Prestazioei buruzko kontsultak egiteko zerbitzu berria

Sor daitezkeen zalantza guztiak ahalik eta modu eraginkor eta azkarrenean konpontzeko, eta bulegora joan beharrik gabe, prestazioei buruzko kontsulta-zerbitzu berri bat sortu dugu (DBE eta BGDS), 945 160 600 telefono-zenbakira deituta.

Zure prestazioari buruzko informazio zehatza eman ahal izateko, aurretik zure nortasuna egiaztatu behar izango duzu.

Horretarako, identifikazio segurtasun metodo hauetakoren bat erabil dezakezu:

  • Segurtasun-galderak. Zuzen erantzun beharko diezu egiten dizkizuten hiru galderei. Galdera horiek dokumentu pertsonal desberdinetatik datorren informazioarekin lotuta daude:
    - NAN, AIZ edo pasaportea.
    - DARDE edo DARSE (enplegu-eskariaren edo enpleguaren aurreko zerbitzuen altari eta berritzeari buruzko dokumentua).
    - Zure DBE eta BGDS espedientean agertzen diren datuak.
  • BakQ bidez.SMSak bidaltzeko, telefonora iritziko zaizun kodigoaren azken 4 zifrak eskatuko dizkizugu.
  • Lanbideko erabiltzailea eta pasahitza erabiliz SMS bidez faktore bikoitzaren autentifikazioarekin. SMSak bidaltzeko, telefonora iritziko zaizun kodigoaren azken 4 zifrak eskatuko dizkizugu.