Talentu digitala sustatzeko VASS Fundazioa

Zure orientazio profesionalean bira bat ematea gustatuko litzaizuke? Diziplina teknologikoetan espezializatzea? Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, Talentu Digitala Sustatzeko VASS Fundazioaren laguntzarekin, ahalegin horretan lagundu nahi dizu, gaitasun digital aurreratuetan kualifikatzeko prestakuntza jasotzeko aukera emanez.

DEVELOPERS FROM EUSKADI proiektuaren helburua da 2022ko urria eta abendua bitartean 60 orduko hastapen-ikastaro oso bat (Programazio-oinarriak) jasoko duten 400 pertsonari gaikuntza teknikoa ematea, programazioaren munduan hasteko eta profesionalen eskaera handia duen jarduera-eremu bat zehatzago ezagutzeko.

Programa honetako 100 ikasle onenek parte hartuko dute, 2023ko urtarriletik urrira arte, 600 orduko hurrengo espezializazio-programan (Full Stack), lan-munduan integratzeko aholkularitza-esperientzia pilotu batekin batera.

DEVELOPERS FROM EUSKADI proiektu honek bi prestakuntza-programak osorik egitea barne hartzen du, Ipar Amerikako BOTTEGA eskolan matrikulatuz.

Teleprestakuntzako modalitatearen bidez garatuko da. Aurrez izena emateko datak 2022ko irailaren 1etik irailaren 30era arte izango dira.

Izena eman 2022ko irailaren 1etik aurrera