2025 Vital BOOTCAMP
Vital Fundazioak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak bat egin dute langabeei teknologia arloko prestakuntza emateko helburuarekin.
Data Science eta Full Stack Web Garapena programen bidez, parte-hartzaileek prestakuntza intentsiboa eta praktikoa jaso ahal izango dute lan-merkatuko eskari handiko bi arlotan. Bi bootcampak erronka teknologiko berrienei aurre egiteko beharrezkoak diren trebetasunak emateko diseinatuta daude, tresna digital aurreratuen erabilgarritasunaren eta erabileraren ikuspegitik.
Ikastaroek, % 100 praktikoak, 490 orduko iraupena dute eta aurrez aurre eta lanaldi osoan emango dira 2025eko apirila eta uztaila bitartean. Matrikula doakoa da ikasleentzat.
Bootcampak The Bridgek emango ditu. Mota horretako formazioetan erreferentziazko eskola da, eta bere bootcampak, batez beste % 90 inguruko enplegagarritasun-tasarekin, munduko onenen rankingean daude.
Deialdietarako sarbidea