Zerbitzu Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

6. artikulua.– Zerbitzu Zuzendaritza.

  1. Zerbitzu Zuzendaritzak honako eskumen hauek izango ditu, dekretu honen 5. artikuluan oro har esleitzen zaizkion egitekoez gainera:
    1. Sailburuari sailaren estrategiei eta funtzionamenduari buruzko ikuspegi bateratua ematea, baliabideak esleitu eta programak ebaluatzeko garaian, perspektiba orokor batetik, erabakitzeko aukerak emanez.
    2. Sailari atxikitako giza baliabideak kudeatzea, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19. artikuluak gai horri buruz esleitzen dizkion eskumenak baliatuz.
    3. Langileen prestakuntza-planak eta -programak koordinatu eta kudeatzea.
    4. Sailaren ekonomia- eta aurrekontu-kudeaketa egitea, dagozkion informazio-sistemak, ebaluazio jarraitukoak eta jarraipen-sistemak ezarriz eta mantenduz.
    5. Sailari dagozkion gaietan aholkularitza juridikoa ematea, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legearen 4. eta 5.3 artikuluetan eta Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoari buruzko apirilaren 25eko 144/2017 Dekretuaren 42. artikuluan ezarritakoaren arabera; izan ere, saileko aholkularitza juridikoa zuzendaritza honi atxikita dago. Halere, Zerbitzu Zuzendaritzaren egiteko hau alde batera utziko da baldin eta sailean zuzenbide-aholkularitzako zeregin espezifikoak esleituta dituzten beste administrazio-unitate batzuk ezartzen badira, bakoitza bere esparruan. Halaber, saileko Aholkularitza Juridikoak izapidetuko ditu sailburuak ebatzi beharrekoak diren saileko organoek emandako egintzak eta xedapenak ofizioz berrikusteko eta kaltegarri deklaratzeko prozedurak.
    6. Sailari dagozkion gaietan, oro har, irizpen teknikoak prestatzea saileko organoek hala proposatzen dutenean, eta, halaber, eskatzen zaion laguntza ematea xedapen orokorrak prestatzeko eta administrazio-egintzak emateko prozeduretan.
    7. Sailburuak ebatziko dituen ondare-erantzukizuneko espedienteak hasi eta izapidetzea.
    8. Kontratuen arloko txostenak egitea, espedienteak izapidetzea eta errekurtso arruntak eta gorabeherak ebaztea.
    9. Izapideak egitea sailaren gaiak Gobernu Kontseilura eta Jaurlaritzaren batzorde delegatuetara bidaltzeko, baldin eta haiek landu beharrekoak badira.
    10. Aldizkari ofizialetan argitaratu beharreko gaiak izapidetzea.
    11. Sailaren zerbitzu informatikoen jarraipena egitea eta, hala badagokio, horiek kudeatzea.
    12. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzarekin, gainerako zuzendaritzek hizkuntza-normalizazioan egiten duten lana koordinatzea eta dinamizatzea, hala nola euskararen sustapena ere egitea politika publikoetan eta sailak kudeatzen duen beste edozein arlotan.
    13. Irailaren 25eko 135/2018 Dekretuaren 9. artikuluan sailari esleitutako argitaratze-egitekoak betetzea (135/2018 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen argitaratze-jarduerari buruzkoa).
    14. Informazioaren eta komunikazioaren teknologien arloan Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailari dagozkion egitekoak, betiere martxoaren 10eko 36/2020 Dekretuaren 14.1 artikuluan xedatutakoaren arabera (36/2020 Dekretua, martxoaren 10ekoa, zeinaren bidez arautzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak kudeatzeko eredua).
    15. Sailaren estatistika-lanak bultzatu, proposatu eta egitea.
    16. Herritarrei informazioa eman eta harrera egiteko Sailaren zerbitzuen funtzionamendu onena ziurtatzea (harrera-maila espezializatua eta partikularra), bai eta Zuzenean-herritarrei harrera egiteko Jaurlaritzaren zerbitzuarekin harremanak behar bezala artikulatzea ere, bere eskumenen eremuko arloetan solaskide operatiboak badaudela ziurtatuz.
    17. Sailak daukan informazio publikoa eskuratzeko eskaerei buruzko espedienteak hasi, izapidetu eta ebaztea, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legeak arautzen duenari jarraituz.
    18. Sailak egindako datu pertsonalen tratamenduei aplikatu beharreko segurtasun- eta pribatutasun-neurriak ezartzeko behar den laguntza teknikoa eta antolakuntzakoa koordinatzea eta ematea.
    19. Berdintasun Unitatearen jarduerak gidatzea, eta gainerako zuzendaritzekin, Administrazio Instituzionaleko entitateekin eta sailari atxikitako organoekin batera sustapen- eta koordinazio-lana egitea eta lankidetzan jardutea, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginean eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2030 Estrategian aurreikusitako neurriak gauzatzen laguntzeko.
    20. Sailean koordinatzea Eusko Jaurlaritzaren esparru orokorreko proiektuak, gai hauetan: kalitatea, etengabeko hobekuntza, herritarrentzako arreta, administrazio elektronikoa eta zerbitzu digitalak, datuen eta informazioaren gobernantza, berrikuntza, gardentasuna, herritarren parte-hartzea eta gobernu ona.
  2. Saileko Estatistika Organo Espezifikoa Zerbitzu Zuzendaritzari atxikitzen zaio, betiere Justizia eta Herri Administrazio Saileko Estatistika Organo Espezifikoa sortzeko eta haren antolaketa eta egitekoak ezartzeko otsailaren 16ko 50/2010 Dekretuan xedatutakoaren arabera.
  3. Zerbitzuen zuzendaria sailaren kontratazio-organoa da, dekretu honen 19.2 artikuluan aurreikusitako eremuen kontratazio publikoetan izan ezik.
  4. Era berean, saileko gastuak baimentzea dagokio, dekretu honen 19.2 artikuluan aurreikusita dauden eremuen kontratazio publikoei dagozkienak izan ezik, hargatik eragotzi gabe Gobernu Kontseiluaren eskumenak. Kreditu-transferentzien izapidetzea ere bere eskumenekoa da.
  5. Zerbitzuen zuzendariak eskumena izango du, era berean, entitateekin negozio juridikoak sinatzeko, IKT zerbitzuak eman ditzaten; zehazki, ez errepikariak, ez konbergenteak ez diren zerbitzuak, eta IKT arloan eskumena duen zuzendaritzak finantzatzen ez dituenak. Horretarako, baina, entitateek Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten entitateen baliabide propio pertsonifikatuaren izaera izan behar dute, sektore publikoko kontratazioa erregulatzen duen araudian ezarritakoarekin bat etorriz.
  6. Herritarrei arreta integral eta multikanala emateko eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izateko ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuaren 129.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz, Zerbitzuen zuzendaria bokala izango da Gobernantza Publikoaren Sailarteko Batzordean, eta haren ordezkoa sailburuaren agindu baten bidez izendatuko da.

