen Lanbideko Zerbitzu Zentraletako hitzaldi-aretoan. Oraingo honetan, proiektu horien balorazio, diagnostikoa eta plangintza izan ziren gai nagusiak.
Jardunaldiaren lehen zatian, parte hartuko duten hautagaien balorazioari eta diagnostikoari dagokienez ibilbideen artean aurkitutako ezaugarri eta alde nagusien aurkezpen laburra egin zen. Parte-hartzaileekiko esku-hartzeen plangintza gidatzen duten alderdi nagusiak ere aztertu ziren.
Jarraian, talde-dinamikari ekin zitzaion, eta aurkezpenean landutako gaien alderdi garrantzitsuenei buruz eztabaidatu zen: diagnostiko-ereduak, erabilitako tresnak, plangintzak izan behar dituen elementuak, helburuak garatzeko ereduak eta plangintzaren dokumentua.
Jardunaldiaren azken zatian hiru aurkezpen egin ziren hiru esku-hartze mota ezberdinak deskribatzeko, parte-hartzaileen profilaren arabera. Lehenik eta behin, "Gizakia" proiektuak adikzio-arazoak dituzten pertsonekin egindako lanaren ikuspegia eman zuen. Bigarrenik, "Empleando.nos" proiektuak bizitegi-bazterketako egoeran dauden pertsonekin egiten duten lana azpimarratu zuen. Amaitzeko, "Batzen"-ek adingabeak babesteko sistemaren barruan egon diren pertsonekin egindako esku-hartzeen adibideak eskaini zituen.
Jardunaldi hau antolatzen duen taldeak balorazio positiboa egin du azken topaketa horren inguruan, bai deialdiaren arrakastagatik, bai garatutako lan-dinamiketan parte hartzen duten pertsona guztien inplikazioagatik. Hurrengo topaketak ildo beretik jarraitzea espero dugu.