Argitalpen-data: 2016/02/23
Bilboko udalak abian jarri du "Gaztetalk Bilbao Europa" mintegia, enplegu eta ekintzailetzaren arloan udalek dituzten gazteentzako politikei buruz
lanbide.
• Jardunaldiak martxoaren 2an eta 3an izango dira Bilborock aretoan eta Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren BEAZen, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren, Eusko Jaurlaritzaren, CEBEKen, EGKen, unibertsitateen eta gazte-arloko eta gazeen elkarte batzuen zenbait ordezkarik parte hartuko dute.
•Europar Batasunaren Erasmus + Key Action 3 (KA3) programak eta Bilboko Udalak finantzatzen duten GAZTETALK BILBAO EUROPA. Hori Bilboko Udalak gazteriaren arloko politiken erronkak eta horien barruan burutzen dituen ekintzak europar testuinguru batean jartzeko.
•Mintegiaren xedea hausnarketa, ezagutza eta parte-hartze aktiboaren espazio bat sortzea da, gazteei eta gazteriaren arloko politiken arduradunei erronkak identifikatzea ahalbidetzea eta eragileek batera enplegu eta ikasketa-arloan proposamenak eta gomendioak ematea da; eta hori gazteen autonomia garatzea errazteko eta herritartasunaren eraikuntzari begira funtsezko ardatza izanik.
Bilboko Udalak abian jarri du enplegu eta ekintzailetzaren arloko "Gaztetalk Bilbao Europa" mintegia, Bilborock aretoan.
Mintegiaren xedea hausnarketa, ezagutza eta parte-hartze aktiboaren espazio bat sortzea da, gazteei eta gazteriaren, enpleguaren eta hirugarren sektorearen arloetako politiken arduradunei erronkak identifikatzea ahalbidetzea eta eragileek batera enplegu eta ikasketa-arloan proposamenak eta gomendioak ematea da. Hori gazteen autonomia garatzea errazteko eta herritartasunaren eraikuntzari begira funtsezko ardatza izanik eta Europar Batasunaren Erasmus + Key Action 3 (KA3) programaren barruan eta Europar Batzordearen Elkarrizketa Egituratuaren Lehentasunekin bat etorrita.
"Gaztetalk Bilbao Europa" mintegiak adituen zein gazteen ikasketak, praktika onak, ondo egiten jakitea eta esperientziak partekatzeko eta hausnarketarako aukera eskaintzen du.
Ekimen hau, europar testuinguru batean garatzen da eta hausnarketarako gonbidapena egiten du toki-mailatik lurraldez gaindiko mailara. Europar lankidetzaz eta gazteen eta arlo horretan erabakiak hartu behar dituzten arduradunen arteko harremanen bidez eta 2020. Europar Estrategiaren bidez gazteen politiken eraikuntzari buruzko hausnarketa jarraituaren forotzat jo daiteke. Europar Batasunak proposatutako hazkunde adimentsu, 2 / 6
jasangarri eta integratzailearen marko erreferentea da, gazteen estrategietan zuzenean eragina duena.
Saio bi izango dira eta horietan herri-erakunde batzuen arduradun batzuek, hala nola, Bilboko Udalaren, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren, Eusko Jaurlaritzaren Heziketa eta Ikaskuntzako Zuzendaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren BEAZen, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren (EGK) ordezkari batzuek; hezkuntza-arlokoek, hala nola, Euskal Herriko Unibertsitateko, Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko ordezkari batzuek; Bizkaiko Enpresarien Konfederazioko (CEBEK) ordezkariren batek; hirugarren sektoreko ordezkari batzuek, hala nola, Lantegi Batuak edo REASeko ordezkari batzuek, baita 30 gaztek eta gazteen entitateko ordezkariek eztabaidatuko dute enpleguaren eta ekintzailetzaren arloan garatu beharreko gazteen politikez eta ekintzez.
Lan-jardunaldietan sormenezko dinamikak, partaidetzan oinarritutakoak, izango dituzte eta, alde batetik, lan-arloan eta maila profesionalean gazteek dituzten behar nagusien mapa burutzea ahalbidetuko dute eta, bestetik, erakundeek arlo horiei begira gazteen arloko politikak aztertzeko eta diseinatzeko orduan kontutan hartu beharreko erronkak detektatzea ahalbidetuko dute.
INSKRIPZIOA ETA SARE SOZIALETAN PARTE HARTZEA
Mintegiaren lehen saioan, irekiera instituzionala, "
Gazteen lan-merkatua Euskadin eta etorkizuneko erronkak" txosten markoa, Sara de la Rica UPV/EHUko Ekonomiako katedradunak azalduko duena, eta "Zein eragin dute enplegu-politikek gazteen kolektiboan? Zein erronka eraiki daiteke etorkizunari begira?" mahai-ingurua egongo dira. Nahi dutenak saio ireki horretara joan ahalko dira martxoaren 2an. Era berean, martxoaren 3an ere nahi duena ondorioen aurkezpenera eta jardunaldien amaiera-ekitaldira joan ahalko da.
Horretarako, aldez aurretik izena eman behar da, Bilborock aretora, 94.415.13.06 telefonora deituta, otsailaren 26a baino lehen, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, astelehenetik barikura, eta 17:00etatik 21:00etara, zapatuetan.
Bilboko Udalak mintegiaren eztabaida zabaldu nahi du sare sozialetara, interesatutako pertsonek parte hartzeko aukera izan dezaten. Horretarako #BilbaoGaztetalk hashtag-a erabili ahalko da. 3 / 6
MINTEGIAREN PROGRAMA
2016ko martxoaren 2a (eguaztena)
10:30-10:45. Irekiera instituzionala.
10:45-11:15. Txosten markoa: "Gazteen lan-merkatua Euskadin eta etorkizuneko erronkak". Sara de la Rica. Ekonomiako katedraduna EHUn .
11:15-11:45. Galderak eta eztabaida.
12:15-13:30. Mahai-ingurua: "
Zein eragin dute enplegu-politikek gazteen kolektiboan? Zein erronka eraiki daiteke etorkizunari begira?"
13:30-14:00. Galderak eta eztabaida.
15:30-18:30. Gazteek eta zenbatik arlotako agenteek osatutako lan-taldeak.
2016ko martxoaren 3a (eguena)
10:00-13:00. Gazteek eta zenbatik arlotako agenteek osatutako lan-taldeak.
13:00. Ondorioen aurkezpena eta amaiera. Oihane Agirregoitia, Bilboko Udalaren Gazteria eta Kirol Saileko zinegotzia; eta Xabier Ochandiano, Ekonomi Garapen, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia.




