Espezialitateen alta

Langabezian dauden pertsonei eskainitako prestakuntzan Estatuko eta EAEko katalogoetan alta emanda dauden espezialitateak baino ezin dira eman.

Hala ere, EAEn enplegurako lanbide heziketa irakasten duten zentroek edo erakundeek aukera dute aipatutako katalogo horietan jasota ez dauden prestakuntza-espezialitate berriak Lanbideri proposatzeko.

Prestakuntza-espezialitate berriak Euskal Katalogoan sartzeko prozedura martxoaren 12ko TMS/283/2019 Aginduari egokitzeko prozesuan dago. Agindu horrek Prestakuntza Espezialitateen Katalogoa arautzen du, lan-arloko enplegurako lanbide-heziketaren sistemaren esparruan.

Egokitzapen hori amaitu arte, espezialitate berriak sartzeko eskaera egiteko Prestakuntza Zerbitzuarekin harremanetan jarri, hurrengo helbide elektroniko eta/edo telefono bidez:

E-maila: mercedes.sanchez@lanbide.eus

Telefonoa: 945181379