Belaunaldi-erreleboa eta adinaren kudeaketa enpresa txiki eta ertainetan
Zer da?

Doako laguntza-zerbitzu espezializatua enpresa txiki eta ertainentzat, beren plantilletan edo, zehatzago, beren negoziorako kritikoak diren zenbait lanpostutan belaunaldi-erreleboa arrakastaz jorratzeko, ezagutza modu egokian transferitu eta plantillan gera dadin.
Belaunaldi-ordezkapena berehalakoa da EAEko enpresa-sarean. Horrenbestez, enpresetako taldeen zahartzearen erronkari aurre egiten lagunduko dioten tresnak behar dira, erreleboari lotutako trantsizioak lehiakortasuna galtzea eragin ez dezan.
Ekimen pilotu honen bidez –Lanbidek sustatuta, Innobasque - Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan–, enpresa txiki eta ertainei beren plantillen bizi-zikloari aurrea hartzen, planifikatzen eta kudeatzen lagunduko dien prozesua erraztu nahi diegu.
50 orduko aholkularitza pertsonalizatua, kosturik gabe.
Zure neurrira diseinatutako prozesu bat, hiru fasetan:
- Diagnostiko azkar bat, zure negozioko prozesu kritikoak eta horietan parte hartzen duten pertsonak zein diren zehazteko.
- Aholkularitza pertsonalizatua zure beharrizanak Lanbideren kontratazioko, prestakuntzako eta enpleguko tresna publikoekin lotzeko.
- Laguntza zuzena zure taldean aukeratzen dituzun kideentzat, beraiek dauzkaten eta galdu ezin dituzun ezagutza eta esperientzia enpresan gera daitezen.
Emaitzak zure negoziorako:
- Gehienez ere 6 hilabeteko epean amaituko da prozesua, zerbitzuan zehar planteatutako ekintzetako gutxienez bat eraginkortasunez ezarrita. Zuk erabaki zein edo zeintzuk.
- Zure taldeko pertsonak prestatu edo prozedurak sistematizatu ahal izango dituzu, aurrerantzean modu autonomoan garatu ahal izateko antzeko prozesuak.
- Talentua eta ezagutza galtzea saihestea.
- Zure negozioko lanpostu gakoen jardunean jarraitutasuna bermatzea.
- Zure plantilla motibatzea.
- Zure taldeko pertsonen eta sartzen diren berrien garapen profesionala sustatzea.
- Lanpostuen deskribapena berrikustea (beharrezkoa bada).
- 10 eta 249 profesional arteko plantillak dituzten enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago.
- Enpresa horiek Euskal Autonomia Erkidegoan egon behar dira.
- Industriako, industriari lotutako zerbitzuetako, informazioen eta komunikazioen sozietateko, logistikako edo handizkako merkataritzako jarduerak egin behar dituzte.
Zerbitzu pilotu honetan 60 enpresak parte hartu ahal izango dute.
Bete eta bidali formulario hau.


LanMentoring: Segurtatu eta proiektatu ezazu zeure enpresaren ezagutza
