Praktikei buruzko ohiko galderak

Bai, praktikaldiko kontratua egin diezaiokezu titulu horiekin. Titulu berarekin 2 urteko praktikaldiko kontratua egin daiteke gehienez; beraz, lehendik titulu berarekin beste enpresa batean lan egin badu, denbora hori kendu behar zaio. Aitzitik, beste titulu batekin egiten bada kontratua, denbora osokoa (2 urte) izan daiteke.

Zuzenean, ez, Langileen Estatutuak adierazten baitu erdi-mailako edo goi-mailako prestakuntza behar dela. Titulu hori baldin badu, egiaztatu behar duzu profesionaltasun-ziurtagiri bat lortzeko gutxieneko edukiak bete dituela (Lanbiden egin behar duzu kontsulta), eta profesionaltasun-ziurtagiria izanez gero egin daiteke praktikaldiko kontratua.