Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

7. artikulua.– Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza.

Segurtasuneko sailburuak, bere egitekoak betetzeko, Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza-
ren laguntza izango du, eta, hark, dekretu honen 6. artikuluan oro har ematen zaizkion eskumenez
gainera, egiteko hauek izango ditu:

Kabineteko egitekoak:

  1. Sailari esleitutako eskumenak erabiltzeko beharrezko diren laguntza eta aholkularitza ematea sailburuari; halaber, eskumen horiei buruzko jardun-irizpideak eta -planak ezartzeko beharrezko direnak.
  2. Sailburuaren lan programaren jarraipena egitea.
  3. Sailburuak, bere eskumenak betearazteko interesgarri direlakoan, agintzen dizkion azterlanak egitea.
  4. Berdintasun Unitatearen jarduerak gidatzea, eta gainerako zuzendaritzekin, Administrazio Instituzionaleko entitateekin eta sailari atxikitako organoekin batera sustapen- eta koordinazio-lana egitea eta lankidetzan jardutea, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginean aurreikusitako neurriak gauzatzen laguntzeko.
  5. Saileko sailburuordetzen arteko koordinazio egokiaz arduratzea.
  6. Teknikak eta metodoak proposatzea, sailaren programa eta jarduna garatzera eta betetzera bideratutako arloetan burutu beharreko jarduerak planifikatzeko, programatzeko eta ebaluatzeko. Horretarako, sailari dagozkion jarraipen- eta koordinazio-egitekoak aurrera eramateko beharrezkoa zaion laguntza eta dokumentazioa eskatu ahal izango dio jardun arlo bakoitzari.
  7. Sailaren eginbeharretan eragina duten gaien inguruko informazio egokia bildu, aztertu eta aurkeztea, gaiarekin zerikusia duten saileko beste organo eskudunekin elkarlanean.
  8. Sailaren plan estrategikoak eta haien jarraipen-txostenak prestatzen laguntzea, sailburuordetzeekin koordinatuta.
  9. Irekia zerbitzutik helarazitako herritarren eskaerak kudeatzea eta haiei erantzutea.
  10. Egintza ofizialetako protokoloaz eta antolaketaz arduratzea.
  11. Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordeari laguntza ematea.
  12. Sailak Eusko Legebiltzarrarekin eta Arartekoarekin dituen harremanak bideratzea, organo eskudunen bitartez.

Komunikazio Funtzioak

  1. Sailaren komunikazio politika diseinatzea eta gauzatzea.
  2. Komunikabideekin harremanak mantentzea, Segurtasun Sailaren eta sailburuaren jardueren informazioa eta publizitatea zabaltzeko.
  3. 108/2004 Dekretuan esleitutako funtzioak betetzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren interneteko presentzia eredua arautzen duena.
  4. Prentsa, irrati, telebista, agentzia eta interneteko informazio automatizatuaren hornikuntza kudeatzea.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastin , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Ugaitz Zabala Gomez
(2024/11/12 - ) Kabinete eta Komunikazioko zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak