Lanbidek milioi bat euro baino gehiago bideratu ditu familia eta lana uztartzeko dirulaguntzetara

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Gaur argitaratu dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian seme-alabak edo mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duten langileak ordezteko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak eta deialdia. Laguntzen barruan sartzen dira, halaber, eszedentzia hartu duen edo lanaldia murriztu duen langilearen lanpostua betetzeko lehendik denbora partzialeko kontratua zuen langilearen lanaldia luzatzea.

Dirulaguntzen 1.055.000 euroak jaso ditzakete norberaren kontura lan egiten duen pertsona fisikoek, baita juridikoek ere, baldin eta besteren konturako langileak edo kooperatiba-sozietateetako bazkide-langileak edo lan-bazkideak kontratatzen badituzte lantoki horietan lan egiteko. 

Lanbideko Administrazio Kontseiluak uztailaren 23ko bilkuran onartu zituen, eta dirulaguntzak Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren 2026-2029ko aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa, Euskal Enplegu-Politikaren ardatz den aukera-berdintasunaren aldeko helburu estrategikoaren barnean.

Informazioa eta eskaerak: