Profil profesionalen bilaketa

Zerbitzu berri bat prestatu dugu, lanpostu bat betetzeko enplegu-eskatzailerik bat ote den egiaztatu ahal izan dezaten enpresek.

Horrenbestez, enpresak Lanbiden erregistratuta dauden enplegu-eskatzaileen profil profesionaletara sartu ahalko dira (CVak, datu pertsonalik gabe), baldin eta eskatzaile horiek horretarako baimena eman badute. Hala eginez gero, enpleguaren “aurre-eskaintza” sortu beharko dute, bilatzen dituzten profilek bete behar dituzten datuekin.

Hortik aurrera, interesatzen zaizkien profilak aukeratu ondoren, lan-eskaintzaren eskari bat sortu ahal izango dute. Aukeratutako CVak zuzenean bertara txertatuko dira, eskaintzarako erabilgarri daudela egiaztatu ondoren. Era berean, baldintzak betetzen dituzten beste hautagaitza batzuk sartuko dira, kopuru nahikoa osatu arte.

Profilak kontsultatzeko prozesua

Tresnan sartzeko, hainbat aukera daude:

  • Enpresa (enpresaren ziurtagiri digitalak edo Contrat@)
  • Enpresak baimendutako pertsona: Eusko Jaurlaritzako ahalordeen erregistroan inskribatua (BAKQ edo pertsonaren ziurtagiri digitalak)
  • Aurrez baimendu gabeko pertsona: erantzukizunpeko adierazpen bidez, baimena duela esanaz (BAKQ edo pertsonaren ziurtagiri digitalak)

Sartu ondoren, menu bat aurkituko dugu alboan, “Bilatu profil profesionalak”, eta aukera hori sakatu ondoren, lehen pantailan zerbitzuaren azalpena agertuko zaigu. Bertan, egindako bilaketak eta horien egoerak kontsultatu ahal izango ditugu. Aurre-eskaintza gisa ikusiko ditugu eta, horietatik abiatutako eskari bat sortu badugu, eskaintza-kodea edukiko dute.

“Bilatu profilak” sakatuz gero, bilaketa-tresnara sartuko gara.

Lehenik eta behin, lanpostuaren irizpideak aukeratuko ditugu (deskribapena eta kokapena) eta aurre-eskaintza sortuko dugu, “Profilak bilatu” sakatuta.

Formularioan, hainbat atal azaldu eta informazio osagarria eskaintzen da bilaketak arrakastaz egiteko.

Atalak gure beharren arabera bete ondoren, profilak bilatu eta emaitzak ikusi ahal izango ditugu.

Profilak aztertu eta interesatzen zaizkigunak klikatu ahal izango ditugu.

Bilaketa berriak egin daitezke (aurre-eskaintza berean) beste irizpide batzuekin, betiere ordura arte emandako CV guztiak aztertu baditugu. CVren bat aztertu gabe badago, ezingo dugu bilaketa berririk egin.

Aurreko guztiak aztertu ondoren, bilaketa berri bat egin ahalko dugu. Gehienez ere 4 bilaketa egin ahalko ditugu aurre-eskaintza berean.

Ez dago zertan prozesua saio batean amaitu. Aurre-eskaintzak eta horien izapidetze-egoerak (egindako bilaketak, aukeratutako CVak, baztertutakoak...) gordeta geratzen dira eta. Profilak bilatzeko aukeratik eta “Aurre-eskaintzak” albo-menutik sartu ahalko da bertara.

Profilen aukeraketa amaitutzat ematean, “Lan-eskaintza sortu” ahalko dugu eta onartutako profilen CVak hautagai moduan sartuko dira.

Gure teknikariek eskaria jasoko dute, eta behar diren datuak osatuko dituzte, dagokion kudeaketa hasteko. Eskaintzako baldintzak betetzen dituzten beste CV batzuk gehituko ditugu eta, gainerako eskaintzetan bezala, benetako prestutasuna egiaztatuko da, bidaltzen diren CVak pertsona interesdunenak direla bermatzeko.

CVak kontsultatu eta hautaketa-prozesuaren emaitza jakinarazi ahalko diguzu, “Eskaintzak kontsultatzea” aukeran.

Eta, hautagaiaren izenean klikatuz gero, CVa kontsultatu eta emaitza Lanbideri jakinarazi ahalko diozu.