Ibilbide Mistoen Proiektu Esperimentalen lehen topaketa
Irailak 27
Irailaren 27an, Ibilbide Mistoen proiektu esperimentalen barruan, elkar ikasteko lehen topaketa egingo da.
Proiektuetan parte hartzen duten eragile guztien arteko lehen lan-topaketan, urtean zehar garatuko diren helburuak, elementu komunak eta zereginak ezagutaraziko dira. Halaber, esperientzia pilotu honetan parte hartzen duten 14 ibilbideetako bakoitza aurkeztuko da, Ongizate Estatuko sistemen koordinazioan lan egin nahi duena.