Berdintasunerako kudeaketa enpresetan eta antolakundeetan

LANBIDEko Berdintasun Unitateak, ERABERRIArekin lankidetzan —zeina Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak homologatutako aholkularitza-erakundea baita—, mintegi bat proposatzen du emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko laguntza teknikoari buruz, enpresentzat, toki-garapenerako agentzientzat eta beste entitate batzuentzat. Hiru mintegi dituen ziklo bat da, Emakundek antolatua, Berdintasunerako 2014ko Gunearen barruan; ziklo hori Gasteizen, Donostian eta Bilbon egingo da, azaroaren 20an, 26an eta 27an, hurrenez hurren.

Edukia

 1. Abiapuntuak.

Enpresetan gero eta gehiago heltzen zaio Berdintasunerako Kudeaketari. Zergatik?
Kontratazio publikoan aukera handiagoa izango du zure enpresak, hobetzeko aukera, legezko betebeharra.

>> Gai hauei buruz hausnartzen lagunduko diguten edukiak:

• Enpresetan zergatik kudeatu behar da berdintasuna? Enpresaren eremuan dagoen genero-desberdintasunen bat ikusarazi.
• Enpresa txiki batek badu berdintasunaren arloko legezko betebeharrik?
• Betekizuna da kontratazio publikoa lortzeko?
• Badago baliabiderik, aitorpenik …?
• EAEn bada hori egiten ari den enpresarik?
 

2. Berdintasunerako Kudeaketa / Berdintasunerako ibilbideak

Nola egiten ari da? Zertan datza genero-ikuspegia enpresaren kudeaketan txertatzea?
Pilula argigarriak.

>> Gai hauei buruz hausnartzen lagunduko diguten edukiak:

• Nola egiten da?, nola gauzatu behar den Berdintasunerako Kudeaketa?
• Zeintzuk dira analizatu behar diren datuak?
• Nolako gertaerak identifikatzen dira?
• Zeintzuk izaten dira enpresek bultzatzen dituzten proiektuak?
• Interbentziorako alorren artean, zeintzuk dira ohikoenak? Aukeraketa?, promozioa?, kontziliazioa?, eraso sexistak?


3. Paradigma-aldaketa. Aldaketarako koordenatuak.

Enpresaren kudeaketan genero-ikuspegia txertatzeak zer nolako balioa ematen dio enpresari?
Arrakasta izateko giltzak. 

>> Gai hauei buruz hausnartzen lagunduko diguten edukiak:

• Barruan, langile-zerrendan, nola igarriko da?
• Kanpoan, iristen zaie bezeroei edo erabiltzaileei?
• Enpresak ezer irabazten du honekin?


Mintegiak egiteko lekuak

Azaroak 20:  Gasteiz (Hitzaldi aretoa. Lanbide, Txagorritxu, José C/ Atxotegi kalea, 1
Azaroak 26: Donostia (Andrestegi Aretoa. Carlos Santamaría zentroa, C/ Elhuyar plaza, 2
Azaroak 27: Bilbo (Ekitaldi Aretoa, Bizkaia eraikina, C/ Urkixo zumarkalea, 36


Mintzaldiak

09:15-09:30 Mintegiaren irekiera (Adolfo Alustiza, Lanbideko zuzendari nagusia)

09:30-09:45 Esperientziak, enpresetan berdintasuna bultzatzeko ekimenak, Emakunderen eskutik 
                                                                                            (Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendaria)

09:45-10:00 Lanbideren apustua, enpresetan berdintasuna bultzatzeko 
                 (Gotzone Sagardui, Lanbideko Laneratzea Aktibatzeko zuzendaria)

10:00-11:30 Berdintasunerako Kudeaketa bultzatu duten enpresa batzuen ibilbideak eta praktikak

11:30-12:00 Atsedena-Kafe ordua

12:00-14:00 Berdintasunerako kudeaketa batekin hasteko, EAEn dauden baliabideen eta tresnen erabilera                                           
                                                                                                      (ERABERRIA, Berdintasunerako Aholkularitza)


Izen-emateak

Lanbideko Berdintasun Unitatearen bitartez (azaroaren 3tik 17ra bitartean): berdintasuna@lanbide.net

Eskuliburuak