Espezialitateen alta

Euskal Autonomia Erkidegoan dauden Enplegurako Lanbide Heziketako zentro edo erakundeek prestakuntzako espezialitate berriak eskaintzea proposatu ahal izango diote Euskal Enplegu Zerbitzuari.

Euskal Enplegu Zerbitzuak, proposamena egokia den edo ez aztertu ostean, espezialitate horri alta emango dio Euskal Katalogoan, eta gero erabakiko du Estatuko Katalogoan sartzeko tramitazioari buruz.

Estatuko Katalogoan jaso gabeko prestakuntza-espezialitateak sartzeko jarraibideak:
Euskal Autonomia Erkidegoan Estatuko Katalogoan jaso gabeko prestakuntzako espezialitateak eskaini ahal izateko, prestakuntzako espezialitateak sartzeko eskaerari dagokion prozedura hasi beharko da, eta, horretarako, agiriok aurkeztu beharko dira.


Aurkeztu diren agiriak juridikoki eta teknikoki aztertu ostean, ebaluazioa egindakoa, proposamena prestakuntzako espezialitateen fitxategian sartuko da, eta, ondoren, hala badagokio, Estatuko Katalogoan izapidetuko da.

Espezialitate berri baten alta izapidetuko da bakarrik berrikuntzaren bat denean edo aurretik dauden espezialitateekiko alde nabarmenik bada, eta lan-munduan txertatzearen ikuspuntutik interesgarria denean. Eskabidea formalizatu aurretik ikusteko bideragarri den, nahi izanez gero, jarri harremenetan helbide honetan: