Tramitazio Elektronikoa

Teletramitazioa laguntza-deialdi berrietan

Administrazio hau prozedurak telematikoki kudeatzeko behar diren baliabide tekniko guztiak inplementatzen ari denez, 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen azken xedapenetako zazpigarrenean ezarritakoari jarraikiz, enplegurako eta prestakuntzarako laguntzen deialdi berrien eskaerak tramitazio elektronikoren bidez egingo dira.

Horretarako, deialdi bakoitzaren "Tramitazioa" atalean izapide bakoitza nola egingo den zehazten da, eta dagokion kudeaketa-tresnarako esteka bat eskaintzen da; bertan, onartutako edozein bitartekorekin identifikatu beharko da: IFZ eta pasahitza Lanbideren prestakuntza-aplikazioan, eta IZENPEk baimendutakoak Eusko Jaurlaritzaren "Egoitza Elektronikoaren" kasuan.

“Egoitza Elektronikoan” izapidetutako enplegurako eta prestakuntzarako laguntzetan, espedientearen jarraipena egiteko, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko "Nire karpeta" atalera jo beharko da. Halaber, atal horretan, prozesuan laguntzeko hainbat gida aurki daitezke.

Edozein arazotarako, laguntza bakoitzaren "Kontaktu-informazioa" aukeran, erreferentziako pertsonekin harremanetan nola jarri aurkituko duzu.