2017. Langabeziagatiko prestazioa ordainketa bakarreko modalitatean jasotzen dutenei Gizarte Segurantzako kuoten ordainketa dakarten diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen ditu Aginduak, 1044/1985 ED 4.2.

[kuotak 2017]

Deskribapena


Xedea

Gizarte Segurantzako kuoten ordainketa diru-laguntzak

Aurrekontuko zuzkidura

500.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Autonomoaren gutxieneko kuotaren %50, edo Gizarte Segurantzaren langilearen kuotaren %100

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzaren %100 baiezko ebazpenarekin batera

Nori dago zuzenduta


Langabeziagatiko prestazioa osoa ordainketa bakarreko modalitatean jasotzea.

SEPEren ebazpena

Eskakizunak:

  • SEPEren ebazpena

Betekizun orokorrak

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak egunean edukitzea

  • Ez egotea zigor- edo administrazio-arloko zigorra jaso duten pertsonek edo erakundeek, horren ondorioz, diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galdu badute edo horretarako ezgaitzen duen lege-debeku baten eraginpean badaude, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexu-diskriminazioan erori izanagatiko lege-debekuak barne.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo Erakunde Autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapideak egiten ez egotea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


Herritarrei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 600 / 630305452

E-posta: cuotas@lanbide.eus

Kodea

10088

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaerak hiru hilean behin aurkeztuko dira, kapitalizazioa eskatu ezean langabeziagatiko kotizaziopeko prestazioa jaso izango lukeen denboran.
Hilabeteko kuoten ordainketarako eskabideak aurkezteko epea eskatzen den hilekoaren ondoko 6 hilabetekoa da.

Agiri hauek ere erantsi behar dira:

  • Hirugarren Interesduna – Datuen Alta
  • Erantzunkizun-aitorpena
  • NAN
  • EEZPak kapitalizazioa emateko ebazpena
  • Ezintasun-ziurtagiria, hala badagokio
  • Nominak eta TC1, TC2 edo Autonomoen Matrizea, eskatzen den aldiarena.
  • Kooperatibisten kasuan froga gainditu izana egiaztatzen duen agiria
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

    "Hirugarrenaren alta" izeneko eredu normalizatua (pdf)

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

    "Hirugarrenaren alta" izeneko eredu normalizatua (Nazioartekoa) (pdf)