5. artikulua.– Zuzendariak.

Zuzendariek, zuzenean eta hierarkiaz dagokien sailburuordearen mende –dekretu honetan zehaztutakoak izan ezik, horiek sailburuaren mende baitaude–, eskumen hauek izango dituzte, oro har:

  1. Sailburuaren eta sailburuordeen ebazpenak betearaztea eta eskuordetzen zaizkien eskumenak baliatzea.
  2. Saila ordezkatzea, sailburuak eskuordetuta.
  3. Zuzendaritzaren jarduerak programatu, bultzatu, gidatu, koordinatu eta kontrolatzea.
  4. Espedienteen erregistroak eta artxiboak eta dagokion zuzendaritzako barne-zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, organo eskudunek ezarritako arauekin bat eginik, eta hargatik eragotzi gabe Zerbitzu Zuzendaritzari esleitutako eskumen orokorrak.
  5. Goragoko organoei proposamenak egitea, beren eskumeneko gaietan.
  6. Azterketa eta, hala behar bada, txosten teknikoa eta juridikoa egitea xedapen arauemaileen proiektuei buruz, Gobernu Kontseiluaren erabaki-proposamenei buruz edo sailaren ekimenez sinatzekoak diren hitzarmenei buruz.
  7. Errekurtsoak ebaztea, indarrean dagoen legerian agindutako kasuetan.
  8. Zerbitzu Zuzendaritzari helaraztea zuzendaritza bakoitzaren berezko arloetako estatistika-datuei buruz beharrezkoa den informazioa.
  9. Sailari dagozkion egitekoak betetzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten izan beharreko presentzia-modeloari dagokionez, betiere bere zuzendaritzari esleitutako arloetan.
  10. Beren eskumenaren eremuan zehapen-ahalmena erabiltzea, aplikatu beharreko legeriari jarraikiz, arintzat eta astuntzat jotako faltei dagokienez.
  11. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki ematen dizkien gainerako egitekoak, eta, oro har, Jaurlaritzako zuzendariei dagozkienak.
  12. Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean, indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea berari dagokion alorrean eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea bere Zuzendaritzako arduradunekin batera, euskararen kudeaketa integratua eginez.
  13. Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak ezartzea eta haien jarraipena egitea Zuzendaritzako jardun-arloetan; besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako jendaurreko ekitaldiak. Halaber, hala badagokio, hizkuntza-irizpideak sartzea administrazio-kontratazioan eta dirulaguntzak emateko deialdietan.
  14. Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2030 Estrategiako helburuak definitzea berari dagokion alorrean eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, bere Zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez.
  15. Zuzendaritzaren informazioaren argitaratze aktiboaren eta datu publikoak zabaltzearen jarraipena egitea, bai eta informazio publikoa eskuratzeko eskaerei buruzko txostenen jarraipena ere, gardentasun-politikarekin bat etorriz, eta, halaber, zuzendaritzaren datu publikoak berrerabiltzeko eskaerei erantzutea.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastiįn , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
AƱadir a la libreta de direcciones
AƱadir a la libreta de direcciones
AƱadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Amaia Jauregiberri Goenaga
(2024/06/27 - ) Zerbitzu zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak