HABE Euskara Ikastaroak, 2026-2027 deialdia
Laster argitaratuko da EHAAn Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren eta HABEren arteko akordioa, euskarazko hizkuntza-prestakuntzako ikastaroak eskaintzeko.
Euskarazko hizkuntza-gaikuntzako prestakuntza-ekintzetan parte hartu ahal izango dute Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan izena emanda dauden langabeek eta landunek, baldin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak diruz lagundutako edo baimendutako profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko prestakuntza-ekintzak (unitate, modulu, ziurtagiri osoa) egiten ari badira 2025 urtean, edota 2021, 2022, 2023 edo 2024 urteetan egin badituzte.
Hizkuntza-gaikuntzako ikastaroak, euskarazko prestakuntza-ekintzak izango dira, aurrez aurreko metodologian gehienez 350 orduko iraupena izango dutenak edo autoikaskuntza metodologian 190, 120 edo 75 orduko iraupena izango dutenak. EEEBren (MCER, gaztelaniaz) A1, A2, B1, B2 eta C1 mailak eskainiko dira, HABEko erregistroan ageri diren euskaltegietatik edo euskararen autoikaskuntzarako zentroetatik aukeratzen duten hartan. Ikastaroak 2026ko urritik aurrera hasiko dira ematen eta 2027ko ekainaren 30a baino lehen amaituko dira.
Izen-emateak eta matrikula
Eskaerak egiteko eta matrikula izapidetzeko epeak laster jakinaraziko dira.
Azken aldaketako data:




