Praktikei buruzko ohiko galderak

Unibertsitate-titulua, erdi-mailako edo goi-mailako titulua, espezialista-titulua, lanbide-masterra edo lanbide-heziketako sistemako ziurtagiria, Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, baina baita hezkuntza-sistemako arte- edo kirol-irakaskuntzen titulu baliokide bat ere, titulu horrek lan-jardueran aritzeko gaitzen badu.

Bai, LHIeko titulu bat modu ofizialean aitortu da erdi-mailako lanbide-heziketako titulu baten baliokide moduan, eta, legearen arabera, titulu hori eduki behar da nahitaez lanbidean trebatzeko heziketa-kontratu bat egin ahal izateko.

Kontratuaren iraupena gutxienez sei hilabetekoa izango da eta gehienez urtebetekoa.

Muga horiek betez betiere, estatuko edo autonomia-erkidegoko sektore-eremuko hitzarmen kolektiboek edo, halakorik ezean, eremu txikiagoko sektoreko hitzarmen kolektiboek zehaztu ahal izango dute kontratuaren iraupena, sektorearen ezaugarriak eta egin beharreko lanbide-praktikak kontuan hartuta.

Ezein pertsona ezin izango da enpresa berean edo beste batean kontratatu titulu edo ziurtagiri profesional beraren arabera urtebete baino gehiagorako. Halaber, ezin izango da enpresa eta lanpostu berean prestakuntza-kontraturik egin urtebete baino gehiagorako, nahiz eta beste titulu edo ziurtagiri bat izan.

Hemen azaldutakoaren ondorioetarako, ez da titulu berdintzat hartuko unibertsitate-ikasketei dagozkien graduak, masterrak eta doktoretzak, salbu eta langileak dagokion goi-mailako titulua duenean praktikak egiteko lehenengo kontratua egiten duenerako.

Probaldia gehienez hilabetekoa izango da, hitzarmen kolektiboan besterik ezartzen ez bada.